Nahiago zutik hil, belauniko bizi baino

Dolores Ibarruri

Hemen zaude

Wall-Mapu

Lurra lur izan dadin

mapuche luchaAskapenako brigadisten lana berria egunkarian.

Lurraren jendea dira maputxeak, eta duintasuna berreskuratzeko borrokan ari dira; haienak izan ziren lurrak, egun, egur ekoizleen eta bestelako lur jabeen esku daude.

Autobuseko leihotik begira, eukalipto eta pinu sailak baino ez dira ikusten, elkarren segidan, elkarren gainean, begiak ere atseden hartzeko astirik bilatu ezinik. Oinez abiatu eta gutxira, hainbesteko berdintasunaren artean, ruca edo etxalde bat ageri da, eta gertuan beste bat. Bertan bizi dira Gulumapuko maputxeak, Andeetako mendirik garaienak umiltzen hasten diren inguruan, gaur egun Txile esaten zaion hegoaldean. Han bizi dena lurraren jendea da, lurretik eta lurrerako sortua. Mapudungun edo lurraren hizkuntzan hitz egiten duten, gaztelaniaz gain. Erlijio eta ohiturak ere eurenak dituzte, denak betiere ama lurrarekiko begirunean oinarrituak, bertatik eta bertarako sortuak.

Maputxe herria borrokan elkartasuna

mapuche elkartasunaWall Mapun ibilitako brigadisten ekimenez elkartaratzea egin zen Bilbon maputxeekin elkartasunez eta Argentina eta batez ere Txile estatuaren apostu errepresiboa salatzeko. BBVA banketxearen aurrean egin zen elkartaratzea, Bilbon egoitza duen baketxe honen politika inperialista salatu asmoz.

argazki galeria

Maputxeen borroka bertatik bertara

wall mapu matias catrileo

Azken hamarkadan maputxeen borroka berriz ere modu nabarian indartu da.

Indarraldi honen gako garrantzitsuenetako bat izan da erakunde maputxe berrien sorrera eta hauek, Txile eta Argentina estatuak sortu zirenean Maputxe Herriari lapurtutako lurren berreskuraketak bultzatzea eto kultura eta nazio izaeraren harrotasuna bereganatzeko asmoa gauzatzen hastea. Horien artean, generazio berri baten ispilu bihurtuz, funtzio berezia jokatu du Coordinadora Arauco Malleco (CAM) deritzonak, ekintza zuzenak eginez, komunitateak oinarritzat hartuz eta pentsamendu (rakizuam) eta kosmobisio maputxea berreskuratzea tresnatzat harturik.

Borroka eta esperantza berpiztuaz batera, ordea, kartzela ere ezagutzen hasiak dira.

