They may cut all the flowers, but they can not stop spring...

- Pablo Neruda

Pasa den igandean 'Israeli Boikot' ekimenaren baitan elkartaratze bat burutu zuten Bilboko EITBren egoitzaren aurrean GITE-IPES, Sare Antifaxista, Komite Internazionalistak eta Askapenak.

Kontzentrazio honetan salaketa bikoitza egitea zen helburua. Batetik Mayumana musika talde israeldarrari boikota egiteko deia, bere presentzia laister Euskal Herrian izango dugulako. Eta bestetik Bilbao Kirolak eta EITBren kolaborazioa eta promozioari.

Mayumanari boikot, Israeli boikot!

Palestina askatu!

Datorren egunotan internazionalismoan murgiltzeko bi parada izango ditugu Gasteizen. Batetik hasi berria den aurtengo  Askapenaren brigadak10 kanpainaren aurkezpena, non brigadetan parte hartu nahi duzuenak edota ekimen hau gertutik ezagutzeko gogoa duzuenak aukera paregabea izango duzuen. Eta bestalde Asel Luzarraga, Txileko gobernuak bahitutako euskal idazlearen egoera gertutik ezagutu eta Maputxe herriaren gaineko informazioaz bustitzeko aukera 'Asel askatu' plataformako kide eta Askapenako kideen eskutik. Hemen dituzue zitak:

  • Hitzaldia: 'brigadak10: elkarlotuz': martxoaren 11n, osteguna, Gasteizko kanpuseko Gizarte Langintzako fakultatean eguerdiko 12:00etan.
  • Hitzaldia: 'Asel askatu! eta maputxe herria': martxoaren 14an, igandea, Hala Bedi tabernan iluntzeko 19:30etan.

hemen Aselen aldeko hitzaldiaren bideoa (Bermeo)

Animatu eta parte hartu!

Iragan astean, "Euskal Herria Internazionlista" bideoa Laudioko Basalarreina Kultur Elkartean aurkeztu zen, eta, honen ostean, gaur egun Euskal Herrian garatzen den internazionalimoaren gaineko eztabaida abiatu zen. Aipatu ziren gaien artean, Askapenak urtero antolatzen dituen brigadek eta  Israeli zein coca-colari Boikot kanpainek jakinminik handiena piztu zuten.

Israeli Boikot kanpainaren harira, hilaren 30ean nazioarteko BDS (boikota, desinbertsioak eta isunak) eguna da.

Askapenatik elkartasunez-pacbi manifestuaren bidez irakaskuntza, kultura eta kirol arloetan Israeli Boikot egitea bultzau dugu nagusiki, zentzu honetan Mayumana israeldar perkusio taldeari boikot egitera deitzen dugu (martxoaren 18ti 21era Bilbon izango dira). Horrez gain hemen dituzue bi link israeldar produktu zein entrepresa kolaborazionistekin, tartean 'euskaldun' batzuk.

www.islam-shia.org,

www.taringa.net

Nazioartean egiten direnen ekintzetako bat duzue bideo honetan, non Galeseko lagunek Israeleko produktuei boikota egitera deitzen duten supermekatu baten burututako ekintza baten bidez:

galesen israeli boikot ekimena, bideoa

Honekin batera hurrengo berria ere helarazi nahi dizuegu:

Bartzelonako Russell epaitegiak boikotari bultzada

Joan den astean, Bartzelonan Russell Epaitegiaren bilkura ospatu da, Kataluniako hiruburuan Europa, AEB eta Hegoafrikako giza eskubideen aldeko ekintzaileak bildu direlarik. Russell Epaitegia 1966 eta 1967an AEBek Vietnamen egin zituen gerra-krimenak
epaitzeko sortu zen. Oraingoan, Israelek Palestinan burutzen dituen sarraskiak epaitzea du helburu, nazioarteko erakundeen konplizitatea salatuz. Bartzelonan Europako Batasunak Israelen sarraskietan konplizea dela eta, bide batez, Boikotaren (BDS) aldeko deia egiten du. Azpian, "Gara"k eta "Berria"k Russell Epaitegiari buruz argitaraturiko informazioa.

gara1,    gara2   eta   berria

gaur8, Unai Vazquez.

Berriro ere pelikula berdinarekin atera dira, Raul Reyesen ordenadorea dela eta, "munduko askatzaileek" "munduko terrorista" guztien maltzurkerietarako ustezko sareak  harrapatu eta desegin dituzte. Aurrekoetan genero belikoa izan da, orain epaiketen zine erara pasatu dira, Eloy Velasco protagonista izanda “askatzailearen paperean”.

Pelikula bat, “ekoiztutako” herriaren arabera, bertsio ezberdinekin kontatu dutena: Venezuela, Ecuador, Nicaragua, Uruguay, Maputxe Herria, Libano...  herri guzti hauen mugimenduak kriminalizatu dituzte gidoi berdinarekin.

No queríamos dejar pasar la 'IV Semana Internacional de Solidaridad con Euskal Herria' sin escribir unas líneas dedicadas a los grupos de solidaridad. Una vez más se han superado.

En esta ocasión se han organizado más de 30 iniciativas en 15 pueblos y ciudades, como Firenze, Trieste, Palermo, Roma, Genova, Bologna, Livorno... Han sido 3.000 las personas que han participado mostrando su incondicional apoyo al pueblo vasco. Y alcanzan ya la docena de grupos de solidaridad (EHL) repartidos por toda la península y sigue subiendo.

mastuerzo vascosArgazkietan, Mastuerzo-k eta beste musikari solidario batzuek, 2006an Mexikoko 6 euskaldunen estradizioaren kontrako kontzertua emanez, Mexikoko Justizia Auzitegi Gorenaren aurrean.

Fracisco Barrios "Mastuerzo" Euskal Herrian da egunotan, berria egunkarian elkarrizketa egin diote eta hainbat emanldi eskaintzan ari da, besteak beste, bihar Bilbon, Bilbo Gune herri mugimenduen azokan arituko da. Mexikon

 

Musikaren munduan 38 urte daramatza 'El Mastuerzo' Mexikoko kantariak, kantugintza eta gizarte borrokak lotzen. Hemen berria-ko elkarrizketa:

«Mexikon, rantxera eta narko-korridoez gain, bada herriaz arduraturiko musika»

Edu Lartzanguren.

Francisco Barrios El Mastuerzo (Tulanango, Mexiko, 1955) musikaria, disko ekoizlea eta aktorea da. Mexikoko Botellita de Jerez taldearekin bederatzi disko argitaratu ditu 1984. urtetik hona. El Mastuerzo izenarekin lau disko grabatu ditu; horietan azkenak Tributo a la otra kanción Popular Mexikana du izenburua. Euskal Herrian da egunotan. Gaur, 21:00etan, Bilboko El Pirata tabernan joko du. Larunbatean, 17:30 aldera, Unamuno plazako Herri Azokan arituko da.

vascos extradicion mexico

 

Asel Luzarragaren kasua salatzeko eta maputxeen egoera Euskal Herri osoan zehar ezagutarazteko dagoen ekimen ezberdinen birak ez du etenik. Adibide gisa, atzo Gernikako gaztetxean izandako hitzaldia. 30 lagun izan ziren gai honen inguruko solasaldian parte  hartu zutenak. Hizlariak Edorta Jimenez (Euskal idazlea eta PEN klubeko kidea), Joseba Martos (Hack.ing Badakigu informatika elkarteko kidea) eta Julen Zulaika (pasaden urtean Wall Mapun egondako brigadista, Askapenako kidea) izan ziren.

Syndicate content