Nahiago zutik hil, belauniko bizi baino

Dolores Ibarruri

Hemen zaude

Brigadak13

Boikota herri borrokaren tresna gisa

Iñaki Etaio, Aitor Bikandi eta Igor Goikolea pasa den urtean 2013an Askapenaren eskutik Palestinan izan ziren Brigadetan. Bertan ikusi eta ikasitakoa erreportaia txukunetan azaldu ziguten orain gutxi. Azken asteetan boikotaren gainean idatzitako iritzi artikulua zabaldu dute. Euskaraz eta gaztelaniaz jaso dugu hemen:

 

 

Prentsan jasoa:

Gara

Berria

Borroka garaia

Palestinan egondako Brigadistek Bergarako Gaztetxean izan ziren

Urte asteko hitzaldi internazionalista bat, zergatik ez? Hala egin zuten Bergaran urtarrilaren 3an. Gaztetxera hurbildu zirenak pasa den urtean Palestinan egondako hiru brigadistekin batera ia 2 orduz jardun zuten tertulian. Sionismoa eta bere proiektu espantsionistaz hizketan aritu diren, Palestinar lurraldearen okupazioaz (baita alboko eremuetara, Golango altuak esate baterako), borroka antisionista desitxuratzeko saiakerez eta nola ez palestinarren aurkako errepresio eta militarizazioaz. Baina baita Brigada egon zen hirietako egoera eta izandako hartu emanetaz ere.

Gehiago jakin nahi? Bada orain gutxi Brigada honetako kideek Hebronen (Palestina) inguruko erreportai txukun bat egin zuten. Irakurgai duzu hemen.

Brigadisten eskutik Hebron (Palestina) gehiago ezagutzen

Udaran Askapenak antolatutako Brigadetan Palestinan izan ziren kideek bertan ikasi, ikusi eta bizi izandako errealitatea modu argi batean aurkeztu digute Naiz.info irakurgai dauden lanetan. Lan ederra eta txukuna Palestinar herriaz gehiago ezagutzeko.

"Estatu sionistaren presentzia etengabekoa da, zaintza militarreko dorre, kamara edota checkpointen bitartez, soldadu israeldarrek palestinarren mugimendu ororen jagole dira eta beraien misioa betetzeko praktikan jartzen duten injerentzia-mailaren inguruko ideia zehatza izateko, gauean edozein palestinarren etxeetara sar daitezkeela jakin behar da." Horrela azaltzen dizkigute  erreportaje honetan Hebron, Zisjordaniaren hegoaldeko hiririk handienean "Palestina osoan okupazioaren inguruan bizi diren bidegabekeriak".

Errealitate honetan 2008an ‘Youth Against Settlements’ taldea sortu zen, "urtetan zehar Hebronen gertatutakoek motibatuta eta horrelakoekin amaitzeko xedearekin". Helburu, ekintza nahiz kanpinak ere azaldu dizkigute Brigatistek "YAS: Kolonien aurka antolatutako gazteria palestinarra" izeneko bigarren erreportaian.

Larunbatean Palestinaren inguruko hitzaldia emango dute brigadistek Elorrixoko Gaztetxean

Datorren larubatean, hilak 9, Palestinari buruzko hitzaldia izango da Elorrixoko Gaztetxean 18:00etan.

Palestina Aske zikloren barruan, hitzaldia eskainiko dute Askapenako brigadistek

Igor Goikolea brigadistaren testigantza Uhintifada irratsaioan

Nazioarteko brigadisten aurkako jazarpena. Igor Goikolearen testigantza.
Aste honetako atalean Igor Goikolea izan dugu gonbidatuta Uhintifadaren microfonootan. Gasteizko gazte mugimenduko kideak Askapenak antolatutako brigadetan parte hartu zuen iragan udan Palestinan.

Zisjordanian manifestazio batean parte hartzen ari zela Israelgo armadak atxilotu eta handik bi egunetara deportatu egin zuten. Harekin gertaera horretaz solasteaz gain, brigaden garrantziaz zein han eta hemen Palestinarekiko elkartasunean burutu beharreko lanaz aritu gara.

Leer en castellano

Argentinara joandako brigadista elkarrizketatua

Bizkaia Irratiko "Lau haizetara" irratsaioan Jon Ormaza elkarrizketatu dute.

Brigadista gaztea Argentina eta Uruguayen egon zen pasa den udan eta bizitako esperientzia kontatzen du.

Argentinako brigadaren kronikak eta artikuluak ikusi
Argentinako brigadaren argazki galeria kusi

Orriak

Subscribe to RSS - Brigadak13