Errepresioak ere gogor egin du gora. Oraingoan, Txile eta Argentinako ustezko demokraten eskutik dator zapalkuntza, iraganean gobernu militarren eskutik zetorren bidetik. Dagoeneko, 3 weichafe(gudari) erahil dituzte Gulumapun (Txilepeko maputxe lurraldea), azkena abuztuaren 13an, Carabineroek Jaime Mendoza Collio gaztea bizkarrez tiro egin ondoren hil zuten, aurreko biak bezala lur berreskuraketa batean, esku hutsik, parte hartzen ari zelarik.
Honetaz gain, Concepcion-go gartzelan gose greban daude beste 7 preso politiko maputxe, pasa den hilaren 18tik. Agintari Txiletarrek dispertsio espainiarraren antzeko lege ereduarekin mehatxu egin zieten, eta ilegalak diren ADN frogak egin nahi dizkiete. Eurak, gartzelatik egin dezaketen gauza bakarra egin dute: jateari utzi. Bere senideek , Abuztuaren 22an, presoak jipoituak izan zirela salatu zuten, eta beraien lesioak jasotzen zituzten parte medikuak jakitera eman
Puelmapun, berriz, (Argentinapeko maputxe lurraldea), medioen kriminalizazioa goraka doa eta lur berreskuraketen aurkako operatiboak gero eta bortitzagoak dira. Hala gertatu da, Abuztu amaieran, Currumil komunitatean, Quillen laku aldean, berreskuraketa batean parte hartzen ari ziren dozenaka maputxeak basatiki kolpatuak eta atxilotuak izan zirela Neuqueneko polizia berezien eskutik. Maio Plazako Amek, CTA sindikatuak eta giza eskubideen aldeko argentinar zenbait erakundeek salatu zuten poliziaren jokabidea eta maputxe komunitatearen lur eskubidea abestu.
Bitartean, bi estatuek multinazionalen interesak baino ez dituzte defedatzen: ENDESA, Forestalak, bankuak… eta haiek babestuz bertako herritarrak diren maputxeak zapaltzen dituzte, ama lurra suntsituz, komunitateen aurkako erasoak eginez, atxiloketak, torturak…, hau da, gurean hain gertuko egiten zaizkigun kontuak han ere.
Aurtengo Askapenaren brigada kideok ere gertutik ezagutu dugu jazarpen poliziala eta mediatikoa; gure aurka dozenaka barrabaskeri idatziak egunkaritan, kontrol polizialak hamarnaka eta gutxi balitz Txilera sartzen ez ziguten utzi. Modurik lotsagarrienean debekatu ziguten bertaratzea, izan ere, elkartasun internazionalista pisu handiko lanabesa da herrion askatasunerantz eta polizia burutzen dituzten sarraskiak estaltzen saiatzen da, nola edo hala.
Une honetan beharrezkotzat jotzen dugu erantzuna ematea, Maputxe Herriaren aurkako errepresioa izkutatzeko ahaleginaren aurka egitea, eta aldi berean, gure elkartasunik beroena eskaintzea ozeanoaren bestaldean borrokan ari diren gure lagunei. Horregatik, elkarretaratze baterako deia luzatzen dizuegu, Irailaren 11an, arratsaldeko 8etan, Bilboko BBVA ren egoitzaren aurrean. Gora maputxeen borroka MARI CHI WUEU!
Wallmapuko aurtengo brigadistak

Jaime Mendoza Collio, agur eta ohore!

mapuche

Askapenako Wall Mapuko brigadak pairatu duen kriminalizazioaren azken gertaera salatu behar genunean Jaime Mendoza Collioren hilketaren berri izan dugu, beraz, bihoakio bere familia eta gertukoei Askapenaren besarkadarik handiena.

Txileko gobernua maputxeen hiltzailea

 

 

 

Abuztuaren 12ko arratsaldean, Txilepeko Collipulli herri maputxetik 12 km-tara dagoen San Sebastian fundoan, lur berreskurapen ekintza batean parte hartzen ari zela, Jaime Mendoza Collio maputxea erahil dute balaz Txileko karabideroek. Une honetan gure burura datoz Alex Lemun  eta Matias Catrileo maputxeak, 2002an eta 2007an egoera antzekoan ere erahildakoak.

 

Askapenak salatzen du Maputxe Herriaren aurka Txileko gobernuak daraman erahiltze politika nabarmena, eta suminduraz elkartasuna adierazten dio Jaimeren familia, Requen Pillan komunitatea, maputxe erakunde eta Maputxe Herri osoari.

 

Justu gure 2009 brigada bere amaierara heltzen zenean ailegatzen zaigu berri latz hau.

Askapenako brigada bat ibili da Wallmapun, bertatik bertara eta mediek darabilten intoxikazio komunikatiboa alboratuz, maputxe herriak bizi duen benetako errealitatea ezagutzeko. Txileko Gobernuaren Barne Ministeritzak, publikoki eta komunikabide handien koberturarekin, adierazi zuen maputxe herrian ematen ari den erreibindikazioen goratzealdiak (biderkatu dira azken hilabetetan Balchelet-i egindako bilera eskakizunak, lurren okupazioak eta maputxe herriaren aldeko mobilizazioak) bere jatorria izan zezakeela Askapenaren brigadaren bertoratzearekin (gero adierazpen horiek beroriek ezeztatzeko), maputxe herria bera gauza ez balitz bezala euren burua defendatu eta bere herriaren etorkizuna ziurtatzeko. Buru kolonialista du Txileko Gobernua, ageri denez, eta gezur kolonialista hori estaltzeko darabilen bide bakarra egurra, atxiloketa, kartzela, erahilketa.  Gainera, Puelmaputik (Argentinapeko Maputxe Herria) berriz ere Gulumapura (Txile azpiko maputxe herria) brigada joan nahi zuenean, sarrera debekatu diete Txileko karabineroek.

