Podrán cortar todas las flores, pero no podrán detener la primavera...

Pablo Neruda

Se encuentra usted aquí

Pueblos

Ramallahtik preso politikoen egoera mintzagai

Hebronen okupazioaren nondik norakoak ikusi eta azaldu ostean Ramallahtik kronika berri batekin datozkigu brigada kideak. Oraingo honetan okupazioaren beste adibide bat azaldu digute, errepresioa eta preso pòlitikoen afera hain zuzen ere. Egun 4700 preso politiko aurkitzen dira palestinan eta bereziki azpimarratu digute brigadistek modu sistematiko batean ematen diren atxiloketa administratiboak, 6 hilabetetz espetxean izan zaitzaketenak inolako epai edo arrazoi gabe. 

Kurdistan: Shengale eta Rojabako errefuxiatu guneak

Suruc-eko sarraskiko gorpuen harreran parte hartu ostean Amedetik, Ipar Kurdistango hiriburutik, 15 minututara Shengaleko errefuxiatu kanpamenduan izan ziren brigadista eta beranduago Rojabakoan. Hemen errefuxiatu gune bakoitzaren kronika laburrak. 

Shengaleko errefuxiatu kanpamenduan orain urte bat iritsitako 3500 errefuxiatu bizi dira. Kanpamendu honetan dauden errefuxiatuak Iraken menpeko Kurdistanen bizi ziren Sinjar herrikoak dira. Yezidi komunitateak milioi bat pertsona batzen ditu, berezko erlijio sinesmena dute eta kurduera da beraien hizkuntza.

2014ko uda hasieran Estatu Islamiarrak Sinjar hartu zuen, Yezidi komunitatea islamera bihurtzera derrigortu zuen, ondorioz, hau onartu ez zuten hainbat erail zituzten. Egoera honen aurrean 25.000 yezidi ihesean joan ziren hiritik iparraldera, Turkiara heltzeko asmoz. Turkiako gobernuak egoera humanitario gogor honen aurrean, ez zituen mugak ireki milaka yezidi Irakeko aldean babesik gabe utziz. Hau ikusirik, PKK-ko gerrillariak bideak ireki zituen ISISen kontrolpean zeuden herrietan ekinez, komunitatea aste batez gelditu gabe oinez ibili ondoren, mendiz Turkiara sartzea lortu zuten.

Hebronetik, okupazioaren nondik norakoak azalduz datoz brigadistak oraingoan

Bideo kronika berri bat bidali diguten Palestinara joandako brigadistek, oraingoan Hebroneko egoeraren gaineko argazki gogorra azaltzen digute. Aurreko bideo kronikan Aida errefuxiatu gunea, bere sorrera eta eguneroko bizi baldintza zein errepresioa izan zuten mintzagai.

Eta bestetik, jarraian @BRIGADAPALESTI1 bidez zabaldutako argazki eta mezuak batu ditugu.

 

"BriCOak izan gara Banavil izeneko komunitate bateko familia desplazatu batekin"

Aurtengo brigada helmuga berrien artean Mexiko aurkitzen da. Abuztuarekin batera heldu ziren brigadak hara eta gaurko egunez, lehen kronika dugu esku artean, zinez mamitsua eta interesgarria. Ba al dakizue zer diren BriCOak? Bada kronika irakurri beharko duzue brigadistek zein paper bete duten jakiteko! 

Uztailaren 26an Cancunera irisi eta ordutegi berrira egokiturik hiru egunen ostean San Cristobal de las Casasera (Txiapas) iritsi ginen. JUNAXen ( http://junax.org.mx/ ) hartu genuen ostatu eta bertako jendea ezagutzen joan ginen pixkanaka pixkanaka. Familia txiki baten modukoa da bertako pertsonen arteko giroa, lan kolektiboan oinarritzen da bertako bizimodua.

JUNAXen sorrera, Mexikoko geratakari garrantzitsu baten itzalpean eman zen. 1994ko EZLNren altxamenduaren ostean Mexiko estatuko leku desberdinetatik etorritako lau gazte Txiapaseko herri indigenetara hurbildu ziren, beraien karabana eta kanpamentuetan parte hartuz.

Venezuelako brigada topera!

Venezuelako brigada ere martxan da. Abuztuarekin batera heldu ziren eta Coordinadora Simon Bolibarren harrera beroa egin zieten pankarta eta guzti. Lehen egunetan Caracasen izan dira eta hamaika txoko eta ekimen ezagutzeko aukera izan dute: Cuartel de la Montañan izan ziren, Chavez Komandantearen hilobian, “Al son del 23” irratian parte hartzeko aukera izan zuten eta "23 de enero" auzo historikoa ezagutzeaz gain, Euskal Herriaren egoeraren gaineko hitzaldi ba emateko aukera ere izan zuten.

