Bi herri ditut maitatzeko eta mundu bat bere alde borrokatzeko

- Pakito Arriaran

Internazionalista Eguna 2010

maputxeak gose grebanGabi Basañez Askapeneko kidea (gara.net)

Ez da lehen aldia Preso Politiko Maputxeak gose greban ari direna. Aspaldi ekin zioten borroka tresna hori erabiltzeari. Harritzekoa izan daitekeena da, bai 2006an zein 2008an egindako gose grebetan aldarri berberak egon izana: maputxe komunitateen desmilitarizazioa eta Lege antiterroristaren deuseztatzea.

Pinochete gobernutik joan eta “konzertazio”ren gobernuak egon izan dira hamarkada luze batez Txilen, sozialdemokratak. Oraintxu berriz, Piñeira eskumako presidentea heldu berri da. Eta Gulumapun (Txile administraziopeko lurraldean) maputxe herriarentzat ezta egoera aldatu: euren kultur izaera eta burujabetzaren alde diharduten komunitateetan (sendiez osatutako auzo edo herri txikiak) behin eta berriro poliziaren sarraldiak, bertoko pertsonen iraindu, kolpatu, eraman, kartzelaratu. Bachelet andrearen azken gobernu “progresista”ren emaitzetako bat ume maputxeak torturatzearen salaketa jasatea izan da, ONUren kezka ere publikoki agertu zelarik. Bestalde, geroz eta arruntago bilakatzen ari da txielko karabineroenen razzia hauetan asaldatzen duten komunitateko autoritate espiritualak erasotzearena.

07/22/2010 - 19:30
07/22/2010 - 20:00
Etc/GMT

coca colari ez uzatilal 22Bihar osteguna, hilak 22 "Coca-colaren kontrako poteo-kalejira" izango da Bilbo Zaharra jaietan arratsaldeko 19:30etatik aurrera Coca-colaren aurkako nazioarteko egunaren baitan.

Internazionalistak garelako kk-kolari ez!

Atzerriko multinazionalen eta oligarkien gotorleku bilakatu da Kolonbia azken hamarkadetan. Nekazari eta jatorrizko herritarrak nekazal guneak utzi eta hirietara joan beharrean izan dira, euren lurrak kapitalaren hatzaparretan uztera behartuz. Honen adibide dira 4 miloi barne errefuxiatu eta beste 6 milioi atzerriratu. Estatuak, militar nahiz paramilitarren laguntzarekin, 50 mila desagertu eragin eta 7500 preso politiko ditu gartzeletan baldintza miserableenetan. Biztanleriaren erdia pobreziaren mugan dagoen bitartean, langileen eskubideak hutsaren parekoak dira. Pentsa, munduan hiltzen diren 3 sindikalistetatik bi Kolonbiarrak dira. Coca-cola bezalako transnazionalek lan esku merkea eta inpunitate osoa daukate nahi duten guztia egiteko. Azken urteotan, dozenaka dira erahil dituzten sindikalistak. Desagertuak, gehiago oraindik. Eta inperialismoaren ikono den freskagarriari afiliatua egotea bera nahiko arrazoi zaio langileak kaleratzeko . Kolonizazio basati honen jarraipena ezarri nahi dituzten 7 base militar yankie-ak dira: Kolonbiaren gaineko zapalkuntza gutxi balitz, ondoko herrialdeetan garatzen ari diren prozesu iraultzaileak neutralizatzea helburu duen inposaketa.

kolonbia herriok independentziaJulen Zulaika, Askapeneko kidea. (gara.net)

Kolonbian bizi den egoera konplexua da oso eta, zoritxarrez, itsasoaren bestaldeko herrietan, berau izango da gaur egun zanpaketarik larrien eta gogorrenak jasaten dituena; hainbestetan, bertako nahiz kanpoko agintari boteretsuenak demokraziaren zapi zuriz estaltzen ahalegintzen diren arren. Oihal zuriak, baina, ez du azpian geratzen dena beti estaltzea lortzen eta noizbehinka agerian geratzen dira basakeria eta giza eskubideen urraketa amaigabeak. «Latinoamerikako Israel» izena nonbaitetik datorkio, noski, eta ez da Mossad-ak bertan burutzen dituen entrenamendu eta laguntza militarragatik bakarrik, bi gobernuen antzekotasunagatik baizik.

