Soilik emakumeon bihotzak bat egiten ez duenean dira ahulak herrien ekimenak

Jose Martí

Hemen zaude

Sahara okupatutik kanporatutako kideek lan politikoarekin jarraitzen dute

Saharar lurralde okupatutik kanporatuak izan ziren zazpi brigadistek, beraien lan politikoaren jarraitzen dute. Aurreko abuztuaren 25ean Rabaten aurkitzen diren Frantziar eta Espainiar enbaxadetan protesta eginda, lehen pertsonan ikusi ahal izan zuten Espainiako gobernua ez dagoela Marokoar gobernuari erantzunkizunik eskatzeko prest. Brigadistek ordea beraien ekinbide politikoarekin aurrera jarraitzen dute, eta herenegun saharar preso politikoen senideekin biltzeko aukera izan zuten. Hemen bilkura haretaz azaldu digutena:

Rabaten presoen eta euren senideen eskubideen defentsa helburu duen elkarte baten bitartez batu ginen Gdeim Izikeko preso politikoen senitartekoekin.

Haiek kontatu zigutenez gaur egun Marokoar gartzeletan bi arazo nagusi ikusten dira:

-Batetik tortura: Marokoar gartzeletan ekintza mota hau sistemikoki erabiltzen da. Halere gartzela barruko zein kanpoko borroken ondorioz marokoar estatua torturen frekuentzia gutxitzera behartua izan da. Elkarteko kideek esan zigutenez ordea, torturaren osteko osasun asistentzia falta arazo larria da egun, eta ondorioz, preso asko gaixotzen dira.

-Bestetik zigorrak: Marokoar gartzeletan diren saharar preso politikoek maiz oso zigor luzeak dituzte. Hiru senideen testigantzaren arabera, haien presoetako bik bizi guztiko zigurra dute eta besteak 25 urtekoa.

Tribunal militar batek ebatzitako epaiak izaki, senideek zein elkarteak zigor hauen zilegitasuna ukatzen dute. Haien eskaera euren presoak ohiko auzitegi baten bidez epaituak izatea da.

Senideekin partekatu genuen denbora labur horretan, Saharar herriaren askatasunaren alde lan egiteagatik preso daudenek egun injustizia egoera larri bat bizi dutela ikusi ahal izan genuen. Halere, argi gelditu zitzaigun ez direla geldituko euren presoak eta saharar herria libre ikusi arte.

 

Gehitu iruzkin berria