Ez al da izango pobreak pobre direla, beren goseak geuri ematen digulako jaten eta beren biluztasunak geu jantzi?

Eduardo Galeano

Hemen zaude

Venezuelatik Euskal Herrira brigadan; 3. kronika

Nafarroatik Gipuzkoara itzuli ziren #VenezuelaBrigadako kideak, asteburua pasatzeko behintzat. Izan ere Tafallako hitzaldia amaituta denak Arrasaten batu ziren hiru egunetarako.

Ostiral goizean (maiatzak 23) Oñatira hurbildu ziren. Bertan Zero Zabor dinamikako kide batekin batu ziren eta ekimenaren nondik norakoak azaldu zizkien. Arratsaldean berriz Ordizi aldera hurbildu ziren, izan ere Ordiziko Gaztetxean bertan hitzaldia baitzuten antolatuta.

 

 

 

 

Larunbatean egun guztia Arrasaten igaro zuten, bilera eta jaia uztartuz. Goizean goiz Alkateak udaltxetan harrera egin ostean Arrasateko herritarren laguntzaz hizkuntzaren egoeraz eta UEMA bezalako proiektuen nondik norakoak ezagutzeko aukera izan zuten Irati Mujikaren ahotik gazteriaren aurkako errepresio estrategiaren inguruan hitz egin zuten eta bereziki epaiketa politikoak landu zituzten. Ahaztuakeko kideekin berriz 1936ko altxamendu frankistak eragindako errepresaliatuak izan zituzten gogoan.

Goizari amaiera emateko Pakito Arriaran kidearen omenez jarritako oroigarrira hurbildu ziren. Aurten 30 urte betetzen dira El Salvadorko Gerra Zibilean FMLNren alde gerrillari ari zelarik hil zutela. Bere bizi, borroka eta konpromisoa goraipatu eta eta Eusko Gudariak abestuaz amaitu zuten bisita.

Eguerdiko 14'00ak izango ziren eta Irati Herriko Tabernaren kanpoaldea Venezuelatik etorritako brigadistez gain, aurreko urteetan zehar Euskal Herritik Venezuelara joandako brigadista kideak batzen joan ziren herri bazkarirako josez. Esperientzia ezberdinak trukatu, harreman zaharrak berrezkuratu, brigadetako anekdotak gogora ekarri... luze jo zuen bazkariak lagun eta giro ederran.

Arratsaldean berriz, Irati Herriko Tabernan Lapuebla de Labarcan datorren ekainaren 15ean ospatuko den Araba Euskaraz sustatzeko antolatutako ardo dastaketa eta ondorengo kontzertuaz gozatu zuten.

Dagoeneko #VenezuelaBrigadaren azken astean sartzen ari gara! Baina oraindik asko dute gure lagunek ikusi, ikasi eta erakusteko. Asteari Gastezien ekingo diote eta gogoratu, azken hitzordua Arrankudiagan ospatuko den “Euskal Herria Arraundeguorl” ekimenean izango dutela.

Ez galdu aukera, hurbildu hitzaldietara eta jarraitu #VenezuelaBrigada sarean eta bestela #Arraundeguorl egunean batuko gara!

 

Hitzaldiak:

Maiatzak 27; Gasteizen Hala Bedi tabernan arratsaldeko19:00etan

Maiatzak 28; Galdakaoko Ortuondo Gaztetxean arratsaldeko 18:30etan

Maiatzak 28; Bilbon Deustun Gazte Lokalean

Maiatzak 29; Mamarigako kultur etxean arratsaldeko 19:00etan.

Maiatzak 31; Arrankudiagan Euskal Herria #Arraundeguorl egunean goizeko 10:00etan

Gehitu iruzkin berria

randomness