Nuestra venganza será la sonrrisa de nuestros niños
In this ediition:
• Pro-Independence solidarity and strength displayed in two nations
• Udalbiltza case begins with great show of support
• Youth mobilise for independence during the summer despite criminalization
• Prisoner loses 20 kilos on hunger strike
You can listen here:
Brigada kultural honen egunerokoa blog honetan aurkituko duzue: http://biladihadi.wordpress.com/
Azkena eman du Biladi Hadi brigada kulturalak. Hasi dira agurrak. Baina hau ez da bukatu, orain lana Euskal Herrian hasiko da, eta irrikitan gaude. Irrikitan Palestinan ikusitako injustizia, mina, duintasuna, samina, indarra eta kemena zabaltzeko eta irrikitan, baita ere, Israelen aurkako boikot kanpainarekin jarraitzeko.
“Palestinan alde
Palestinan alde,
Israeli boikota
euskaldunok jo ta ke
irabazi arte”
(epoitaitaie-ren doinuarekin kantatu duguna)
HERRIOK INDEPENDENTZIA!
Ayer, 26 de julio, se celebró el Día de la Rebeldía Nacional en Cuba. En Santa Clara, capital de la provincia cubana de Villa Clara, se conmemoró el asalto del Cuartel de Moncada del 26 de julio de 1953, día en el que comienza la revolución liderada por Fidel Castro.
Decenas de miles de personas estuvieron presentes en el discurso del 57 aniversario en el que el vicepresidente de Cuba José Ramón Machado Ventura dedicó éste a la figura del libertador Simón Bolívar.
Cuba homenajea a Bolívar en el 57 aniversario del asalto al Cuartel de Moncada (gara.net)
Cuba y el 26 de Julio: Miles de personas celebran el Día de la Rebeldía Nacional (kaosenlared.net)
HERRIOK INDEPENDENTZIA!
Debagoienako Askapenak antolaturik aste honetan zehar dokumentalak, hitzaldiak eta mural margoketa izan dira. Orain mendi martxaren txanda da eta ondoren urtero bezala uztailaren 26an kubatar iraultzaren hasiera eguna denez jai kubatarra antolatu dute bertan mojitoa, musika kubatarra eta jai giro ederra izango delarik.
Uztailaren 22an nazioarteko CocaColaren aurkako eguna izan zen eta Euskal Herrian ere oiartzuna izan zuen deialdiak. Bilbin edari honen aurkako poteo-kalejira aldarrikatzailea egin zuten Bilboko Askapenako lagunek. Pegatina plastifikatuak banatu zituzten, komunikatua zabaldu eta ekitalditxoa ere izan zen.
Asko dira munduan CocaColak zapaltzen dituen herriak eta herritarrak, batez ere, Colombiako CocaColako langileak (paramilitarrek 9 hil dituzte eta hamarnaka ihes egitera behartu, Sinaltrainal sindikatukoak).
Trasnazional inperialiste aurrean ere:
herriok independentzia!!!!
2010ean hainbat Abya Yala-amerikar estatuen independentziaren 200. urteurrena ospatzen da BENETAKO INDEPENDENTZIA?
Zein da internazionalismoaren garrantzia Euskal Herrian?
non? Algortako aldai patronatuan, tellegorri plazan (kasino plazatik gertu)
noiz? uztailaren 27an, arrastiko 19:30etan
Etor zaitez zure iritziarekin, herrion independentzia lortzen laguntzera!!!!!!!
Datorren igandean, hilak 25, 'Dia da Patria Galega' edo Galizako aberri eguna izango da. Galizak, Euskal Herriak, Herrialdea Katalanek eta espainiar estatuak zapaltzen dituen beste nazioek bezala burujabetza exijitzen du herri gisa biziraun eta garatzeko eta langile eta herri sektoreen beharrei erantzuteko bide bakar bezala.
Espainiar asimilazio politikari aurre egin eta askapen prozesuan aurrera egiteko indar metaketaren bideari ere ekin diote galiziar ezkertiar eta independentistek. Horren ondorio da Santiagon igandean Dia da Patria Galegan egingo duten mobilizazio bateratua: "Kapitalari aurre egiteko, hemen eta orain, burujabetza nazionala" lelodun nazio manifestazioa.
Askapenak elkartasun internazionalistarik gorriena adierazi nahi dio Galizari eta, bereziki, galiziar langile eta herri sektoreei.
Ezker abertzalearen delegazio batek parte hartuko du mobilizaio honetan 'causa Galiza', autodeterminazioaren aldeko indarrak batzea helburu duen erakundeak gonbidatua. Mahainguru baten ere izango da delegazio katalan eta galizarrekin batera. Horretaz gain Galizako eragile politikoekin bilduko da delegazioa hau 'Zutik Euskal Herria' aurkezteko asmoz.
La Izquierda Abertzale estará presente en Día da Patria de Galiza (ezkerabertzalea.info)
'Causa Galiza Dia da Patria' bideoa hemen ikusgai
Gora Galiza askatuta!
HERRIOK INDEPENDENTZIA!