Después de escalar una montaña muy alta, descubrimos que hay muchas otras montañas por escalar

Nelson Mandela

Eraso inperialistarik ez! Ez Sirian ez inon!

Yankee go home!

Pasa den ostiral goizaldean beste herrialde bat erasotu zuen Ameriketako Estatu Batuen armadak, Donald Trumpen agindupean. Hala, AEBk erasotutako herrialdeen zerrenda luzera batu da Siriako Errepublika Arabiarra. Inperialismo yankiak bizi-bizirik dirau, eta beti bezala, bere alde agertu dira Europar Batasuneko herrialdeak, bere ekinbidea txalotuz. Beste behin ere, denborak bakoitza bere lekuan jarri du.

Mass mediek hilabete ugari daramatzate Donald Trumpen politika berriaz mintzatzen: protekzionista dela, Errusiarekin harreman onak dituela, OTANekiko eszeptikoa dela…Baina ez du denbora asko behar izan statusquoari eusteko beste txotxongilo bat dela erakusteko. OTAN arbuiatzen omen du, baina aise egin zituen tiro-probak Bardeetan, duela hilabete; eta Errusiaren lagun ere bihurtu omen da, baina probokatzen jarraitzen du, inork deitzen ez dion lekuetan muturra sartzen… Bistan dago, Trump, Obama, Bush edo Clinton, AEBek mehatxu sentitzen duen oro erasotzen jarraituko du, bere interes politiko, ekonomiko eta militarrak babes daitezen, “Make Amerika Great Again” lelopean, herrialdeei burujabetza ebasteko dena ustiatuz eta denak suntsituz.

Siriako gerra hasi zenetik, modu zikinean sartu du eskua AEBk, bai zuzenki bai tokiko aliatuen bitartez, Gobernuaren aurkako “errebelde” delakoak eta Estatu Islamikoa finantzatuz. Azken honetan, modu gordinean ikusi dugu Siriaren aurkako bonbardaketa, Ekialde Hurbila ezegonkortzeko eta bere aldera ekartzeko helburua beti presente.

Hori guztia kontuan hartuta, kalera atera eta AEB eta Europar Batasunaren inperialismoa salatzeko deia egiten dugu. Onartezina da yankiei aitortzen zaien legitimitatea herrialde burujabeei nahieran eraso egiteko, bakearen eta demokraziaren izenean. Ez dago bakerik, ez demokraziarik, AEBk inposatu nahi duen ordena baizik. Askapenatik irmoki arbuiatzen dugu AEBen eta EBren jarrera. Mundu mailako botere kapitalista hegemonikoari eusteko, milaka hildako, errefuxiatu eta hondamendia eragiten ari dira, zilegitasun osoa balute bezala. Horregatik guztiagatik, Euskal Internazionalistei dei egiten diegu publikoki Siriaren aurkako eraso inperialista salatzera. Euskal Herria mendebaldeko politika inperialisten aurka dagoela ozen aldarrikatzeko unea da. Eraso inperialistarik ez, ez Sirian ez inon!

Eraso inperialistarik ez!
Herriok burujabe!

 

Askapena ere Gazte Akelarrean izango da!

#brigadak2017 azken txanpa!

Nekane libre! Estradiziorik ez!

Kultura arlotik ere BDZren alde!

Palestinan Lurraren eguna ospatzen ari diren honetan zenbait kulturgilek gure konpromisoa berretsi nahi diogu Palestinar herriari eta baita BDZ (Boikota, Desinbertsioa eta Zigorrak) kanpainari.

Aurtengoan, ordea, Herrialde Katalanetako 9 internazionalistari gure babesa helarazteko baliatu nahi dugu. Aktibista hauek epaitegietara deitu dituzte salaketa ekintza batean parte hartzeagatik. 166 orrialdeko kereila bat non hainbat pertsona, sare sozial, etab. aipatzen diren, finean, 9 internazionalistari, besteak beste, ideologia sionistarekiko gorrotoa sustatzea leporatuz.

Salaketa 2015eko Benicassimgo Rototom Sunsplash reggae festibalean gertatu zen Matisyahu abeslariaren kontzertuagatik. Epaiketa BDZ kanpaina kriminalizatzeko beste saio bat da, boikot ebazpenak onartu dituzten instituzioen kontra abiarazi dituzten kereilak bezala (Kanpezun adibidez). Gure ustez, ordea, boikota tresna legitimoa da eta berau berretsi eta aldarrikatu nahi dugu.

