"Garapenerako bidean dauden herriak", auzokoen garapenak zapaldutako herriei adituek ematen dieten izena da

Eduardo Galeano

Hemen zaude

Maiatzak 26ko mintegian izena emateko aukera zabalik dago astean zehar

Maiatzaren 26an, larunbatez, Askapenaren I Formazio Mintegiaren bigarren eguna izango da.

Parte hartu nahi duenak, astean zehar izena emateko aukera izango du, eta horretarako mezu bat idatzi behar du bere datu pertsonalekin mintegia@askapena.org helbidera.

Salneurria: 15 euro (bazkaria barne)

Maiatzak 26

10:00etan: Nondik gatoz, Euskal Herria 500 urte eta gero (Floren Aoiz - Historialaria) Euskaraz

12:00etan: Abya Yala: Utopiaren eta inperialismoaren amets (Luismi Uharte -EHU-ko irakaslea) Euskaraz

Bazkaria

16:00etan: Europa zaharreko erresistentzia berriak: Estaturik gabeko nazioak eta ezkerra Europan (Igor Urrutikoetxea - LAB-eko Nazioarteko idazkaria) Euskaraz

18:00etan: Internazionalismoa: herrien arteko xamurtasuna (Askapena) Euskaraz

Lehenengo eguneko argazki galeria ikusi

 

 

Gehitu iruzkin berria