Países en desarrollo es el nombre con que los expertos designan a los países arrollados por el desarrollo ajeno

Eduardo Galeano

Se encuentra usted aquí

Bardeako maniobra militarren aurrean, NATOri ez!

Hegazkin militarrak Bardea bonbardatzen ari dira berriz ere. Gaur eta bihar arituko dira “benetako armamentua” erabiliz praktika militarrak egiten, baina oraingoan ez dakigu zein ejertzito ari den. Bardeako Juntak egun bat lehenago egin du abisua, poligonoaren inguruko pistak itxiko direla esanez soilik, informazio gehiago eman gabe.

NATOren barne dagoen edozein herrialdetako militarrak izan daitezke bertan maniobrak egiten ari direnak, hori baitute hitzartuta espainiar defentsa ministerioak eta NATOk, inperialismoaren beso armatuak. Izan ere, Bardean (espainiar estatuko base aereo bakarra) entrenatzen dutena, eraso inperialistak egiteko erabiltzen dute, azken gerra inperialistetan egin duten bezala: Irak, Afganistan, Libia, Siria...

Agente militar inperialista hau da azken gerra sutsu hauen erantzule zuzena; izan ere, sortu zenetik, bloke hegemoniko inperialistaren beso armatua izan baita. Estatu Batuen zein Europar Batasunaren interes politiko eta ekonomikoak armen bidez defendatu ditu han eta hemen, nazioen burujabetza apurtuz eta herrialdeak erabat suntsituz. NATO da, aldi berean, gaur egungo errefuxiatu krisiaren erantzulea, inperialismoaren interes politiko eta ekonomikoen baitan, pertsonak zehar kalteak baino ez baitira. Gerra inperialista eta krisi humanitario hauekin amaitzeko, beraz, NATOrekin eta inperialismoarekin amaitzea ezinbestekoa da.

Horregatik, duela ia 31 urte NATOri ez esan genion bezala, egun ere Euskal Herri antiinperialista bat eraikitzen pausoak ematea ezinbestekoa da. Horretarako, NATO Euskal Herritik kanpo nahi dugu, eta Bardeako tiro poligonoa itxita. Aldi berean, herrion burujabetzaren defentsan, eraso inperialista guztiak salatzen jarraituko dugu.

Bardeako poligonoa itxi!
NATOri ez!

Gehitu iruzkin berria

randomness