Nuestra venganza será la sonrrisa de nuestros niños

Bobby Sands

Se encuentra usted aquí

Pueblos

"Ospakizunaren hurrengo egunean Suruç nazioarteko komunikabideetan lerroburu nagusi bilakatu zen"

Aurten aurreneko brigadak antolatu ditugu Kurdistanera eta berez dagoeneko gatazka egoera oso agerikoa bada ere, uztaila bereziki nahasia izan da bertan. 32 militante internazionalisten erailketa, atxiloketa sistematikoak....  gaur dagoeneko Euskal Herrian ditugu eta pixkanaka bertan bizi, ikusi eta ikasitakoa azalduko digute ondorengo egunetan kronika bidez.

Behean irakurgai lehen kronika eta entzungai gaur goizean Irati Tobar eta Ane Belategi brigadako kideak info7 irratian izan dira solasaldian beraien esperientzia azaltzen.

Hasierako egunetan brigada Amed-Diyabarkirren (Turkiako Estatuaren menpe dagoen İpar Kurdıstango hiriburua) kokatu zen brigada. Bertan elkarte ezberdinekın biltzeko parada izan genuen. Besteak beste, KJA (Free woman congress) (1), Rojava associatıon (2), Peace mothers (3) eta ehungintza esparruko emakumeen kooperatiba bat (4).

BDZaren 10. urteurrenean elkarretaratzeak burutuko dira Donostia eta Bilbon ostegunean

Uztailaren 9an Donostian eta Bilbon elkarretaratzeak burutuko dira Boikot Desinbertsio eta Zigor kanpainaren 10 urteurrena ospatu eta elkartasunez kanpaina hau sustatzera dei egiteko.

Bilbon 19:00etan Plaza Berrian

Donostian 19:00etan Bulebarrean

Aida errefuxiatu gunetik "dabke" dantza herrikoa Euskal Herrira

Israelek 2014an burutu zuen oldarraldi basatia hasi zeneko lehen urtemuga betetzear dagoen honetan, Palestinako hainbat gaztek osatutako dantza talde bat Euskal Herrira datorkigu. Belen hiriaren ondoan dagoen Aida errefuxiatu guneko Lajee kultur zentrokoak dira www.lajee.org eta Palestinako zein Ekialde Hurbileko beste toki batzuetan tradizionala den "dabke" dantza herrikoia dakarkigute.

Takbar Haddi ama eta Sahar herriarekin elkartasunez 24 orduko gose greba eta manifestazioak Bilbo eta Gasteizen

Takbar Haddi ama saharauiarekin elkartasunez, gose greba eta manifestazioak iragarrita daude datozen egunetarako Bilbo eta Gasteizen. Gaur bertan 24 orduko gose grebari hasiera eman zaio  Bilbon eta bihar, osteguna manifestazioa batekin amaiera emango zaio jardunaldiari. Gasteizen berriz, ostirala, ekainak 19an 11.30etan prentsaurrekoa izango da diputazio plazan eta haima bat jarriko da 24 ordutako baraualdia hasteko. Larunbatean berriz, hilak 20, 12:30etan manifestazioa izango da korreosen hasita.

Mohamed Lamin Haidala gazte sahararra mediku, polizia eta buruzagi marokiarren eskuetan jasotako erailketa salatzeko eta hilotza bueltatzea exijitzeko Takber Haddi Mohameden ama hilabetetik gorako gose greban dirau Kanariar Uharteetako Las Palmaseko marokiar kontsulatuaren aurrean. Hau dela eta, Euskal Herriko hainbat erakunde eta partidu politikok Bilboko saharar komunitatearekin batera 24 orduko baraualdi ekimenak egitera dei egin dugu.

Al Nakba egunean Palestinar herriarekin bat, Euskal Herriak BDZ

Gaur 67 urte betetzen dira Israelgo estatua sortu zenetik. Maiatzak 15, palestinarrek 'Hodamendia' izendatu zuten eguna. Urtero bezala Palestinarekin elkartasuna lantzen dugun eragileok mobilizazio eta ekimen anitz antolatu ditugu Euskal Herri osoan zehar.

Gaurko deialdiak

Iruñean 17:30etan Katakraketik Nabarreriara kalejira bat egingo dute eta bertan, arratsaldeko 19:00etan Palestinar erresistentziaren aldeko brindisa

Donostian "La sal de este mar" pelikula proiektatuko dute Zuloaga Plazan gaueko 21:00etan Palestinarekin Elkartasuna kolektiboen eskutik.

Bilbon berriz, atzo “la tierra habla arabe” dokumentalaren emanaldiaren ostean, gaur 7 katu gaztetxean, Al Nakba eguna eta borroka internazionalista izango dituzten mintzagai.

