Ez al da izango pobreak pobre direla, beren goseak geuri ematen digulako jaten eta beren biluztasunak geu jantzi?

Eduardo Galeano

Hemen zaude

Venezuelatik Euskal Herrira brigadan; 1. kronika

Badira egun batzuk Venezuelatik etorritako kideak Euskal Herrian brigadan daudela. Ostegunean bertan heldu ziren bidaia luze baten ostean, baina ez dute deskantsatzeko aukera askorik izan.

Ostiralean Donostiako Piztu proiektuko kideekin izan ziren ikuspegiak konpartitzen eta goian agertzen den bideo-elkarrizketa grabatu zuten. Beranduago Etxerateko kideekin egoteko aukera izan zuten preso eta iheslarien etxeratzea aldarrikatzeko enkarteladan parte hartu aurretik. Preso politikoen egoeraz jakitun baziren ere, zinez harrigarria suertatu zaitzaien solasaldia naiz ekimena bera.

Larunbatean berriz “Herri jantzia garaipenaren hazia” IV. Formazio Mintegietako bigarren saioari hasiera eman zioten. Venezuela nahiz Latinoamerikako errealitateaz ari ziren, eta nola Iraultza Bolivarrak urte guzti hauetan emandako lorpenen ondorioz, inperislismoak bere estrategia errepresio, komunikatibo nahiz politikoa estutzera eta tenkatzera behartuta aurkitu den. Argi adierazi ziguten hitzaldian, gaurko egunez oraindik ere egiteko asko dagoen arren, soilik herri antolatuak eta herri mugimenduak eskuratuko duela bere proiektu politikoa gauzatzea: Sozialismoaren.

* Bigarren saioare kronika hemen irakur dezakezu

Astelehenean berriz Lapurdi aldera jo zuen Venezuelako brigadak. Goizean goiz, Info7 irratiko Kale Gorrian saioan parte hartu eta Venezuelako egoera uhinen bitartez zabaldu eta gero, Baiona aldera egin zuten salto. Bertan, Berriako kide batekin, Ipar Euskal Herriko egoeraz hitz egiteko aukera izan zuten. Batez ere, Euskararen egoerak eta hizkuntzak hartu zuen garrantzia. Hala ere, memoria historikoari jarraiki, Baionan Espainiar estatuko Gerra zikinaren arrastoen gainean haritu ziren.

* Entzungai duzu hemen Info7 irratiko kideek eginiko elkarrizketa

Bazkal ondoan, Ekaitza aldizkariarekin egin zuten bilera. Bertan, nazioarteari buruzko lanketa bat egiten dutenez, Venezuelarekiko dagoen desinformazioari aurre egiteko beharrezkoak diren analisirako informazioa jaso zuten. Arratsalde erdirako Baigorrira egin zuten salto. Bertan, bertako ardo Kooperatiba bat ezagutu eta horrez gain, lurraren espekulazioaren kontrako sortzen hari diren alternatibez eta Laborantza Ganbaraz haritu ziren.

Atzoko eguna Donostian pasatu zuten. Eguerdi aldera Juan Karlos Izangirre alkateak jaso zituen Udaletxean. Harrera azkarra izan zen, izan ere 11'00etan KutxaBank-en pribatizazioa salatzeko giza katea antolatuta baitzegoen eta Venezuelako kideak ere bertan izan ziren.

Bazkaldu ostean, Txantxarreka Gaztetxean hitzaldiari ekin aurretik Askeguneko kide batekin egoteko aukera izan zuten. Askegunearen testuingurua eta zergatiak azalduta 15 egunetan Bulebarrean jasotako egunarekotasunaren bideoak ikusi zituzten.

Brigadaren lehen egunak ditugu hauek, gaur Nafarroara jaitsi dira eta arratsaldean Katakraken hitzaldia eskainiko dute arratsaldeko 19'00etatik aurrera.

Girak ez du etenik eta datozen egunetan Euskal Herriko txoko ezberdinetan izango gara. Azken hitzordua Arrankudiagan ospatuko den “Euskal Herria Arraundeguorl” ekimenean izango dugu.

Ez galdu aukera, hurbildu hitzaldietara eta jarraitu #VenezuelaBrigada sarean eta bestela #Arraundeguorl egunean batuko gara!

 

Hitzaldiak (laster informazio guztia):

Maiatzak 22; Tafallan Azoka elkartean arratsaldeko 19.00etan

Maiatzak 22; Arrasaten Irati Herriko Tabernan arratsaldeko 18'30etan

Maiatzak 23; Ordizian

Maiatzak 24; Arrasaten herri bazkaria eta kantaldia

Maiatzak 27; Gasteizen Hala Bedi tabernan arratsaldeko19:00etan

Maiatzak 28; Galdakaoko Ortuondo Gaztetxean arratsaldeko 18:30etan

Maiatzak 28; Bilbon Deustun Gazte Lokalean

Maiatzak 29; Mamarigako kultur etxean arratsaldeko 19:00etan.

Maiatzak 31; Arrankudiagan Euskal Herria #Arraundeguorl egunean goizeko 10:00etan

Gehitu iruzkin berria

randomness