Venezuelako brigadako kideak sarean ari zaizkigu beraien urratsen berri ematen, hemen jarraitu ditzakezue: @brig_venez_15 . Guk hemen orain arte azaldutako batu dugu eta adi-adi jarraituko ditugu hurrengo urratsak ere.

Argentinako brigada martxan da!

Argentina eta Uruguayko brigada ere abian da, eta lehen egunetik bertako borroka eta ekimenetan parte aktibo izaten ari direla azaldu digute.  Lehen egunean esaterako CTA sindikatuaren barruan dagoen ATE (Asociacion de Trabajadores del Estado) ren mobilizazio sindikal batean parte hartu zuten.

Atzoko egunez, diktadura garaiko atxilotze, tortura eta hilketak burutu ziren Virrey Cevallos izeneko zentroan egon ziren. 2003an "deskubritu " zen zentro hau Aire armadaren inteligentzi zerbitzuak erabili zuela. Ildo horretatik jarraiki memori historikoaren aldarripean burutako ekimen batean parte hartu zutela ere azaldu digute.

"Hurbiletik bizi ahal izan genuen momento gogor hura"

Lehen kronikan Suruçen Rojavako kantoiak ezarri zireneneko 3. urteurrenaren ospakizunean utzi genituen brigadistak. Orango honetan, sarraskiaren ondorengo egunak hubiletik nola bizi izan zituzten azalduko digute.

Amed hirian konturatu ginen zer nolako oihartzun eta garrantzia edukitzen ari zen Suruç-eko sarraskiak. Hirian tentsioa ere goruntz zijoala nabaritzen zen. Eraildakoen gorpuak jaioterritara heltzen ari ziren eta horien artean ere, Amed-ekoak. Hurbiletik bizi ahal izan genuen momento gogor hura. Bertakoekin batera eraildakoaren lehenengo harreran egoteko aukera izan genuen. Gorpuak Suruç-etik anbulantziatan ekarri zuten txalo zaparraden artean. Une latzak ere bizi genituen, senideen mina bertatik bertara. Ondoren, kotxe karabana handi batek jarraituta hiri barruko hilerri baten atetara iritsi ginen.

Aida Camp errefuxiatu gunetik (Palestina) brigadisten bigarren bideo kronika

Abuztuarekin batera heldu ziren brigadistak Palestinara. Lehen bideo kronikan azaldu bezala, bertako errealitateaz jantzi eta guri helarazteko gogotsu zeuden. Eta hala ari dira! Bideo kronika eta twitterren bitartez, bertako argazki eta egoera kokatzen dihartute.

Hemen duzue alde batetik Aida Camp errefuxiatu gunetik bidalitako bideo kronika. Bertan Bidal Jabo errefuxiatu guneko kideak ere Euskal Herrira mezua helarazi nahi izan du.

Eta bestetik, jarraian @BRIGADAPALESTI1 bidez zabaldutako argazki eta mezuak batu ditugu jarraian. Oraindik brigada egun asko geratzen dira eta adi adi egingo diegu jarraipena!

 

KJA konfederazio-demokratikoa oinarri duen emakumeen antolakundea

Lehen kronikan azaldu bezala, brigadako lehen egunak Amed-Diyabarkirren (Turkiako Estatuaren menpe dagoen İpar Kurdıstango hiriburua) pasatu zituzten. Bertan eragile ezberdinekin batu ziren, tartean KJAko (Free woman congress, Emakumeen askapenerako erakundea) kideekin, argazkiak ikus dezagun bezala. Baina zer da, edo zertan datza antolakunde honen egitekoa? Ondorengo lerroetan irakurgai brigadisten azalpena. 

Kurdistango Askapen Mugimenduak, Öcallanek egindako planteamenduari jarraiki, Estatu-nazioak arbuiatu eta Nazio demokratikoa aldarritzen du. Nazio demokratiko hori garatzeko, Konfederalismo demokratikoa ezartzen ari dira.

Kurdistango Askapen Mugimendua hiru paradigmatan oinarritzen da: demokrazia erradikalaren printzipioetan, askapen ekologikoan eta emakumearen askapenean.

Klase diferentzia errotik desagerraraztea da haien helburua, beharrizan sozialak asetuak diren sistema ekonomiko parekide  komunitarioa eraikiz. Herritarren eta komunitatearen auto-gobernatzeko sistema bat eraiki nahi dute, askatasunean oinarritua, arazo eta afera sozialeı erantzuteko.

Palestinan da dagoeneko aurtengo brigada!

Twitterren ere jarrai dezakezu: @BRIGADAPALESTI1 

Dagoeneko Palestinan dira udara honetako brigadako kideak! Ikusi bezala bertako errealitateaz janzteko gogotsu daude eta joan etorriko elkartasunerako prest! Animo ekipo! Gozatu esperientzia, guk hemendik jarraituko ditugu zuen kronikak!

Páginas

Suscribirse a Pueblos
randomness