 

Elena Varela zinemagilearen atxilotzea, torturatzea eta kartzelaratzea, gertatu izan diren internazionalisten deportazioak eta Askapenaren brigadari sarrera debekatu izanak argi adierazten du Txileko Gobernuak Maputxe Herria deuseztea nahi duela inolako lekukotzarik gabe.

 

Askapenaren brigadak ikusi du itzelezko duintasuna duen herria, bere etorkizuna eraikitzen ari den herria, dantzan, kantan eta barre egiten dakien herria, bere eskubideen alde jotake borrokatzeaz batera. Maite zaitugu Maputxe Herria!!!

 

Dei egiten diegu Europan elkartasun internazionalista egiten duten erakundeei infromazioa zabal dezatela Maputxe Herriak bizi duen errepresio latzaz, eta Txileko gobernuaren politika hiltzailea sala dezaten.

 

Elkartasuna maputxe Herriarekin!

Marici weu! Mariciweu! Marici weu! Marici weu!

Wallmapu Azken Kronika

Wallmapuko brigadako kideak pasa ginen Puelmapura, hau da, Argentina aldeko maputxeen lurretara. Bertan, zenbait irratitan hitz egiteaz gain, komunitate batzuetan egoteko aukera izan dugu eta ondoren errepresioaren eta inpunitatearen aurkako martxa batean hartu genuen parte. Ez gara ordea lasai ibili, eta polizia federalak ez gaitu bakean utzi azken egunetan. Larunbatean, esate baterako, 3 aldiz izan ginen identifikatuak, eta jazarpen poliziala areagotzen ari da. Txile aldean berriz, Euskal Herrian hainbestetan jasan behar izaten dugun komunikabideen gezur eta kriminalizazio makinaria martxan da jada. Hona hemen bertako prentsak gugatik idatzi dituen zenbait astakeria eta gezur mixerable: "Preocupación por activistas vascos en territorio mapuche", "Cae Luis Tralcal, el actual líder operativo de la CAM y hombre más cercano a Héctor Llaitul", "evaluan si pueden expulsar a los vascos", "Detienen a jefe operativo de la Coordinadora Arauco Malleco ", "vascos asesorian a comuneros mapuches","tres vascos en araucania", "Fiscal regional de La Araucanía confirma presencia de vascos", "Rosende niega nexos de comuneros mapuches con las FARC".Datozen egunetan Txile aldera egitekoak gara, eta ez dakigu deportatuak izango ote garen edo zorterik hoberenean bakean utziko ote gaituzten. Nahiz eta kide bat jadanik EH-an den, gainerako brigadako kideok irmotasunez salatzen dugu gurekin egiten ari diren joku zikina.

Gora herrien arteko elkartasuna!Gora Maputxe herriaren borroka! MARICHIWEU!

 

WallMaputik III Kronika

presos politicos mapucheBadirudi mapuche herriaren mobilizazio goraldi berri batean aurrean gaudela, hamarnaka lurralde berreskurapenak, Bachelet presidentearekin hitz egiteko Santiagora egindako hainbat komunitateko buruzagien ibilaldia (karabineroek jazartu zuena), hainbat komunitattetan karabineroen sarraldiak ematen ari dira, agureak eta umeak gehien bat errepresioaren jomuga gertatzen direlarik, baina baita sarraldi horien aurkako gazte maputxeen borroka, hainbat aldiz sarraldiak ezinezkoak eginez.

Hemen duzue brigaren beraren lekukotza, bai eta hainbat bideo, audio eta komunikatu egoeraren erakusgarri eta brigadaren argazki galeria.

Orriak

Subscribe to RSS - Wall-Mapu
randomness