Nuestra venganza será la sonrrisa de nuestros niños

Bobby Sands

Se encuentra usted aquí

Askapenak euskal manifestu internazionalista plazaratu berri du Altsasun

350 pertsonen aurrean datozen urteetarako lan ildoak aurkeztu ditu Askapenan Altsasun eginiko Ekitaldi Internazionalistan

Ikusi eguneko argazki galeria

Arnaldo Otegi eta Jose Javier Oses preso politikoen gutunak irakurri

Leer la crónica y el manifiesto internacionalista en castellano

Irudi, dantza eta musikaren bidez datozen urteotarako lan ildoak jasotzen dituen Manifestu internazionalista aurkeztu du Euskal Herriko erakunde internazionalistak.

Pakito Arriaran, Begoña Garcia, eta Marta García erahildako internazionalisten senidei egindako omenaldia eta Estadu frantziar eta espainoleko gartzeletatik jasotako gutunak izan zire ekitaldiaren une hunkigarrienak.

Internazionala eta Eusko gudariak abestuz amaiera eman diogu ekitaldiari.Eguerdian herri bazkarian 350 lagunek txiki utzi dute Burunda Pilotalekua.

Arratsalderako musika izango da nagusi Rojo Cancionero bikote madrildarraren abestiekin. Eta gauez Vendetta, Los Zopilotes Txirriaos eta Obrint Pas taldearen txanda izango da.

Euskal manifestu internazionalista

Inperialismoa eta herrien burujabetza

Nekez bizi gara jendarte eredu honetan, non soldatapeko esplotazioak eta zapalkuntza hetero-patriarkalak herritar gehienak injustizia eta miseriara kondenatzen gaituzten. Nekez bizi gara, plusbalia pilaketak eta irabazien arteko konpetentziak arautzen dutelako, bidegabeki eta irrazionalki, ekinbide produktibo eta soziala; eta behar izan sozial, politiko edo ekologikoen gainetik errentagarritasunaren irizpideak nagusitzen direlako. Nekez bizi gara, kapitalismoaren biziraupenerako, jazarpen ekonomiko, politiko-ideologiko eta militarrararen bitartez, merkatuari eremu sozial eta geografiko berriak bidegabeki oparitzen dizkion sisteman.

Menperakuntza kapitalista, matxista, xenofobo, bortitz eta hedakorraren emaitza da Inperialismoa, estrukturalki estatuek mantendua eta mundu mailan ezarria, klase eta herrien arteko banaketaren bidez.

Bi banaketa horien arteko desberdinasuna, baina, agerikoa da: lehena desagertu egin behar den bezala bigarrena birformulatu egin behar da. Klaseek deagertu behar dute, herriek ez. Klase banaketa esplotazio sistema baten emaitza dugu. Herri izaerak, ordea, ibilbide historiko batean sorturiko giza komunitateak dira. Desagertu behar duena, beraz, herrien arteko botere harremana da.

Hortaz, herri bakoitzaren desberdintasun kultural, linguistiko, historikoei edo kosmobisioei dagozkien banaketak ezin dira gainditu eta ez dago zertan gainditu beharrik, bere horretan ez baitute botere menpekotasunik ezartzen. Herrien izaera kalkula ezin daitekeen biodibertsitate sozio historikoak dakarren aberastasuna da. Hori, ezinbestez, jendarte eredu burujabean mantenduko da, (aldaketa kualitatibo nabarmenekin, hala ere) esplotazio eta zapalkuntza harremanak deuseztean.

Ondorioz, herrien burujabetza, klase independentzia eta independentzia nazionalean oinarritua, herri langileon premia da, hain zuzen ere, menpekotasun ekonomiko, politiko eta kulturaletik aska gaitezen. Borroka hau zilegi zaigu erabat gurean bezala estaturik ez dugunon kasuan edo estatua burgesia lokal, nazional edo transnazionalen eskuetan duten herrienean.

