Lore guztiak moztuko dituzue, baina iritsiko da udaberria...

Pablo Neruda

Hemen zaude

Jerusalem Palestina da!

Askapenatik gure gaitzespen handiena helarazi nahi diogu aurreko astean Donald Trumpek egindako adierazpenei. AEBek Jerusalem Israeleko hiriburua dela onartzeak, guztiz justifikatzen baitu 1948tik Israelek bultzatu duen kolonizazio prozesu eta okupazio militarra. Atzo, Haifa, Nazaret, Eilat edo Neguev zena, gaur Jerusalem, Belen, edo Gaza delako. Hitzak hitzak dira, baina, oso kezkagarria da adierazpen honek atzetik duen pisu guztia. Ez da berria AEBk sionismoarekin duen harremanaz hitz egitea. Aspaldidanik dakigu lobby Sionistek Washintongen egiten duten lana, eta alderantziz, Israelen bidez AEBk Ekialde Hurbilean egiten duen desegonkortze lana. Baina, deklarazio honek ez du soilik Palestina jomuga, Ekialde Hurbileko egoera are gehiago desegonkortzea du helburu.

Horretaz jakitun, alarma guztiak piztu dira Palestinan. Mobilizazio egunak izan dira asteburukoak. Beste behin, tentsio handia, estatu sionistaren errepresioa, eta nola ez, hildakoak palestinarren aldean izan dira. Intifada hitza bueltatu da mahai gainera, eta Palestinaren inguruko berriez bete dira irrati, egunkari eta telebistak. Lehen Siria zena, orain Palestina izan daiteke. Logika inperialistari jarraiki eta AEB-EB-Israel-Arabia Saudi blokearen interesak defendatu ahal izateko, inperialismoaren aurrean erresistitzen duen herri oro egon daiteke jo puntuan.

Izebergaren punta besterik ez da Jerusalemeko afera. Atzean, Palestina herri bezala desagerrarazteko helburua baitago, Israel Ekialde Hurbilean indartzea eta horrela Siriako gerratik ahulduta atera diren mendebaldeko posizio inperialistak indartzea. Horregatik, momentu honetan posizio antiimperialista batetik begiratuz, ezinbestekoa da Palestinaren defentsa.

Beraz, Euskal Internazionalistoi urgentziaz egoera hau salatu eta kalera ateratzea dagokigu. Horrez gain, BDZ (Israelen aurkako Boikot, Desinbertsio eta Zigor) kanpaina Euskal Herrian indartzea ezinbestekoa izango da Israelen interesak ahuldu eta Palestinako erresistentziari indarra emateko.

Gora Palestina Askatuta!
Jerusalem Palestina da!
Israeli Boikot!

Gehitu iruzkin berria

randomness