"Garapenerako bidean dauden herriak", auzokoen garapenak zapaldutako herriei adituek ematen dieten izena da

Eduardo Galeano

Hemen zaude

Venezuelatik Euskal Herrira brigadan; 2. kronika

Gipuzkoa utzita Nafarroa aldera jarraitu dute beraien bidea Venezuelatik Euskal Herrira brigadan etorritako kideek.

Asteazken goizean goiz (maiatzak 22) Donostiatik abiatuta Elizondora hurbildu ziren. Bertan Nestor Esteban Euskal Herrian Euskarazeko kideak jaso zituen. Berarekin batera euskarak euskal lurraldeetan bizi duen egoera, ezberdintasun eta zailtasunak ulertu zituzten eta bereziki, Euskal Herri Euskaldunaren bidean bai Euskal Herrian Euskaraz zein euskalgintzan garatzen diren borroka ta esperientziak ezagutu.

Lehen bileratxo hau amaituta, Baztan aldera hurbildu eta herritarren harrera jaso zuten, tartean baita aurreko urteren batean Askapenarekin Euskal Herritik Venezuela joandako brigadistaren bat edo beste ere. Beraien laguntzaz Amiurreko monolitora txangoa egin zuten, Nafarroa eta gure herriaren historiako pasarte nagusi batzuk azaltzen zizkieten bitartean.

Txangoa amaituta, bazkari txiki eta herrikoia egin zuten herritarrekin, elkar ezagutu eta harremantzeko parada polita. Honela, indarrak hartuta arratsaldean Iruñara abiatu ziren, izan ere 19'00etan hitzordua baitzuten Katakrak gunean. 

Hurrengo goizean (maiatzak 23) Iruñan bertan Ahotsa.info-ko eta Irati Irratiko kideekin elkarrizketak egin zituzten, bereziki Venezuelan egun jasotzen ari diren gertaerak landu eta herri mugimenduaren jarduna eta borrokan gehiago sakontzeko.

Eguerdi aldera berriz, Ikasle Abertzaleak antolakundeko Antxon Barberiarekin batu ziren. Ikasle antolakundearen historia eta garapenaren zertzelada batzuk landu ostean, egun bai Europa zein Espainiar Estatutik datozen hezkuntza erreforma merkantilisten inguruan jardun zuten eta bereziki, egoera iraultzeko ikasleek hartutako erronkak.

Goiza amaituta Txantreako herriko tabernan bazkaldu zuten Venezuelako lagunek eta berriz ere bideari ekin. Izan ere oraingo honetan hitzaldiak Tafallan eta Arrasaten baitzituzten antolatuta.

 

 

 

 

 

Ikusi bezala girak ez du etenik eta asteburuan Arrasaten igaro ostean asteari Gastezien ekingo diote lagunek. Azken hitzordua Arrankudiagan ospatuko den “Euskal Herria Arraundeguorl” ekimenean izango dugu.

Ez galdu aukera, hurbildu hitzaldietara eta jarraitu #VenezuelaBrigada sarean eta bestela #Arraundeguorl egunean batuko gara!

 

Hitzaldiak:

Maiatzak 24; Arrasaten herri bazkaria eta kantaldia

Maiatzak 27; Gasteizen Hala Bedi tabernan arratsaldeko19:00etan

Maiatzak 28; Galdakaoko Ortuondo Gaztetxean arratsaldeko 18:30etan

Maiatzak 28; Bilbon Deustun Gazte Lokalean

Maiatzak 29; Mamarigako kultur etxean arratsaldeko 19:00etan.

Maiatzak 31; Arrankudiagan Euskal Herria #Arraundeguorl egunean goizeko 10:00etan

Gehitu iruzkin berria