Nahiago zutik hil, belauniko bizi baino

Dolores Ibarruri

Hemen zaude

20 urte eta gero, herriak ez du ahazten

Udara honetan, abuztuaren 24ean hain zuzen ere, 20 urte beteko dira Filtroko gertaera jazo zela. Urteurrenaren testuinguruan bi ekimen antolatu ditugu Askapenako kideok. Lehena ekainaren 21ean izango da, Errefuxiatu eta Iheslari Politikoen Nazioarteko Egunean eta bigarrena berriz abuztuaren 24ean, Filtroko gertateraren 20. urteurrenean hain zuzen ere.

Filtroko ospitalaren kanpoko esplanadan jazotakoa diktaduraz geroztik izaniko istilurik larrienak izan ziren. Manueltxo Goitia, Luis Mari Lizarralde eta Mikel Ibañez euskal errefuxiatu politikoen estradizioa ekiditeko ahaleginaren aurrean, polizia oldartu eta tiroka erantzun zion Uruguayko herriaren elkartasun konpromisoari. Poliziaren bortikezkeriak Fernando Morroni eta Roberto Facal erail zituen, dozenaka pertsona zauritu eta beste hainbeste atxilotu.

Gaurko egunez, Euskal Herriko Iheslari Politikoen etxera itzultzeko erabakia gauzatzen ari diren honetan, urteetan zehar Euskal Herriko gatazka politikoaren ondorio diren Errefuxiatu eta Iheslari Politikoei herritar ezberdinek adierazitako babesa txalotu nahi dugu, eta bereziki goraipatu Montevideoko herriaren konpromisoa.

Horregatik, datorren ekainaren 21ean Errefuxiatu eta iheslari politikoen nazioarteko egunean Oñatin, Manueltxo Goitiren jaioterrian bertan egun guztiko egitaraua antolatu dugu herritarrekin elkarlanean. Egunaren ardatza eguerdiko 13:30etan burutuko dugun Ekitaldi Politikoa izango da eta gero bertaratuakoentzat herri bazkaria eta kantaldia izango dugu, iluntzean berriz kontzertuak.

Abuztuaren 24ean berriz bi herri aldarri bakarrean batuko gara. Izan ere urtez urte egin bezala, Montevideon eta Bilbon gure memoria borroka bilakatuko dugu eta aldarriak garraxi. Uruguayko herriaren maiatasuna, Fernando Morroni eta Roberto Facalen bizitza, borroka presente izango dugu Ahaztuakekin antolatutako ekimenean. Herrion arteko elkartasun eta batasunaren erreferentzia argia baitira eta ezin dugu oroimenean galtzen utzi. Munduko edozein txokotan dagozkien eskubideen defentsan eta beraien burujabetzaren alde borroka ari garen herri eta herritarron arteko elkartasun eta konpromiso internazionalista.

Guzti honekin batera ordea, Askapenako taldeek hitzaldiak antolatuko ditugu Filtroko gertaeraren berri emateko; zein zen testuinguruan, zer jazo zen...

Lehen hitzaldia ekianren 12an izango da, Gasteizen El Pilar gizarte etxean arratsaldeko 19'00etan

Oñatin berriz, Euskal Memoria Fundazioko kideek hilabete guztirako jardunaldiak antolatu dituzte:

- ekainak 10; "El Filtro; memorias de refugiados vascos" liburuaren aurkezpena

- ekainak 13; Bertso paperak kantaldia

- ekainak 17; Zineforuma. Filtron jazotakoaren inguruko dokumentalak ikusiko dira

- ekainak 20; Afaria eta Manueltxoeltxorekin tertulia

Sakanan ere hitzaldian izango da ekainaren 20ean Etxarriko Kultur Etxean

 

Uruguayen esaten duten bezala....

Arriba los que luchan!

Basta de inpunidad,

la memoria los condena!

Gehitu iruzkin berria