Lore guztiak moztuko dituzue, baina iritsiko da udaberria...

Pablo Neruda

Hemen zaude

Norma Morroni, duintasunaren testigantza

norma morroniPasa den ostiralean Norma Morroni bisitatzeko aukera izan zuen 09ko Uruguay-ko Brigadak. Euskaldun guztiekin beti egin bezala, besoak zabalik jaso gintuen bere etxean bere seme Fernandoren erahilketaren 15. urteurrena gertu dagoen honetan.

Mate batek lagunduta, Mikelek eta Laurak -etorrri eta ordu gutxitara gure herriko errepresio basatiaren eraginez Euskal Herrira bueltatu behar izan ziren bi brigadistek-, ekarritako harrizko oroigarria erakutsi zigun harro, Uruguay-ko herriak Euskal Herriarekiko urteetan erakutsi duen elkartasunaren isla bat besterik ez. Saminez ekarri genuen gogora gure brigadakideek Normari oparitxoa zuzenean ez ematearen arrazoia.

15 urte hauetako Filtroko martxetako kartel ezberdinak ageri ziren txartela erakutsi zigun; aurten ere, hainbeste ezaugarritzen duen duintasun horrekin bertan parte hartuko duenaren konbentzimenduz. Orduan gertatutakoaren sarraskiaren salaketa Montevideoko kaleetara beste behin ere iritsiko da abuztuaren 24an, ez dugulako barkatu, ahaztu ez dugulako.

Montevideo, 2009ko abuztuaren 10ean
Argazkian: Normal Morroni eta bere biloba, Natalia, aurtengo brigadak oparitu dion Filtroko oroigarria erakutsiz.

 

Gehitu iruzkin berria