Internazionalismoa eta askapen prozesuak

Horrela, herrien arteko desberdintasun soziokulturalen edo tradizio politikoen gainetik, helburu estrategiko bera dugu: Geure askapen nazional eta soziala, alegia. Guztiok ere esplotazio sistema eta  zapalkuntza kapitalista-inperialista- patriarkalaren azpian gaudenez, izaera estrategikoa dute herri langile eta herri zapalduen arteko batasunak eta elkartasunak.

Orobat, sasilaguntza paternalista edo ongi-usteko humanitarismotik urrun, elkartasuna praktika politikoa da, sektore eta herri zapalduek bereganatzen duten kontzientzia eta zapalkuntzatik irteteko hartu-eman estrategiko gisa. Herri bakoitzaren askapenak beste herrion askapenean lotura zuzena duenez gero,  internazionalismoa ezinbesteko osagaia dugu, zein nazioarteko indar metaketa ahalbideratuko duen berdintasunean eta elkartasunean oinarrituko den sistema etiko goren bat sortu ahal izateko.

Beraz, herri bakoitzaren kultura, denbora, lehentasun eta borroka moldeekiko errespetuz, klase borroka edo genero borrokari dagozkion marko autonomoen gainean, praktika internazionalista, guk ulertzen dugun bezala, joan-etorriko elkartasunaren eta elkarrengandik ikastearen bidez gauzatzen da: askapen prozesu nazional eta sozialak babestu eta bere azkeneraino eramanez, bakoitzaren herriaren askapen nazional eta soziala izanik lehen egitekoa.

Internazionalismoa eta euskal eraikuntza nazional eta soziala

Internazionalismoak ez du inongo zentzurik gure herriaren eraikuntza nazional eta sozialaren proiektutik kanpo. Euskal Herri sozialista, euskaldun eta feminista lortzea ez da soilik euskal herri langilearen interes estrategikoa,  baita sistema kapitalista-inperialista-patriarkala gainditzeko borrokan diharduten gainerako herri langileena ere. Horrela, gure helburu estrategikoak gauzatzeak (zazpi herrialdeendako estatu sozialista bat), aukera paregabea eskainiko lioke herri honi gainerakoekin benetako politika internazionalista garatzeko. Hauxe izango da, hartara, gainerako herriei euskal herri langileak egin diezaioken elkartasun ekarpen handiena.

Ildo beretik, gure askapenak ez luke zentzurik izango eta ezingo litzateke gauzatu, ez bada internazionalismoa bere osotasunean barneratzen zeharkako elementu politiko gisan. Horrela, zinezko estatu independiente eta sozialista bat ezingo da eskuratu, ezta mantendu ere, ez badu beregan internazionalismoa barneratzen. Hori lortuko dugu gure borrokarekiko elkartasuna artikulatuz, gainerako herrien borroka irakaspenei ateak zabalduz , eredu kapitalista inperialista gainditzea helburu duten prozesuak babestuz eta haiekin elkartasun zubiak eraikiz . Azken batean, borrokaren alderdi guztiak zeharkatu eta bustiko dituen osagai internazionalista sendo bat behar dugu, eraikuntza nazional eta sozialeko partehartze alor guztietan eta borroka sektorial bakoitzean jardungo duena.

Horrexegatik guztigatik, internazionalismoa giltzarri askatzaile guztiz beharrezkoa  da gure askapen prozesuan; eta zer esanik ez, egiturazko krisi kapitalista honen barruan. Kapitalak eta estatuek sortutako eraso ekonomiko, politiko eta militar honen aurrean, herri langileon arteko batasun eta elkartasuna sakondu beharko genuke, aterabide antikapitalista, antimatxista, antiarrazista, antifaxista eta antiinperialista eraiki dezagun.

Internazionalismoa abertzalea izango da edo ez da internazionalismoa izango. Abertzaletasuna internazionalista izango da edo ez da abertzalea izango.

Gora Euskal Herria askatuta!

