Zatozte borrokara eta bat egin bataila luze honetan litekeen kausarik zintzoenaren alde: gizon-emakumeen askapena

Bob Dyle

Hemen zaude

Bolivia azken kronika

bolivia brigadaBoliviako brigada iritsi da bere amaierara. Lau astetan zehar bertoko erakunde eta gizarte mugimendu ezberdinekin egon eta gero, hona hemen brigadistok herri honen errealitatearen inguruan egiten dugun argazkia.
Boliviako gizarte mugimenduek 90. hamarkadan aldaketa prozesu bat bultzatu asmoz, instrumentu politiko bat osatu zuten. Ordutik hamar urtera, gobernura iristea lortu eta estatua errotik aldatzeko pausuak ematen ari dira.
Aldaketa prozesu horren helburu nagusiak jatorrizko herriei dagozkien eskubideak bermatzea, herritarrak baldintza duinetan bizitzea eta aberastasunaren banaketa ekitatiboa lirateke. Horretarako, estatu plurinazionala eraikitzen ari dira, non baliabide naturalak eta teknologikoak herritarren beharretara egongo diren eta jatorrizko kulturek herri bezala garatzeko baldintzak izango dituzten.

argazki galeria

Prozesu honen ezaugarririk nabariena herritarren eta gizarte mugimenduen partehartzea dela esan dezakegu. Hori bermatzeko mekanismo desberdinak jarri dituzte martxan. Batetik, konstituzio berria eraikitzerakoan partehartze zuzena bermatzeko bideak eraiki dituzte. Bestetik, instituzioen lana kontrolatzera begira “control social” deritzon mekanismoa jarri dute habian, ardurak betetzen direla bermatu eta korrupzioa saihesteko; baita gardentasunari begirako ministeritza berri bat sortu ere.
Evo Moralesen gidaritzapean pauso garrantzitsuak eman diren arren, eskuinak arlo estrategikoetan boterea mantentzen jarraitzen du: senatuan, zonalde askotako agintaritzetan, sektore ekonomikoetan eta komunikabideetan. Eskuinak oraindik daukan indarraren adierazle dugu irailean urte bete beteko duen Pando departamentuko sarraskia. Hemen, eskuineko agintari baten eskutik nekazari indigenen mobilizazio baketsu baten aurkako eraso armatua eman zen, 20 hildako, 60 desagertu eta hainabat eta hainbat zauritu eraginez.
Alderdi eskuindarrek, interes ekonomikoetan oinarriturik, zenbait epartamentutako autonomia aldarrikatu dute. Horri aurre egin eta jatorrizko herrien antolamendua errespetatzeari begira, estatu plurinazionalaren baitan, autonomia eredu deberdinak martxan ipini nahi dituzte; nahiz eta egituraketa hau oraindik zehazteko dagoen.
Autonomien zehaztapena eta orokorrean konstituzio berria aplikatzerai begira, abenduaren 6an burutuko diren presidentziarako hauteskundeek berebiziko garrantzia izango dute.
Orokorrean ilusio handia ikusten da prozesuaren aldekoen artean, eskuina bereizita eta proiektu zehatzik gabe dagoelako, eta emaitza onak izateak konstituzio berriaren aplikaziorako beharrezko dituzten arlo estrategikoen eskuratzea suposatuko lukeelako; senatua kasu.
Amaitzeko, eskerrak ematea besterik ez zaigu geratzen herri mugimendu ezberdinetatik Euskal Herriarekiko jasotako elkartasun keinuengatik.
GORA BOLIVIA!
JALLALLA EUSKAL HERRIA!

Gehitu iruzkin berria