Si al humanismo se le separa de la revolución, deja de ser verdadero humanismo, y si a la revolución se la separa del humanismo, deja de ser verdadera revolución

Boris Bialik

Se encuentra usted aquí

"Zailtasun eta kontraesanak kudeatzen jakin eta aurrera egitean datza kontuak"

Barinas atzean uzteko garaia heldurik, Barquisimetoko Estatu eta hiriburura abiatu ziren Venezuelako brigada kideak. Proletalgoa Antolatuaren Etxean zituzten zai kamaradak. Haien eskutik lehen egunak proiektu berriak ezagutzen pasa ostean Gayones eta FRAPOMeko kideekin eman zioten amaiera brigadari
 
Proletalgoa Antolatuaren Etxean eraikin ikaragarri handi da, eta bere ibilbidearen erreportai txiki batekin eman ziguten ongietorria, honakoa borroka gogorren ondoren hartua edo okupatua izan baitzen. Egun, ekimen sozial ezberdinetarako erabiltzen dena. Jarraian, Barquisimeto bertako liburu azokara hurbiltzeko aukera izan genuen, hainbat liburu esku artean izan ondoren, Venezuelarekiko eta prozesu bolibartarrarekiko dugun jakin mina ase nahian  zenbait liburu erosi genituen. Honez gain, Amilcar Figueroa idazle eta pentsalaria ere ezagutu genuen,  eta berarekin esperientzia eta gogoetak partekatzeko beta izan genuen, zeina oso atsegina eta aberasgarria izan zen guretzat.
 
Nahikoa atseden hartu ondoren, eta gauean zenbait intsekturen bisita izan ostean, proletalgoaren etxean eskeintzen diren formakuntza saioetan parte hartzeko aukera izan genuen. Ondoren, Tocullo komuna bisitatu genuen. Gerra ekonomikoari aurre egiteko auto produkzioak duen garrantziaz jabeturik, txerri eta ahuntzen produkzioari ekin zioten. Egun, hainbat txerri arraza ezberdinez beteriko txerritokia dute, baita ahuntz ugari ere, zeinak hainbat jaki eskeintzein dizkieten.  Guk, bertan egindako produktu batzuk dastatzeko aukera izan genuen. Bazkaltzeko, bertako jaki ohikoa den "cachapa" probatzeko aukera izan genuen eta arratsaldean, 
berriz ere Amilcarekin solasean aritu ginen.
 
Barquisimetoko egonaldiari amaiera jartzeko Gayones elkartearekin bilera eduki genuen eta herrialdearen egoera soziopolitikoaren haien irakurketa azaldu ziguten. Horren ondoren, Venezuela osoko komunarik  garatuenetarikora ailegatu ginen "El Maizal" izenekoa, non 6000 bat pertsona bizi diren eta inguruko beste komuna batzuekin korredore izeneko komunen arteko konexioak ari diren osatzen. Chavezek esan zuen bezala, komuna da benetako sozialismoa bermatuko duen egiturarik inportanteena eta horrelako komunek argi uzten dute: autoprodukzioa, hezkuntza alternatiboa, asanblearismoa... herri boterea!
 
Bidaiarekin amaitzeko, Valentziako hirira joan ginen FRAPOMeko kideak zai genituela (Frente Revolucionario Artistico Patria O Muerte). Haien egoitza, Bolibar Plaza aurrean okupatutako zinema zahar eder bat da, eta bertan ume zein nagusiekin mota guztietako jarduera kulturalak garatzen dituzte perspektiba iraultzaile batetik (dantza, antzerkia, zirkoa, musika...).
 
Caracasera bueltan, "Eva Peron" izeneko brigada argentinar batekin elkartu ginen, eta kontinente osorako kolektibo ezberdinen integrazio proiektua azaldu ziguten. Horretaz aparte, ikasle erresidentzia batean hitzaldi bat eman genuen, eta Euskal Herria eta Venezuelan topatu daitezkeen zenbait paralelismoen inguruko eztabaida ederra sortu zen.
 
Hamaika bizipen eta esperientziaz gozatu ondoren argi eta ozen esan dezakegu Venezuela prozesu iraultzaile batean murgildurik dagoela orain dela 17 bat urte, eta prozesu horren protagonista herria bera dela, milaka aurpegi eta forma ezberdin dituen herri boterea alegia. Zailtasun eta kontraesanak kudeatzen jakin eta aurrera egitean datza kontuak!
 
Chavez vive, LA LUCHA SIGUE!!!

Gehitu iruzkin berria