Gora Euskal Herri sozialista!

Gora Euskal Herri internazionalista!

Arnaldo Otegiren agurra Askapenarentzat

Kaixo lagunok

Utzi lehenik anekdotatxo bat kontatzen: pentsa noraino den internazionalismoa indartsua…mezu hau inkomunikaturik naukatela  heltzen dela zuengana…(agian irakurtzen denerako inkomunikazioa bera kenduta izanen dut).

Jada luzea dudan ibilbide militantean, badira termino ideologikoan markatu egin nauten esaldi, ekintza edo ta gertaera.
Horren adibide izan daitezke Vietnameko askapen prozesoa, Argeliakoa, Kubako Iraultza…edota ETAk frankismoan inauguratu zuen euskal erresistentzia berritua..guztiak garrantzitsuak izanik bada esaldi bat beti ere aski markatu nauena: Ernesto “Che Gevarak” bere seme alabei ,bera hiltzen bazuten utzitako gutunean jasotzen dena eta horrela diona hitzez hitz : “Crezcan como revolucionarios…y sientan como propia cualquier injusticia que se cometa en cualquier lugar del mundo…” Hitz ederrak, egiazkoak…etika iraultzailea zer den perfekzioz definitzen dueña.

Horregatik iraultzaile sozialistentzat mundua da gure borrokarako zein elkartasunerako esparrua…gu ez bait gara nazionalistak independentista,  eta internazaionalistak baizik. Horregatik munduan dagoen injustizia oro gure kontrakoa bezala sentitzen dugu (edo ta sentitu behar genuke)…eta horregatik munduan ematen diren askapen prosezoak gureak dira, gurea haiena den bezala. Hoy vivimos una situación llena de riesgos y de grandes oportunidades. Hoy no atravesamos una crisis mas, hoy vivimos instalados en una crisis de civilización en donde la crisis económica/financiera (de acumulación de capital) se unen la crisis energética (el petróleo ya ha alcanzado su pico de producción e inicia el camino hacia su agotamiento  ) y demás  una crisis ecológica que pone  en riesgo nuestra propia pervivencia como especie, como señala con acierto el comandante Fidel Castro.

En este contexto se están produciendo las primeras escaramuzas  graves de carácter político-militar (Libia, Siria..)en las que además de  razones de carácter interno se están dirimiendo las cuentas pendientes entre una potencia hegemonica que se sabe decreciente (USA) y las potencias que se saben emergentes (China fundamentalmente) Iran es la próxima y no deseada estación en esta escalada.
Euskal Herriarentzat aldiz egoera hauek (estatu Espanolaren ahultasuna estrategikoa egerian usten duelako) aukerak zabaltzen zaizkigu bai nazio askapen prozesuan urrats kualitatiboakemateko…eta baita askapen sozialean alternatiba global, integral eta radikalak martxan jartzeko. Bide  honetan Internzionalismoak bere ekarpena egiten jarraitu behar du.. orain arte bezala. Horregatik eginiko bide oparoagaitik ZORIONDU nahi dizuet. Mila esker egindakoagatik!

Para finalizar quiero saludar a todas las Delegaciones que están presentes en este acto a las que quiero trasladar a modo de sugerencia una reflexión: los revolucionarios y socialistas necesitamos volver a levantar la V internacional…la de los Pueblos y los Trabajadores.

Besarkada haundi bat guztiei…IRABAZIKO DUGU!!

“Los cuentos de hadas son más que verídicos no solo porque demuestran  que los Dragones existen sino porque NOS CUENTAN QUE SE LES PUEDE VENCER” ,G.K. Chesferton.

                   GORA ASKAPENA!!

P.D. toda la suerte del mundo para l@s compañer@s de las FARC en su incipiente proceso de dialogo.

