Si al humanismo se le separa de la revolución, deja de ser verdadero humanismo, y si a la revolución se la separa del humanismo, deja de ser verdadera revolución

Boris Bialik

Se encuentra usted aquí

El Salvador

Pakito gogoan izan genuen atzo Arrasaten

Atzo, irailak 30, 29 urte bete ziren Pakito Arriaran euskal internazionalista El Salvadorren eraila izan zenetik.

Hori dela eta, familiartean, Pakitori omenaldi xume bat egin nahi izan diogu bere omenezko plaka dagoen lekuan.

Ondoren, Irati Tabernan, hitzaldi-proiekzio bat antolatu genuen. Bertan, egungo El Salvadorreko koiuntura aztertzeaz bat, euskaldunek ertamerikako herrialde horretan utzi duten oinazeaz jardun ginen.

Lagunarteko afari batekin eman genion amaiera Pakitoren omenezko egun honi.

Pakitori omenaldia Arrasaten astelehenean, bere erahilketaren 29.urteurrenean

Datorren astelehenean, hilaren 30ean, Pakito Arriaran arrasatear internazionalistaren erahilketaren 29. urteurrena izango da eta Pakito omentzeko hitzaldi-proiekzioa antolatu dugu Arrasateko Irati tabernan, arratsaldeko 19:00etan.

Bertan, El Salvadorren grabatu berri duten De Arrasate a Chalatenango-De Chalatenango a Arrasate bideoaren proiekzioa izango da eta jarraian, Julio Cesar Monje euskal internazionalistaren parte hartzeaz gozatu ahal izango dugu.

“La Chelita. El Salvador 1992” nobela grafikoaren aurkezpena

Mondraberrik argitaratutako kronika

Askapenak antolatuta,  “La Chelita. El Salvador 1992” El Salvadorko gatazka armatuari buruzko nobela grafikoa aurkeztu dute gaur, domeka, Arrasateko Irati tabernan.

Aurkezpena Ruma Barbero idazleak egin du, eta lan honetan bere laguntzaile izandako Txaro Borregero ere izan da bertan, hala nola Ixuxú Asturies-Euskal Herria elkarteko Xicu Ariza.

El Salvadorreko borroka eta bizipenak jasotzen dituen La Chelita nobela aurkeztuko dugu Arrasaten


Irailaren 22an
, igandearekin, arratsaldeko 18:00tan eta Arrasateko Irati Tabernan El Salvadorreko militante internazionalisten bizipenak eta testigantzak kontatzen dituen nobela grafikoa aurkeztuko dugu.

Liburuaren aurkezpena izango da, eta bertan izango dugu nobelako protagonista nagusia "La Chelita".

El Salvadorreko borrokari buruzko hitzaldia antolatu zuen Iruñeako Askapenak

Otsailaren 14an, La Hormiga Atomica liburudendan hitzaldia egin genuen, Genaro, historiatzaile mexikarrarekin, zein 1982an El Salvadorreko gerrilan parte hartu zuen 10 urtez.

Hitzaldian, 20 lagun inguru elkartu ginen, Genarok, El Salvadorren historia kontatzen zigun bitartean; nola azkeneko 15 lehendakarietatik, bi izan ezik, beste guztiak militarrak izan ziren, eta 2 zibil hoietatik, bakarrik batek lortu zuen gobernua putxerazorik gabe, baina bi hilabete bakarrik iraun zuen gobernuan estatu kolpe batengatik; gainera 70. hamarkadan sarraski ugari egon ziren, adibidez, ikasleen sarraskia, zeinek kalera atera ziren beren eskubideen alde, eta poliziak tiroka hasi zitzaien. Beraz, egoera politiko sozial hori kontutan izanda, insurgentziaren fasera iritsi ziren El Salvadorren, 80. hamarkadan, guda zibilarekin.

El Salvador eta Mexiko: Gasteizen antolatutako hitzaldien kronika

Pasadan asteazkena 13, Hector ibarra gonbidatua eduki genuen Gasteizen gure artean. Goizean, unibertsitatean eman zuen hitzaldia.

Bertan " Pueblos originarios en la selva Lacandona" hitzaldia entzuteko aukera izan genuen, 30 lagun inguru bildu ginelarik.
Arratsaldean, berriz, El salvadorreko gerra garaiko eta gaur eguneko egoerari buruzko hitzaldia entzuteko parada izan genuen, 35 lagunetik gora elkartu ginelarik.
Giro ederreko bi hitzaldi hauetan brigada kanpainaren berri eman eta jendea brigadetan apuntatzeko deialdia egin zuen Gasteizko Askapenak.

Héctor Angel Ibarra "Genaro" Mexiko eta Erdialdeko Amerikako mugimendu politiko-sozial eta politiko-militarretan espezializatutako historiagilea da. México DF-n jaio zen 1954 eta gaztetatik militatu du erakunde iraultzaile anti-kapitalistetan (Alianza Marxista Revolucionaria, Corriente Socialista, Sindicato Nacional de Mineros...). 1982an El Salvadorreko gerrillari batu zitzaion internazionalista gisa eta hamar urtez borrokatu zuen bertako diktadura militarraren aurka.

Páginas

Suscribirse a RSS - El Salvador
randomness