Lore guztiak moztuko dituzue, baina iritsiko da udaberria...

Pablo Neruda

Hemen zaude

Palestina II Kronika

Aurrera darrai gure Palestinako egonaldiak. Une honetan Beit Sahourren gaude, Belen ondoko herrixka batean. Herri honetan egotearen arrazoia Palestinako eta Gollango gainetako gazteak elkartzeko topagune bat da, gu  berton parte hartzera goazelarik. Ziur gaude bizipen polita izango dela, kontatuko dizuegu hurrengo kronikan.

Beit Sahourrera etorri aurretik, Jerikoko egonaldiari zukua atera nahian Itsaso hilera joan ginen. Taxistak eraman gintuen konplejo turistiko batera joan ginen.

 

argazki galeria

 

Eta brigadistek grabatutako bideotxoa: Beit Sahourren lehenengo egunean eginiko martxa.

 

Ur gazi haietan bainu bat hartu ostean, gure sionistenganako mesprezua haunditu zuen zerbait ikusi genuen, konplejo horretan sartu nahi zuen familia palestinar bati sarrera ukatu zieten, nahiz eta haietako batzuk pasaporte europearrak izan. Belenera iritsi ginenean bertako bati honen berri eman genion eta esan zigun palestinarrentzako aparteko lekuak daudela eta ez direla bereziki hoberenak. Akats handi samarra gurea bertara sartzearena, kazkarreko bana Euskal Herrira itzultzean!!

Jerico hiri zaharra atzean utzi eta Beit Sahourreko bidea hartu genuen. Han behin ostatu hartuta Deheisha errefuxiatu gunera joan ginen, bertan EBDAA kultur taldekoek gunea erakutsi zigutelarik. Oso lan interesgarri egiten ari dira gune horretan, bai gazteekin eta baita helduekin ere. Gune honetan 12000 pertsona inguru bizi dira 1km2 inguruko eremuan. Nahiz eta guk gune hau soilik bisitatu, esan beharra dago Belen inguruan 3 errefuxiatu gune daudela.

Goian aipatu dugun topagunera sartu aurreko egunean Health Work Comittees-eko kide batek harresia eta harresiak berak egiten duen eta egingo duen kaltea erakutsi eta azaldu zizkigun. Lurrak nola lapurtzen dizkieten ikustea lotsagarria da. Herri batek bere aberastasunaren zati zituen lur zatiak inongo arrazoirik gabe lapurtzen dizkie sionistek, proiektua edozein delarik, bai harresia, bai kolonia bat edo autobus geltoki bat. Gure lagunak esan zigun izugarrizko inpotentzia sortzen ziola zer egiten ari diren  ikusteak(esaterako igerri genion azaltzerakoan erabiltzen zuen tonuan), beraiek ezin baitute ezer egin, laguntza internazionalaren beharra azpimarratu zigun. Apartheidaren harresiak herri batzuk erabat isolatu ere egingo ditu, HWC-ekoak ironikoki esan zigunez harresia bukatzean parakaidasean sartu beharko dute herrira.

II. kronika hau ezin dugu bukatu Belenen  Al-Fatah egiten ari den kongresua aipatu gabe, izugarrizko presentzia baitago Belen eta inguruko herrietan, 100m-ro 3 soldadu ikusten dira gutxienez, horretaz gain baita frankotiradoreak ere, "Ikusten soldadu hauek?Tanke sionista bat gerturatuko balitz oiloak bezala ihes egingo lukete. Hau al da Palestinarren segurtasuna?!" dio gure lagunak presentzia militarraren inguruan galdetu diogunean, "Hau Abbasen segurtasuna da!!". Kongresuan Abbasek palestinarrek beraien eskubideengatik borrokatzeko eskubidea dutela esan du berriro ere aukeratua izan denean, ea hitzetatik ekintzetarako bidean ez duen checkpointik jartzen.

 

Beit Sahourr

Gehitu iruzkin berria

randomness