Arnaldo Otegi (Logroñoko kartzelatik)

Jose Javier Oses-en gutuna

Askapenaren 25 urterrenak zer pentsa eragiten dit. Urte luze hauetan ez gara gutxi bertan eskolatu garenok. Ene irudira, hanka motz izango gara internazionalismoak blaitzen gaituen arte, orduraino hitz batzuen definizioa osorik ez baitugu ezagutuko: Maitasuna, elkartasuna, bizitza, borroka, askatasuna, zoriontasuna, gorrotoa, indibidualismoa, heriotza, tortura, etsipena...

Zer dago hitz potolo hauen atzean? Mundu zabaleko beste herrietako eskarmentua eta ikuskerara gerturatu gabe posible ote da hitzok ezagutzea? Gure bihotzak mundura zabaltzen ditugun arte ez gara  gure txikitasunaz jabetzen, ezta gure existentzia txikiaren garrantziaz. Leloak dioen bezala: “Hamaika herri, borroka bakarra”. Zoriontasunaren aldeko borrokan, borroka berak egiten gaitu libre, eta soilik pertsona libreek eraiki dezakete herri libreak, herri elkartasunaren baitan. Horra goaz; elkartasunez bizitzera, borrokatzea ez den oro bizirautea besterik ez baita.

Mila esker Askapena!!! Zorionak!!! Biba zuek!!! Aurrera bolie!!!

Jose Javier Oses (Paris-Fleury kartzelatik)

Askapena ha presentado un manifiesto internacionalista que define las líneas de trabajo de los próximos años ante más de 350 personas en Altsasu.

Ver galería de fotos

Mediante un acto en el que se intercalaron imágenes, danzas, representaciones y música, la organización internacionalista Askapena ha presentado mediante un manifiesto internacionalista las líneas de trabajo de los próximos años.

Los momentos más emotivos de la jornada han sido el homenaje a los familiares de Begoña García (militante internacionalista asesinada en El Salvador y la lectura de dos cartas de respaldo a la organización internacionalista remitidas desde las cárceles del Estados español y francés. Uno de los escritos lleva la firma de Arnaldo Otegi y la otra de Jose Javier Osés

Manifiesto internacionalista vasco

Imperialismo y soberanía de los pueblos

Malvivimos en una sociedad donde la explotación asalariada y la dominación hetero-patriarcal condenan a las mayorías populares a una vida sumida en la injusticia y la miseria. Malvivimos en una sociedad donde la acumulación de la plusvalía y la competencia por las ganancias regulan la actividad productiva y social imponiendo injusta e irracionalmente el criterio de rentabilidad sobre cualquier otro orden de prioridades sociales, ecológicas y políticas. Malvivimos en una sociedad donde la perpetuación del sistema capitalista conlleva la perversa e insaciable incorporación al mercado de nuevos espacios sociales y geográficos mediante la coacción económica, político-ideológica y militar.

El imperialismo es el resultado de esta modalidad de dominación capitalista, machista, xenófoba, expansiva y violenta, apuntalada estructuralmente por los Estados y aplicada a un marco mundial divido en clases y pueblos.
La gran diferencia entre estas dos divisiones es que la primera tiene que desaparecer y la segunda reformularse. La clases tienen que desaparecer, los pueblos no. La existencia de clases es correlativa a la vigencia de un sistema de explotación. La existencia de pueblos diferenciados es el resultado del transcurso histórico de conformación de comunidades humanas. Lo que tiene que desaparecer son las relaciones de poder desigual que existen entre los pueblos.

Por lo tanto, las diferencias culturales, lingüísticas, históricas y de cosmovisión de cada pueblo ni pueden ser superadas ni tienen que serlo ya que su existencia no implica, en sí, asimetrías de poder. Al contrario, la existencia de pueblos diferenciados constituye una incalculable riqueza de biodiversidad socio-histórica que persistirá en una sociedad emancipada aunque con notables cambios cualitativos al no estar más atravesados por relaciones de explotación y dominación.

