A mí solo me matarán… pero mañana volveré y seré millones

Bartolina Sisa

Se encuentra usted aquí

Brigadas

Txiapasi buruzko hitzaldia

Asteartea, Enero 12, 2016 - 21:15

El miércoles 15 de mayo charla en la Txantrea sobre democracia participativa en Venezuela

El miércoles 15 de mayo a las 19:30 horas se realizará en el barrio iruindarra de la Txantrea una charla con la participación de brigadistas de Askapena que visitaron Venezuela el pasado año.

La iniciativa lleva el título "Venezuelako prozesua: Demokrazia partehartzailea eta protagonikoa" (Democracia participativa y protagonico en la Revolución Bolivariana) y tendrá lugar en la Sala de exposiciones de Auzotegi (Etxarri Aranatz s/n) en la Txantrea.

Ver el cartel ampliado

"Bolivia: iraultza demokratikoa eta deskolonizazioa" hitzaldia izango da Ordiziako Gaztetxean ostiralean

 

Datorren ostiralean, hilak 12, "Bolivia: iraultza demokratikoa eta deskolonizazioa" hitzaldia izango da Ordiziako Gaztetxean.

Iaz Bolivian egondako brigadistek parte hartuko dute eta 19:30etan jarri dute hitzordua.

"Bolivia, iraultza demokratikoa eta deskolonizazioa" izenburuko hitzaldia Erronkarin datorren larunbatean

Datorren lartunbatean, abenduaren 1ean, Erronkarin, "Bolivia, iraultza demokaritikoa eta deskolonizazioa" hitzaldia emango dute 2012ko Bolivian izan diren brigadistek.

Hitzordua 19:00etan jarri dute Erronkariko Errota Elkartean

Gaur 8-ko erreportaia: Askapenaren 2012-ko Boliviako brigada

Gaur 8-ko lagunek Bolivian egondako brigadistak elkarrizketatu dituzte joan den larunbateko edizioan.

Bolivia azken urteotan sekulako aldaketak bizitzen ari den Latinoamerikako herrialde horietako bat da. Bertan izan ziren Askapenako bost brigadista joan den abuztuan, jarrera politiko ezberdineko begiraleekin egoera aztertzen. Udan ikusitakoa orain Euskal Herrian kontatzen ari dira. Ez dute bidaia berehala ahaztuko.

Askapena 25 urtez internazionalismoa lantzen ari den Euskal Herriko taldea da. Makina bat urte daramatza prozesu eraldatzaileak eta errepresio egoera bizitzen ari diren herrialdeetara brigadak antolatzen». Horrela hasi izan dituzte beren ekitaldiak aurten Bolivia bisitatu duten brigadistek. Udan ikusitakoa orain kontatzen dute Euskal Herrian. Asteartean Hernaniko Ereñozun egon ziren eta asteazkenean Gasteizen, unibertsitatean. Horrela ibiliko dira herriz herri beraiek ikusitakoa adierazi nahian. Gainera, hitzordu garrantzitsua dute hilaren 10ean Altsasun, 25. urteurrena ospatzeko antolatzen ari diren jaialdia ahaztezin horietakoa izango dela dirudi-eta.

«Oso bidaia aberasgarria» izan da, esan dio GAUR8ri Maitane Txapartegi urnietarrak. Beste lau neskarekin batera, brigada bat osatu eta zentzu askotan oso garrantzitsua den Boliviako prozesu politikoa bertatik bertara ezagutzeko aukera izan du. Barrikadaren alde berean oso iritzi ezberdinak daudela ikusi ahal izan dute, Andeetako herrialdeak bizi duen aldaketa prozesua oso konplexua baita, konplexuegia hiru astetan goitik behera ezagutu ahal izateko.

Bolibia eta Saharako errealitatea ezagutarazteko aukera izan dute Askapenako brigadistek Gasteiz eta Ereñozun

Bolivian eta Saharan egondako brigadistek Ereñozun eta Gasteizen antolatutako hitzaldietan parte hartu dute pasa den astean.

Ereñozun Aste kulturala antolatu dute eta bertan izan dira Askapenaren 2012ko Boliviako brigadako 3 kide. 15 bat lagun elkartu dira Kultur etxean eta bertan informazioa trukatzeko aukera izan dute.

Gasteizko unibertsitate publikoan, aldiz, urriaren 30 eta 31n hitzaldi ziklo baten barruan esperientziak kontatu eta zabaltzeko aukera izan dute Askapenako Saharako eta Boliviako brigadetako kideek.