Estatu sionistaren aurkako BDZ mugimendua 2005. urtean sortu zen, palestinar gizarte zibilak -hainbat jiteko 173 taldek (sindikatu, errefuxiatuen eskubideen aldeko erakunde, kultur elkarte, etab.ek)- aldarrikaturik.

BDZ mugimenduak sudafrikar apartheid erregimenaren aurka garaturiko nazioarteko boikot esperientzia solidarioa biltzen du, zeinak erregimen segregazionista haren eraispenean sudafrikar beltzen askapen borrokari lagundu baitzion.

BDZ mugimenduak presio ekimen hau garatzeko asmoa du, harik eta estatu sionistak:

  • Arabiar lurren okupazioa eta kolonizazioa bertan behera utzi eta harresia eraitsi
  • Israelen bizi diren hiritar arabiar palestinarren oinarrizko eskubideak aitortu
  • Nazio Batuen Erakundearen 194. ebazpenak adierazi bezala, palestinar errefuxiatuek beren etxe eta jabetzetara itzultzeko eskubidea aitortu, babestu eta bultzatzen duen arte.

Laburki, Israelgo Estatuak nazioarteko legedia bete eta palestinar herriari dagozkion eskubideak aitortzen dituen arte.

Munduko edozein txokotan egiten den BDZren aurkako errepresio-ekintza oro gure jardunaren aurkako eraso bat ere bada. Nazioarteko kanpaina izanik, garaipen oro apartheidaren amaieraranzko urratsa da; eta, era berean, BDZ kanpainaren aurkako eraso oro herri palestinarraren eta gure elkartasun-jardunaren aurkako erasoa da.

Horregatik guztiagatik, artikulu hau sinatzen dugun kulturgileok, giza eskubideen defentsagatik inputatu dituzten 9 aktibistei elkartasuna helarazi nahi diegu, eta dei egiten diegu Euskal Herrian BDZ kanpaina babesten duten erakunde eta pertsona guztiei Herrialde Katalanetako kideei babesa adieraztera eta norberaren esparrutik BDZ kanpainari ekarpenak egiten jarraitzera, apartheidaren aurka eta palestinar askapen borrokaren alde.

Sinatzaileak: Manex Agirre, Oihana Bartra, Oihane Perea, Miren Artetxe, Uxue Alberdi, Txema Arinas, Andoni Tolosa "Morau", Jon Basaguren, Maldan behera, Itziar Ituño, Martxeko Díaz, Berezi Elorrieta, Iñaki Etaio, JM Rivadeneyra...

Venezuelarekin bat, OEA, AEE eta morroi neoliberalei aurre egin!

(Más abajo en idioma castellano)

Venezuelarekin bat, OEA, AEE eta morroi neoliberalei aurre egin. `Venezuela aurrera´ euskal plataformaren komunikatua:

29 kolektibo, sindikatu eta alderdi politiko euskaldunek osatzen duten "Venezuela Aurrera" plataformak honako deklarazioa plazaratzen du.

Lehenik eta behin, martxoak 28an Amerikako Estatuen Erakundean eskuin internazionalak gauzatutako azkeneko eraso injerenzista salatu nahi dugu eta segidan Venezuela eta eraso honi aurre egin dioten herrialdeak zoriondu nahi ditugu, herrialde hauen jarrera zintzoak lortu bait du Venezuela isolatzea bilatzen zuen Interamerikar Eskutitz Demokratikoaren atzera botatzea.

Venezuelaren aurkako Eskutitz Demokratikoaren aktibaziorako arrazoi juridikorik ez dagoela salatzen dugu, EEBB eta bere zuritzaileek ordea ez dute arazorik AEEko oinarri sortzaileen aurka joateko honek iragan zoritxarreko eragile hau berriro bere interes inperialistekin lerrokatzen badu eta Venezuelako gobernu demokratikoa boteretik botatzeko mesedegarria bada.

Nahiz eta momentuz erasoa gainditu, AEEko aliatu neoliberalek Venezuelaren subiranotasuna mehatxatzen jarraitzen dute, horregatik Euskal Herriko eragileok gure oinarri demokratiko eta internazionalistei eusten diegu eta Venezuelako herri borrokalaria, bere herri mugimenduak eta Gobernu demokratikoa babesten jarraitzen dugu.

 

Páginas

Suscribirse a Askapena RSS
randomness