"Garapenerako bidean dauden herriak", auzokoen garapenak zapaldutako herriei adituek ematen dieten izena da

Eduardo Galeano

Hemen zaude

Maiatzak‭ ‬1. ‭ ‬Langileon‭ ‬Europa eraikiz,‭ ‬apurtu kapitalaren‭ ‬Europa‭!

"‬Parece que damos por hecho que estamos en la Unión Europea y parece que no hay vida fuera de la Unión Europea,‭ ‬y damos por hecho que la moneda es el euro y no puede haber otra porque fuera del euro está el caos.‭ ‬Nosotras decimos que el caos es ahora,‭ ‬la pobreza es ahora.‭»

Anna Gabriel‭ ‬i Sabaté

 

Flexiblizazioa,‭ ‬pentsioen murrizketak,‭ ‬lan erreproduktibo ez‭ ‬aitortua,‭ ‬zerbitzu publiko eta sozialen pribatizazioa,‭ ‬gizon eta emakumeen arteko soldata ezberdintasuna,‭ ‬lan baldintzen okertzea,‭ ‬lan osasunaren okertzea,‭ ‬heriotza...‭ ‬Hau da Europar Batasunaren‭ ‬menpe bizi garen langileon egoera orokortua.‭ ‬Gastu soziala distribuziorako‭ ‬azpeigiturak‭ ‬(AHT,‭ ‬superportuak...‭) ‬eraikitzeko erabiltzen duten bitartean‭; ‬etxe kaleratzeak,‭ ‬desnutrizio kasuak eta pobreziaren handitze orokortua ematen ari da gure langile auzoetan.‭

Bestalde,‭ ‬Europar Batasuneko Estatuak,‭ ‬beren‭ «‬segurtasun‭» ‬sistemak gogortzen‭ ‬jarriatzen dute,‭ ‬lege errepresiboak,‭ ‬barne eta kanpo ministeritzen partiden handitzeak,‭ ‬Schengen‭ ‬ eta PESCO bezelako akordioak,‭ ‬mugen itxiera...‭ ‬Haiek eragindako gatazka sozialei indarkeriaren bitartez erantzunteko prestatzen ari dira.‭

Gurean,‭ ‬burujabetzaren‭ ‬inguruan egiten ditugun irakurketa gehienetan,‭ ‬frantziar eta‭ ‬espainiar‭ ‬Estatuak dira gure burujabetzaren galeraren errudun‭ ‬nagusiak.‭ ‬Gutxik ukatuko dute arrazoiketa honen funtsa.‭ ‬Hala ere,‭ ‬gure ustez,‭ ‬langileon interesak defendatzerako garaian,‭ ‬garrantzizkoa iruditzen zaigu Europar Batasunaz hitz egitea.‭ ‬Burujabetza,‭ ‬egun,‭ ‬estatu bat izatetik aratago neurtu behar den kontzeptua da.‭ ‬Herri bat‭ ‬burujabe dela esateko,‭ ‬eta beraz,‭ ‬burujabetza herrialde bateko herritarrek beraien etorkizuneko bizitza ekonomikoa,‭ ‬soziala,‭ ‬territoriala eta kulturala antolatzeko duten gaitasun‭ ‬gisa ulertzen badugu,‭ ‬ez da nahikoa estatu baten eraikuntza‭ ‬soilarekin.‭ ‬Estatu hori eraikitzen den markoa ere garrantzitsua da.‭ ‬Eta hor dago Europar Batasunak errealitate hau baldintzatzeko duen indarra.‭ ‬Legeak Estatu espainolak edo frantsesak ezarri‭ ‬arren,‭ ‬EBk horretan eraginik ez duela pentsatzea akats‭ ‬larria‭ ‬dela deritzogu.‭ ‬EB baitan legokeen Euskal Herria‭ ‬independiente bat baldintzatua izango ez zela pentsatzea bezala.‭

Beraz,‭ ‬maiatzaren lehen honetan,‭ ‬Askapenatik,‭ ‬ekarpena egin nahi diogu langile mugimenduari,‭ ‬herri langilearen interesen defentsan,‭ ‬Europar Batasunaren aurkako borroka‭ ‬bere baitan kokatu dezan.‭ ‬Europar Batasuna,‭ ‬Europako burgesia trasnazionalak bideratutako proiektu politikoa da,‭ ‬eta bere interesak aurrera ateratzeko‭ ‬sortua‭ ‬izan zen.‭ ‬Beraz,‭ ‬ez die‭ ‬inoiz‭  ‬langile klasearen beharrizanei‭ ‬erantzungo.‭ ‬Alderantziz,‭ ‬hauen‭ ‬aurka joango da etengabe.‭ ‬Hortaz,‭ ‬langile klasearen interesak defendatu eta burujabetzarako bidea zabalduko duen edozein proiektuk,‭ ‬Europar Batasunarekiko kritika‭ ‬argia izan beharko du‭ ‬bere baitan ezbairik gabe.‭

Horregatik kapitalaren Europarekin bukatzeko borondatea‭ ‬dugu eta Europar Batasunarekin bukatzea dugu helburu,‭ ‬langileon Europa eraiki nahi dugunontzat ezinbesteko pausua izango‭ ‬baita kapitalaren‭  ‬herramienta hau eraistea.‭ ‬Beraz,‭ ‬zentzu honetan,‭ ‬dei egiten diogu Euskal Herri langileari Europar Batasunaren kontrako borrokara batzera.‭ ‬Honek bakarrik zabalduko baitizkigu gure interesak defendatzeko aukerak.

Gora‭ ‬munduko langileria‭!
Gora Euskal Herri langilea‭!
Gora‭ ‬maiatzaren lehena‭!
Langileon europa eraikiz,‭ ‬apurtu kapitalaren europa‭!

Gehitu iruzkin berria