Askapenatik ekimenetan parte hartzeko deialdia zabaldu nahi dugu eta bereziki, Palestinar herriari egin dezakegun elkartasun ekarpenik handiena benetako konpromisoak hartzea denez, salto bat eman eta BDZ kanpainarekin bat egiteko gonbidapena luzatu nahi diogu euskal jendarteari.

Charla sobre “La situación de los y las presas palestinas”, de la mano de un brigadista en Palestina.

(pasa den urtean Palestinan izandako brigadistek jasotako mezua)

Con motivo del Día Internacional del Preso y la Presa Política y en el marco de las charlas que Etxerat organiza mensualmente en el Elkartasun Gunea de su sede de Gasteiz junto con otras organizaciones el jueves 16 de abril se celebró una charla sobre “La situación de los y las presas palestinas”, de la mano de Aitor Bikandia, ex brigadista de Askapena en Palestina.

Kontzentrazioa igandean Bibon “Venezuelarekiko espainiar injerentziari EZ!” lemapean

Euskal Herriko eragile sozial, politiko zein sindikal ezberdinok kontzentrazio-deia egin dugu datorren apirilaren 19rako, igandea, eguerdiko 13:00tan Bilboko Arriaga antzokian, “Venezuelarekiko espainiar injerentziari EZ. Munduko herriak Venezuelarekin bat!” lemapean. Elkarretaratze honen bitartez, PP, PSOE, CiU, PNV eta UPyD alderdiek eginiko esku-sartze neokoloniala salatu nahi dugu. Izan ere astearte honetan, Madrilgo Diputatuen Kongresuan, beraien bozkak batu dituzte Gobernu venezuelarrari Leopoldo Lopez eta Antonio Ledesma, “La salida” izeneko ezegonkortze prozesu baten lider kolpista gisa jokatu zutenak, aske utz ditzaten exijitzeko.

Atzo Gasteizen komertzio ezberdinek apartheid israeldarrean duten konplizitatea salatu zuten

Atzoko egunez, martxoak 30, Palestinako Lurarren eguna, Gasteizen, Postetxe plazan elkarretaratzea burutu zuten. Bertan Euskal Herrian aritzen diren kate komertzial nagusiek erakusten duten konplizitatea salatu zuten. Izan ere bertan palestinar lur okupatuetako hainbat barazki produktu salgai daukate, hala nola, datilak (Corte Inglés, Carrefour), pipitak (Eroski) edo patatak (Mercadona).

Bitxiak dira Historiaren karanbolak. Gasteiztarrontzat 1976ko Martxoa langile borroka, batzarra eta baita errepresioa eta hilketen sinonimoa ere bada. Palestinar herriarentzat ere halaxe da, izan ere, martxoak 30, Palestinar Lurraren Eguna da.

Martxoak 30, Palestinar Lurraren Egunean Euskal Herrian Yallah!

Martxoaren 30ean Palestinar Lurraren eguna dugu eta Askapenatik, egun garrantzitsu honetan BDZren kanpainan gehiago sakondu, euskal jendartean sozializatu eta boikotaren alde indarrak eta atxikimenduak batzen jarraitzeko deia luzatu nahi dugu.

Inoiz baino gehiago, Palestinar herriak behar gaitu, eta guk, deiadar horri heltzeko konpromisoa hartzen dugun bezala, Euskal Herriko gainontzeko eragile zein norbanakoei modu berean egiteko gonbidapena luzatzen dizuegu eta www.yallah-eh.org ataria zuen atxikimendua ikusgarri egitera. Dela komertzio, udal, musika talde, elkarte, enpresa, kontseilu, irrati edo bestelako espazioak BDSaren aldeko eremu izendatzetik, sionismorik gabeko Euskal Herri bat eraikitzera helduko gara.

Dagoeneko batzuk batu gara, baina oraindik bide luzea dago egiteko. Bakoitzak ahal duena emanez, indarrak bildu eta Palestinar herriari lagun diezaiogun

Euskal Herriak BDS!

Gora Euskal Herria internazionalista!

Venezuelako errepublika bolibarra mintzagai

Venezuela eta prozesu bolibarraren aurkako oldarraldi inperialista berri honen aurrean "Los pueblos con Venezuela" kanpaina gogora ekarri eta Euskadi-Cuba, Ezker Anitza-IU eta Komite Internazionalistarekin batera datorren martxoaren 31erako Leioako kanpusean, Bilbon eta Irunen hiru hitzaldi daudela gogorarazi nahi dugu

Aurreko asteetan Arrasate eta Urretxun egin bezala, hitzaldietan Venezuelako prozesua bertatik bertara bizi izan duten kideak izango ditugu. Leioako kanpusean burutu den hitzaldian Yolanda Rojas izango da gurekin eguerdiko 13:00etan Gizarte Zientzietako fakultatean 42. gelan. 

Páginas

Suscribirse a Pueblos
randomness