Por todo ello, la soberanía de los pueblos, entendida como la articulación de una independencia de clase y nacional, sintetiza la necesidad de los pueblos trabajadores de superar su condición económica, política y cultural subordinada tanto para los que, como nosotr@s, carecen de Estado propio como para los pueblos trabajadores cuyo Estado permanece en manos de las burguesías locales, nacionales y/o trasnacionales.

Internacionalismo y procesos de liberación

Por lo tanto, a pesar de las diferencias sociales, culturales y de tradiciones políticas existentes entre los pueblos, tenemos un objetivo estratégico en común:  nuestra liberación nacional y social. Al estar sometidos a la misma estructura de explotación y dominación capitalista-imperialista-patriarcal, la unidad y solidaridad en la lucha de los pueblos trabajadores son de carácter estratégicas.

En este sentido, alejada radicalmente del asistencialismo paternalista y del humanitarismo biempensante, entendemos la solidaridad ante todo como una práctica política que surge de la toma de conciencia de los lazos estratégicos que unen a los sectores y pueblos oprimidos para la superación de su condición de tal. Como la emancipación de cada pueblo depende directamente de la emancipación de los otros, el internacionalismo se convierte en el componente necesario para cimentar la acumulación de fuerzas a nivel internacional para la consecución de un sistema éticamente superior basado en valores solidarios y igualitarios.

Por lo tanto, desde el respeto de las diferencias culturales e idiosincrásicas que existen entre los pueblos y desde el respeto de los tiempos, prioridades y formas de lucha que cada pueblo desarrolla en tanto que marco autónomo de lucha de clases y de género, la práctica política internacionalista, tal como la entendemos, busca mediante la solidaridad y aprendizaje mutuo, de ida y vuelta, el fortalecimiento y culminación de los procesos de liberación social y nacional empezando por el propio.

Internacionalismo y construcción nacional y social vasca

En Euskal Herria, el internacionalismo no tiene sentido fuera del proyecto político de construcción y liberación nacional y social de nuestro pueblo. En efecto, la  construcción de un Estado socialista euskaldun y feminista no sólo responde a los intereses estratégicos de los sectores populares de nuestro país, sino a los intereses de todos los pueblos trabajadores que luchan por la superación del sistema capitalista-imperialista-patriarcal. Por ello, con la culminación de nuestro objetivo estratégico, un Estado socialista para las siete provincias vascas, nos dotaremos de la herramienta necesaria para llevar adelante una genuina política internacionalista como pueblo y, en este sentido, se convertirá en el mayor aporte solidario del pueblo trabajador vasco a los otros pueblos en lucha.

Correlativamente, nuestra emancipación no tendrá sentido ni podrá llevarse a cabo sin asumir integralmente el internacionalismo como elemento transversal y consustancial a su práctica política. En efecto, un Estado independiente y socialista no será alcanzable ni perdurable sin gozar de un firme componente internacionalista que fomente la solidaridad hacia nuestra lucha, que abra las posibilidades de enriquecerla con experiencias de otros pueblos en lucha y que apoye y establezca relaciones solidarias en todos los campos con los procesos que apuestan por la superación del sistema capitalista-imperialista. En pocas palabras, un componente internacionalista transversal que desde todos los ámbitos de intervención blinde la construcción nacional y social de nuestro pueblo en todos y cada uno de sus pasos y luchas sectoriales.

Por todo ello, el internacionalismo representa un elemento emancipatorio clave y absolutamente necesario en nuestro proceso de liberación, máxime en un contexto de crisis estructural capitalista. En efecto, ante la ofensiva económica, política y militar orquestada por los Estados y el capital, la unidad y solidaridad entre los pueblos trabajadores tiene que profundizarse para forjar una salida anticapitalista, antimachista, antirracista, antifascista y antiimperialista a la crisis actual.

El internacionalismo será abertzale o no será.

El abertzalismo será internacionalista o no será.

Gora Euskal Herria askatuta!

Gora Euskal Herria sozialista!

Gora Euskal Herria internazionalista!           

 

Gehitu iruzkin berria