Nahiago zutik hil, belauniko bizi baino

Dolores Ibarruri

Hemen zaude

Maputxeen borroka islatzen duen dokumentala proiektatu dute Iruñean

Maputxe herriaren borroka, Iruñeako Zabalñdi lokalean

Ostegunero tematika sozialeko pelikula bat proiektatzen ari dira Zabaldi elkatasun etxean, eta aste honetan Maputxeen borroka Euskal Herrira gerturatzeko tartea hartu zuten Askapenaren eskutik. “Apaga y vámonos” dokumentala ikusi eta ondoren neska maputxe batekin hitz egitea izan zuten bertaratutakoek, bere esperientzia pertsonala ezagutu eta sortutako zalantzak argitzeko.

Maputxeak Txile eta Argentinako estatuetan bizi den herri bat dira, eta existentzia guztia borrokan pasatu dute: Inken aurka lehenengo, Espainiar inbasoreen kontra gero, eta gaur egun Endesa eta beste transnazionalek lurrak lapurtzen ari dizkiete, haien baliabide naturalak ustiatu nahian.

Endesak zentral hidroelektriko handi bat eraiki zuen 2004an maputxeen lurrean eta dokumentalean lurrok nola lapurtu zituen eta bere kontrako borrokaren nondik norakoak azaltzen dira.

Gehitu iruzkin berria

randomness