Gure mendekua geure haurren irribarreak izango da

- Bobby Sands

Elkartasuna vs Maccabi

bertsolariak parral

Atzo Gasteizen elkartasunaren bi aldeak batu ziren Palestina lokarria izan zelarik. Batetik Parral tabernan saio aparta izan zen: 5 bertsolari eder, kantakera bi eta elkartasun sentimendu bat.

Bestetik Tel Aviv-eko Maccabi isrraeldarra Gasteizera etorri zela lagun solidario andana baten kemena nabarmendu zen palestinar herriak pairatzen duen zapalkuntza sionistaren defentsan: pankartak, banderak, puxikak, lagun batek kantxara salto egin izana...

Parraleko argazkiak hemen

Maccabi Tel Avivekoa etorri zen beste behin ere harroputz bere Mossad-eko txakur piloarekin, igandetik hona hirian pasiatu eta hemengo poliziari zer eta nola egin behar den 'iradokitzera' (bai eta polizia autonomikoak aginduak gustura bete).

Atzo katxeak, identifikazio-arazteak, jazarpena, kolpeak, etab. nagusi izan ziren: ze armak bereganatzen zituzten beren gurutzadan? puxikak, pankartak, banderak... Benetan lotsagarria, hainbat lagun ere kolpatu zituzten 'Israeli Boikot' zioen pankarta zabaltzeagatik.3. laurdenean Baskoniako zale bat palestinar bandera batekin atera zen kantxara, eta harmailetan poliziak kolpeka hasi ziren "Israeli boikot" pankarta bat zabaldu zuten lagunen kontra, ondoren Baskoniako zaleak "Palestina aurrera" eta "que se vayan" kantatzen hasi ziren.

Parralen, berriz, Palestina eta Euskal Herriaren arteko samurtasuna eta konplizitatea bertsolari, publiko eta atmosferan nabari izan ziren eta barreak eta keinuak ugari izan ziren.