Tengo dos pueblos para amar y un mundo por el que luchar

- Pakito Arriaran

Sahara

Maiatzaren 20an 37 urte beteko ditu Frente Polisarioak , lehen ekintza egin zutenetik behintzat. Adesalambrar hala bediko irratsaio internazionalistan Jesus Garai-rekin hitz egiteko aukera izan genuen.sahara libre

Egungo sahararren egoera izan zuen aztergai, eta aipatu zigun batetik, lurralde okupatuetan jasaten ari diren errepresioa, gehienbat poliziaren partetik baina gero eta gehiago ari dira bilatzen marokiarar kolonoak eurak izatea sahararren aurka egingo dutenak. Bestetik, errefuxiatu guneetan ezinegona areagotzen ari dela nabarmendu zigun, denborak elkarbizitzan, baldintza horretako elkarbizitzan beti ere, bere eragina duelako, besteak beste. Bide diplomatikoak ere ez du bide luzegirik egin, eta abiatu orduko geratu dela esan dezakegu. Ez da beraz, egoera gozoa sahararrena, bertako baliabide naturalak uztizatzeko modu merkea bilatu duelako bertan kapitalak, itsasoa bera, hidrokarburoak, fosfatoa(ondoren uranioa egiteko erabilia egun) eta area dira besteak beste. Honekin beraz, elkartasun internazionalista praktikara eramatea baino ez zaigu geratzen herrioi, enpresa edo estatu laguntzaileei gure mespretxua adieraziz, eta nola ez kalean gure presentzia handituz. Horretarako parada bikaina izango dugu ostegunean arratsaldeko 7etan Gasteizko Fariñasen eta datorren larunbatean Bilboko plaza berrian, manifestaldia egingo da goizeko 12etan hasita. Gora sahara askatuta!

Elkarrizketa audio formatuan entzun nahi izatera klikatu HEMEN.

Marokoko gartzeletan 36 preso politiko saharar gose greban daude martxoaren 18tik.  Protestaldia hasiera batean 7 aktibistak hasi zuten, errefuxiatu guneetatik bueltan atxilotuak izan zirenak saharar herriaren autodeterminazioa aldarrikatzeagatik. Hauei, gainerako presoak batu zaizkie protestetan, Marokok giza eskubideak errespe ditzala eskatzen dute, besteak beste bortxaketa, tratu txarrak, tortura eta osasun atzentzio gabezia dira  salaketaren arrazoiak. Honetaz gain, euren familiarengandik ahalik eta gertuen egoteko eskaera bere gain egin dute protrestan ari diren presoak. Gose greban ari direnen listan HEMEN duzue. Eta informazio gehiago berriz AFAPREDESA-n.

Itzuli da bere bere herrira, sahararrek hainbestetan ohiko duten garaipen ikurra eta irribarrea ezpainetan. Itzuli da borrokalari sahararra El Aioun-a berriz, eta borrokan jarraitzeko prest da jada, denboraldi batez indarrak biltzen etxekoen babesean egon beharko badu ere. Itzuli diote nonbait berak inoiz onartuko ez duen pasaporte marokiarra eta berarekin batera errepresioa itzuli da lurralde okupatuetara, handik inoiz irten ez dena, diogun. Izan ere, Haidarren etxe inguruetan hanbat kide gerturatu zitzaizkion agurtzera, eta polizia marokiarra haiek egurtzera, berriz ere. Atxilotuak zenbait, bere anaia Ahmed bera  ere atxilotzear izan ziren, azkenean lortu ez bazuten ere.Eta honekin guztiarekin batera itzuli da berriz ere normaltasun mediatikoa saharara, itzuli da berriz ere ixiltasuna. Ixiltasuna, desagerturik dauden ehunka saharrena, espetxeetan modurik tamalgarrienean dauden dozenaka borrokalarirena, ixiltasuna lurralde okupatuetan nahiz errefuxiatu guneetan edo deserrian bizi diren ehunka mila lagunena. Berriz ere ixiltasun osoz eta EB-aren babesean, zilegitasun osoz itzuliko dira arrantzuntziak, sahararrei dagozkien itsasoetan arraina harrapatzera, tartean ez dira faltako euskal arrantzuntziak, egoera bortitz honi zukurik gehien atera asmotan bertaratuak. Ixiltasuna itzuli  da berriz 2500 kmetako haserriaren bi aldeetara.

aminetu haidarAskapenak dei egiten die euskaldun internazionalista guztiei eta oro har herritarar guztiei egunotan Euskal Herriko hainbat herritan deitu diren mobilizazioetan parte hartu dezagun. Mobilizazioak RASD-en lagunak deitzen ari dira eta bertan parte hartuz zera aldarrikatu nahi dugu:

