Soilik emakumeon bihotzak bat egiten ez duenean dira ahulak herrien ekimenak

Jose Martí

Hemen zaude

Boliviako gazte mugimendua

 

Boliviano brigadan hasi ginenetik gazte erakunde ezberdinekin biltzeko aukera izan dugu. Cochabamban MAS gazteekin bildu ginen. La Pazen gizarte langile komunitarioekin eta El Alton bertako gazte eragile ezberdinekin. MASeko gazteak egun Gobernua osatzen duten mugimenduko gazteak dira eta beraien lana ideologiko politikoa da batik bat. Alde batetik, antolatutako gazteek 3 gazte formakuntza jasotzen dute horretarako sortutako eskoletan, bestetik, oinarri sozial gaztea lantzea dute helburu.

Cochabambako gazte mugimenduaargazki galeria

Gizarte langile komunitarioei dagokienez, hauek Boliviano 9 depertamentuetan daude antolatuta eta 2000 gaztetik gorarekin osaturik dago. Hiru urte bete berri dituen talde horrek prozesua indartzea du helburu, konstituzio berria ezagutaraztea, alfabetatze kanpainan laguntzea, eta errolda berria jendarteratzea, besteak beste. Erakunde honen aintzindariak Kuban jaso zuten trebakuntza eta egun trebakuntzak bere biziko garantiza du. Nazio mailan ordezkaritzarik handiena duen eragile honek lehendakariordetzarekin elkarlanean dihardu.

El Altoko gazte eragileen kasuen, hirian bizi diren gazteen bizi baldintza duinen alde borrokatzeko antolatzen dira. El Alto 25 urte besterik ez dituen hiria da, miloi bat biztanlez osaturik dago, Boliviako beste departamentuetako jendea bizi da bertan batez ere. Erakunde hauekin esperientziak elkartrukatzen aritu garenean, gure errealitateak ezberdinak diren arren, herrien orainean eta etorkizunean gazte antolakuntzaren beharra berretsi dugu. Eta beraiek ere, nahiz eta kultura dala eta gazteak ez diren aintzat hartuak sentitzen, antolatzearen beharra eta gogoa azaldu dute.

 

Gehitu iruzkin berria