Revolutions occur on a blind alley

 

Turkiar faxismoari stop! Biji Kurdistan!

Jardunaldi antikolonialak egin dituzte Parisen

Urtero bezala, jardunaldi antikolonialak egin dituzte Parisen eta Euskal Herriarekiko Elkartasun Komitea bertan egon da aurtengoan ere bai, herri kolonizatuekin esperientziak elkartrukatzen: Sahara, Palestina, Herrialde Afrikarrak, Kolonia frantsesak, Maputxeak, Amerikako jatorrizko herriak…

Komite honi urtero egiten zaio tokia Euskal Herriko egoera azaltzeko, bereziki ezker abertzaleko militanteek estatu espainol eta frantsesaren eskuetan pairatzen duten errepresioaz hitz egiteko. Aurten garrantzi berezia izan du libre beharko luketen preso gaixoen egoerak. Urtero bezala, saharauiek esker hitzak elarazi nahi izan dituzte haien borrokarekiko euskal herrian dagoen elkartasuna  eskertzeko.

Jardunaldi hauek aukera ematen dute inperialismoa eta kapitalismoa pairatzen duten herriekin esperientzia trukaketa egiteko eta baita ere euskal herriaren egoera ezagutzen ez dutenei honen berri emateko.

 


Le CSPB s'est rendu comme chaque année au Salon Anti colonial au côté des peuples colonisés: Sahraoui, Palestinien, Pays Africains, colonies françaises, Mapuches, Amérindiens...

Notre place est réservée depuis de nombreuses années pour pouvoir expliquer la situation du peuple basque en résistance et notamment la répression subie par les militants de  la gauche indépendantistes basque par les États français et espagnols. Nous avons insisté cette année sur la situation des prisonniers.ères malades qui devraient regagner leur liberté. Nous sommes chaque année surpris de l'accueil chaleureux du peuple sahraoui qui salue la solidarité du peuple basque envers leur lutte de libération.

C'est un moment d'échange entre peuples subissant l'impérialisme et le capitalisme et c'est également une opportunité unique d'échanger avec des personnes ignorant la réalité du peuple basque.

Raul Garcia Lineraren hitzaldia zuzenean!

#brigadak2017 kanpainaren baitan, aurkezpen-hitzaldi andana eskeintzen ari gara Euskal Herri luze zabalean. Brigadisten esperientziak, herrialde bakoitzaren egoera eta borroka ezberdinak ezagutzeko aukera paregabea izaten ari gara zita hauetan.

Datorren ostegunean, martxoak 23an, Bolibiako egoera eta prozesu eraldatzailearen erronkak ezagutzeko aukera izango dugu gonbidatu pare gabe batekin: Raul Garcia Linera, bolibiako presidente ordea den Alvaro Garcia Lineraren anaia hain juxtu ere. Hitzaldi hau zuzenean eskeiniko dugu streaming bidez eta gure webgunean ikusgai izango duzue, www.askapena.org helbidean. Arratsaldeko 19:00tatik aurrera izango da emisioa.

Gogoratu ere #brigadak2017 kanpainan izen emateko epea apirilaren 16an amaituko dela eta ez dela azken unerarte itxaron behar. Apuntatzeko edo informazio gehiago eskatzeko idatzi helbide honetara: brigadak@askapena.org

30 urte borrokak uztartzen!

Oreretako 3 atxilotuak askatu!

Garai gogorrak bizi ditugu. Kapitalismo heteropatriarkarra bere azken urteetako ofentsibarik gordinena egiten ari da. Astero ditugu eraso eta erailketak lantokietan, astero, eraso eta erailketa matxistak. Astero, identifikazioak, gaztetxeen itxierak, espetxeetara bixitan doazen lagunen istripuak Espainiar eta Frantziako errepideetan... Egunero kolpatzen gaitu sistemak eta gure bizitzen gaineko kontrola hartzen du geure lan indar guztia zurrupatzeko. Ezer berririk ez, izarren azpian. Ez Euskal Herrian, ezta gainontzeko munduko herri gehienetan ere. Brasilen MSTren aurka edo Kolonbian antolaturiko nekazarien aurka bezala, Kurdistan, Kortsika, Herrialde Katalanak, Andaluzia edota Palestinan ere errepresioz ixilarazai nahi dituzte aldarrikapen guztiak.

Azken hilabeteetan, errepresio sistemiko honi aurre egiteko mekanismoak bilatzen egon gara herri mugimenduko hainbat eta hainbat kolektibo eta eragile. Lan horretatik etorri da iragan larunbateko Iruñeako manifestazioa «Errepresioari autodefentsa» lemapean. Mezua zuzena zen: errepresioari erantzun behar zaio.

Ohikoa den moduan, Estatuko aparatuek dakiten bezala erantzun zuten: errepresio gehiagorekin. 4 gazte atxilo eraman zituzten eta horietatik 3k oraindik kalabozoetan jarraitzen dute terrorismo delituak leporatuta. Erabaki honekin, salbuespen egoera bukatu ez dela gogorarazi nahi izan dute. Oraindik ere zutik diraute salbuespen epaitegiek, lege antiterroristek, intoxikazio mediatikoak... Zoritxarrez, guk ere geure azalean ezagutu ditugunak.

Hau horrela izanik, Askapenatik, gure elkartasuna adierazi nahi diegu 3 atxilotuei eta bere senitarteko eta lagunei. Bada garaia salbuespen egoerarekin bukatzeko! Amaitzeko, dei egiten dugu 3 atxilotuen askatasunaren alde egingo diren mobilizazioetan parte hartzera.

Atxilotuak askatu!
Errepresiorik ez!


Brigaden aurkezpenak martxoan zehar!

Eguneratua!  2017/03/22

Eguneratzen joango gara aldaketak badira

 

Martxoaren 12a: atzo, gaur eta beti OTANi EZ!

31 urte igaro dira Hego Euskal Herrian OTANi ezezko borobila eman genionetik, gure Herriaren ukatzailea den espainiar estatuak burutu zuen erreferendumean. %62ak ozen esan guen ez genuela inperialismoaren konplize izaterik nahi. Beste batzuk aldiz, ohikoa den moduan, mezu lausoekin beraien benetako izaera ezkutatzen saiatu ziren. Denborak ordea bakoitza bere lekuan ipini du. 31 urte igarota oso presente dugun gertaera izan zen hura, gaur egun oraindik ere inposaketa horren ondorioak paraitzen jarraitzen baitugu.

Adibide garbietako bat Bardeetako Tiro Poligonoa dugu. Inperialismoaren armadak beraien bonba, dron eta armak frogatzeko erabiltzen duen Euskal Herriko parke naturala. Bardeetako Poligonoa ixtea eskatzeko berriki sortu den plataformari gure babes osoa adierazten diogu Askapenak, guztion artean lortuko dugulako inperialismoaren beso armatua gure lurretatik bidaltzea!

Data seinalatu honetan dei egiten diegu Euskal Herriko internazionalista eta antiinperialista guztiei beste behin ere OTANi ezetz esatera eta Bardeetako Tiro Poligonoa ixtea exigitzen jarraitzera.

Atzo, gaur eta beti OTANi EZ!

Pages

Subscribe to Askapena RSS