1810eko uztailaren 20tik hona bi mende luze pasa diren arren Estatu berri hau sortu zenetik, zapalkuntzarik nahiz borrokarik gabeko hamarkadarik ez dute ezagutu kolonbiarrek. Besteak beste: aberatsen eta pobreen arteko lehia baita bertakoa; lur jabe handien eta lurrik gabeko nekazarien artekoa; sortu zenetik gaur egunera arte iraun duen guda sozial, politiko eta militarra, hain zuzen. Benetako egoeraz jabetzeko azken urteetako zenbait gertakari eta datu aztertzea besterik ez dugu.

zineforum kolonbiaPasa den asteazkenean Gasteizko Auzolan Frontoian 'Zaharraz harro' Alde zaharreko jaietako egitarauan barne “En el bicentenario por la segunda independencia" izenburupean Zineforuma izan zen. 30 lagun bildu ziren Askapenak eta Bachue-k antolatutako ekimen honetan.

Filmeak tartekatzen zirela Mario Humberto Calixtok Bachue-ko (colectivo de colombian@s refugiados en el País Vasco) kidea eta Julen Zulaikak Askapenako kidea, Kolonbiako egoerari egin zioten errepasoa. Herri borrokalari honen historian murgildu ziren gaur egungo egoeraraino iritsi arte, errepresioa, erahilketak eta ematen diren erresistentzi zein borroka-molde ezberdinez aritu ziren.

Herriok independentzia!

herriok independentzia!Aurtengo Internazionalista Eguna martxan da, urriaren 16an Gernika-Lumo eta Bolibarren ospatuko dugu. Batetik euskal historia antiimperialistaren ikurra den herria eta bestetik oiartzun internazionalistaz beteriko herria batuko ditugu herriok independentzia! ozen aldarrikatzeko.

kartelak, bannerrak...


kuña jaitsi

2010. urtean AbyAyala-Amerikako hainbat estatutan independentziaren urteurrena ospatzen da. Bolivar, Zapata, Sandino , Tupac Katari eta gainerako borrokalari eta armetan altzako herriek, monarkia espainiarraren mendekotasun kateak hautsi eta soberaniaren eta askatasunaren bidea jorratzen hasi ziren. Baina bi mende luze igaro ostean, oraindik ere inperioen eta oligarkien interesen mende dauden hauek, ez dute benetako askatasunik ezagutu, benetako independentziarik arnastu. Interes kapitalisten hatzaparretan, euren etorkizuna eraikitzeko modurik gabe aurkitzen dira oraindik, munduko bankuen, AEB-en edo europaren esanetara. Azken urteetako gertakari zenbait aipatzearren, nork ahaztu ihazko Hondurasko golpe esatua, 7 base militarren kokapena Kolonbian, Haitiko okupazio humanitarioa, gobernu aurrerakoien aurkako golpe estatu saiakerak…

12/04/2009 - 10:00
12/08/2009 - 20:00
Etc/GMT

Aurten ere Durangoko azokara joango da Askapena, ohiko porduktuez gain 3 berrikuntza nagusi darkarzkigu:

 

Eta horrez gain 2009ko egutegia (handia eta poltsikokoa), material zaharrak...

hasan barghoutiDAM hip-hop

 

 

 

 

 

 

elkartasunez tour-ean esku hartu duen DAM Hip-Hop taldeak eta Hasan Bargouthik (Palestinar Langileen eskubideak eta demokraziarako Zentroko zuzendariak) elkarrizketa egin dute, bertan palestinar musika munduaren eta langileen egoeraren berri emateaz gain, ondorio berarekin bukatzen dute: Israeli Boikot mundu mailako kanpainak bere biziko garrantzia du:

Hasan Barghouti-ren elkarrizketak (berria eta gara)

DAM musika taldearen elkarrizketa