Ez al da izango pobreak pobre direla, beren goseak geuri ematen digulako jaten eta beren biluztasunak geu jantzi?

Eduardo Galeano

Hemen zaude

David eta Hamburgon atxilotuak askatu!

Irola irratiko irratsaioa G20ko gailurraren inguruan

Aski da! Nekatuta eta kokoteraino gaude! Lehenik eta behin, Alemaniako Gobernuari Dabiden berehalako askatasuna exijitzen diogu, bere eskubideak onartuak izan daitezen. Gurekin batera Bilboko kaleetatik barna egotea aldarrikatzen dugu.

Dabidek, 6 egun daramatza Alemaniako espetxe batean gatibu. Osteguneko gauerdian, 00:30ak aldera, lagun batzuekin Hanburgoko taberna baten kanpoaldean afaltzen zegoen bitartean, alemaniako poliziak atxilotu eta hortik aurrera bere inguruan daukagun informazio eza salatu nahiko genuke. Azpimarratu nahiko genuke, Dabid ez zutela Hanburgon gertaturiko istilu edo bertan buruturiko ekimenetan atxilotu, lagun kuadrilarekin afaltzen zegoela baizik.

Dabidi eta Hanburgon atxiloturiko gainontzeko kidegoari salbuespen legedia ezarri zieten, honek dakarren guztiarekin. Dabid, gatibu hartu eta 16 ordura komisaldegitik epaile baten aurrean bistilla bat egitera eraman zuten, berarekin konfiantzazko abokatua egotea ez ziotelarik onartu berak bere burua Dabiden abokatu bezala aurkeztu arren. Egun hauetan zehar 200 atxiloturik gora eta 50 bat lagun erretenitu ditu bertako poliziak, horietatik egun 43 bat lagun geratzen direlarik bertako espetxeetan eta hoien artean Dabid.

Egun, Dabid eta Hanburgon atxiloturiko gainontzeko kideak ziurgabetasun eta babes juridikorik gabeko egoera kafkiano baten aurrean aurkitzen dira. Alemaniar estatuaren gatibu izanik, babesgabetasuna da haien egoera juridikoaren adierazle nagusiena. Abokatuak astelehenen eta asteartean zehar Dabid askatzeko prozedura desberdinak zabaldu dituen arren, prozedura horiei begirako erabakia hartzeko epaileak 15 eguneko tartea dauka, jakin badakigun arren, instrukzio epea bere nahi eta borondatearen arabera nahi beste luzatu dezakeela.

Gaur da eguna non abokatuak ez dakien zer den Dabidi leporatzen diotena. Astelehenean epaileari galdera luzatu arren, oraindik ez dakigu zer leporatzeko asmoa duten eta beraz, aipatu bezala, ziurgabetaun egoera horretan, balizko defentsa juridiko eraginkorra prestatzeko informaziorik ez du abokatuak.

Jarraitu irakurtzen

Azkeneko bi egunetan, Dabid espetxe batetik bestera birritan lekuz aldatua izan da, gaur egun ez dakigularik orain dagoen espetxean mantenduko duten edo berri batera eroango. Guzti hau, abokatua berarekin egoteko eta balizko defentsaren prestaketari begirako oztopo gisa ikusten dugu. Honekin batera, bere senideak berarekin egoteko aukerarik gabe zein espetxealdirako behar dituen oinarrizko bitartekorik gabe dago (erropa etabar) espetxe aldaketak direla eta. Errealitatea hau izanik, Dabiden egoera erabat kezkagarria eta bidegabea da. Dabid eta berarekin batera bahiturik dauden gainontzeko lagunak aukera desberdinen aurrean aurkitzen dira. Bat, Dabid egun hauetan zehar askatzea. Bi, abokatuak instantzia jarri ta 15 egun horien bueltan epaiketa burutzea. Hiru, atxiloaldiaren denbora luzatzea eta epaiketa burutzea. Eta azkenik, epaiketa burutu ostean espetxe zigorra ezartzea.

Bilbotik, lehenik eta behin, Alemaniak salbuespen legedia indarrean ezartzearen ondorioz, poliziaren inpunitatea eta harturiko jokabide oldarkor errepresiboa ozen salatu nahi dugu. Hanburgon burutu diren manifestazio desberdinen aurreko jokabidea desproportzionatua eta lekuz kanpokoa izan dira, Alemanian batu diren munduko boteretsuak babesteko berariazko neurri sorta injustua direla deritzogu. Bestetik, gure babes politiko eta elkartasun internazionalista adierazi nahi diegu bai Dabidi eta baita berarekin batera gatibu dauden kideei.

Hanburgon batu ziren lagun desberdinek, oligarkia finantziero eta merkatuen diktadura sustengatzen duten munduko potentzia ekonomiko diren herrialdeen jokabidea salatu eta egun mundu mailan zabalduriko oldarraldi neoliberala indargabetu eta herri zein langile klasearen aurka behin ta berriz harturiko erabaki politikoen aurkako ahotsa ikustarazi nahi zuten.

Milaka gara, bizi gaituen eta gure bizitzak miseria eta esklabutzara kondenatzen gaituen sistema neoliberal heteropatriarkal honen aurka egunez egun, munduko txoko desberdinetatik militantziaren konpromezua hartu dugunok. Hanburgokoa, herri herriz artikulatzen diharduen mugimenduaren plasmazio praktiko bat besterik izan ez da izan.

Bukatzeko, argi dugu, demokraziaren izenean ezkutatzen diren erabaki politiko neoliberalei aurre egin eta mundu berri baten eraikuntzarako zilegitasun osoa edukitzeaz gain ezinbestekoa dela, egunez egun hortzak estutu eta ukabila tinko itxirik borrokari ekitea. Hilik nahi gaituztenen aurrean, tinko eta borrokarako determinazioz erantzungo dugu!

Dabid eta gainontzeko lagunak askatu!

Gehitu iruzkin berria