Saharako lurralde okupatuak mintzagai Gasteizen

Hurrengo asteazkenean, urriaren 17a, 19:30etan Gasteizko Sorginak tabernan (Domingo Beltrán kalean) Askapenak antolatutako hitzaldia izango da:

"Mendebaldeko Sahara: okupazioaren aurkako borroka Gdeim Izik kanpamenduaren 2. urteurrenean"

Askapenako brigadistek eta saharar errepresaliatu baten eskutik.

Animatu eta etorri!!

Sahara hurra!

Charla organizada por Askapena el 17 de octubre a las 19:30 en Sorginak Taberna de Gasteiz (Calle Domingo Beltrán):

"Sahara occidental: lucha contra la ocupación en el 2º aniversario del campamento Gdeim Izik"

De la mano de brigadist@s de Askapena y un represaliado saharaui.

Saharako brigadistak elkarrizketatu dute Antxeta Irratian:

2012ko Boliviako brigadaren 6. kronika: Rafael Bautistarekin hartu emana

Boliviako brigadako kideok aukera ederra izan dugu Rafael Bautistarekin hartu emana izateko, filosofo gisa definitzen du bere burua. Rebelión orrialdean hainbat artikulu idazten ditu, azkena “Utopia y descolonización” deiturikoa.

Izatez Boliviarra den arren, hainbat ikasketa Mexikon burutu ditu eta Estatu Batuetan bizitzen egon da urte ugari. Boliviako gatazka mundu mailako egoeran kokatzen lagundu digu izandako elkarrizketak.

2000.urtean hasi zen herrialde hau bizitzen ari den aldaketa prozesua, Cochabamban zentratu zen uraren gudan hain zuzen ere, transnazional batek ura pribatizatu zuen eta honen prezioa seikoiztu zenez, herria matxinatu eta honekin amaitzea lortu zuen. Honen ondoren, 2003.urtean eman zen gasaren gudak indartu zuen prozesu honen hasiera. Orduan izan zen azken presidente neoliberalaren erorketa ere eta 2005. urtean Boliviako lehen lehendakari indigenak babes sozial handiarekin irabazi zuen.

Sahara: herramientas y consecuencias de una ocupación

Si bien al hacer referencia al Sahara la primera imagen que se nos viene a la mente es la de la República Árabe Saharaui Democrática (RASD) y los campamentos de refugiados de Tinduf, la ocupación del Sahara Occidental por Marruecos constituye una realidad sangrante todavía en 2012.

Invisibilizada en los medios de comunicación, sólo nos llegan noticias muy esporádicamente, cuando tiene lugar algún suceso que, por sus dimensiones, consigue superar la censura impuesta por la monarquía alauita, como fue el caso del sangriento desmantelamiento del campamento de Gdeim Izik en noviembre de 2010.

La ocupación del Sahara occidental tras la retirada de las fuerzas ocupantes españolas en 1975 se ha llevado a cabo utilizando las herramientas habituales de los estados expansionistas: ocupación militar, instauración de un estado policial torturador, invasión del territorio mediante colonos, prohibición de medios de comunicación y organizaciones disidentes, subordinación de la actividad económica a los intereses de la metrópoli y colonización cultural que intenta destruir los rasgos lingüísticos y culturales del pueblo ocupado.

2012ko Boliviako brigadaren 5. kronika: Patria Nueva irratia eta APDHB

Aste honetan Patria Nueva irrati nazionaleko Contexo Salvaje irratsaioan Euskal Herriko egoerari buruz hitz egitera gonbidatu gaituzte Anibal, Bolivian bizi den kazetari katalanarekin eta Andres, bertako kazetariarekin.

Ordu erdi iraun duen tertulia honetan, zeintzuk garen, zertara gatozen, ze ikuspuntu dugun Euskal Herriko prozesuari eta krisi ekonomikoari buruz eta beste kontu batzuei buruz aritu gara. Euskararen inguruan ere hitz egin dugu, nondik datorren, hiztun kopuruari buruz...

Gure errealitatea Boliviara zabaltzeko aukera ona izan da.

Aste honetan ere Yolanda Herrera APDHB-ko lehenengo emakumezko (Asamblea Permanente de Derechos Humanos de Bolivia) lehendakaria eta Mabel Martinez idazkariarekin egon gara. Erakunde hau diktadura garaian sortu zen klandestinitatean, zehazki duela 35 urte.

Páginas

Suscribirse a Brigadas