Aurrena: Amineturi, bere familiari eta lagunei gure elkartasunik beroena helarazten diegu, askapen borrokan ari den gure herritik neba-arreba bezala sentitzen gara bere lurrera itzultzeko eskubidearen alde borrokan ari den Amineturekin, eta saharar gainontzeko iheslari zein kanporazitakoekin. Zure ereduak, Aminetu, beste behin ere zera erakusten digu: borroka da bide bakarra ukaturko herriok gure askapen prozesuan aurrera pausu errealak eman ditzagun. Zure borrokak saharar herri osoak  bizi duzuen ukazioa agenda politikoan kokatu du berriro indar handiz.

Aminatu Haidar borrokalari sahararra, pasa den azaroaren 13an Nueva York-etik El Aioun-era( saharar mendebaldera) zioala, marokiar gobernuak pasaportea kendu eta Lanzarotera bidali zuten eta bertan daukate bahiturik. Ordutik gose greba bati hasiera eman dio bere herrira itzultzea exigituz, bai marokiar gobernuari eta baita esapiniar gobernuari ere. Azken hau, Moratinosen azalpenak tarteko, orain arte egin duenaren bidetik ari da, hau da, Marokiar gobernuarekin kolaboratu eta bizkar emanez berea ere baden arazo amaiezin honi,estatu espainiarreko eta  nazioarteko araudi guztiak hautsiz oraingo honetan ere. 

Uda honetan ehundaka saharar( errefuxiatu guneetakoak) gure herrian izan diren bitartean, zaharrak berri sahara zigortuan. Abuztu amaieran esaterako, 23an, El Aiounen (lurralde okupatuetan) manifestaldi bat egin zuten, euren kide batzuren etorrera ospatzeko, polizia marokiarrak ordea gogor hartu zituen manifestariak, eta 6 zauritu eragin, tartean 70 urteko emakume bat.

Abuztuaren 27an, Hawassi Ngiya adin txikiko neskatoa, bahitua eta torturatua izan zen. Begiak estali eta El Aioun kanpokaldera eraman zuten, tortura sikiko eta sikologikoak jasan ostean, goizaldera biluzik utzi zuten inguruotan.

Eta azkenik, errefuxiatu gunean abuztuaren 28an, Salami Brahim eta Abdul Haq Salami haurrak, ganadua lekuz aldatzen ari zirela, pertsonen aurkako mina bat lehertuta hil ziren. Lurralde okupatuak babesteko sortu zuten 2500 km tako harresia minaz josia dago, 6 milioi mina inguru lurperatu zituzten marokiarrek.

Gertakari hauen guztien aurrean, eta azken urte luzetan alde banatako sahararrek jasan behar duten errepresio gogorraren aurrean, gure elkartasun beroena adierazi nahi diegu sahararrei, eta honekin batera, gobernu espainiar zein europearrek duten konplizitate amaigabea salatu. SAHARA JORRA!

frente polisarioGaur 36 urte bete dira Fronte Polisarioak lehen ekintza armatua egin zuenetik. Orduan espainiar inperialismoaren aurka ari ziren, Afrikako azken kolonia ofizialean. Francoren diktadurak, azkenetan zegoela, Madrilgo itun sekretua deritzan horretan Sahara salgai jarri zuen. Sahararen lurraldea bitan zatitu zuten fisikoki, Mauritaniaren eta Marokoren artean; esparru ekonomikoa, aldiz, hirutan egin zuten, zoritxarrez hainbestetan egin den zatiketa ereduari jarraituz.

Polisarioak bi armadaren aurka aritu behar izan zuen, Mauritaniak bertatik alde egitea erabaki zuen arte. Baina luzaroan jasan beharrean izan ziren Hasan II.aren basakeria amaigabeak: fosforoa, jendarte zibilaren aurkako bonbardaketak, erbestea, 2.500 kilometroko harresia...

1991n bakea sinatu bazuten ere, bakearen eta justiziaren hondar alerik ezin ikusita daude ordutik; ia 200 mila lagun errefuxiatu guneetan, hondarrarentzat ere irautea gogorra den desertu batean, mendebaldeko ogi hondarren esperoan; eta gainerakoak, berriz, lurralde okupatuetan. Han egoera latza da. Polizia mota guztiak kontatuz gero, bitan nagusitzen zaizkie sahararrei; pentsa hango kontrola eta errepresioa norainokoak izan daitezkeen!

Syndicate content