Iraultzak kale itsuetan gertatzen dira.

 

Hemen zaude

Europa astinduz!

TTIP, zer da eta zergatik egin behar diogu aurka?

(Beherago gazteleraz, abajo en castellano)

Idatzi honen helburua egun azpijokoan Ameriketako Estatu Batuak (AEB) eta Europar Batasuna (EB) negoziatzen ari diren Merkataritzari eta inbertsioen Itun Transatlantikoaren (Transatlantic Trade and Investment Partnership TTIP) gaineko irakurketa antiinperialista bat ematea da.

Hileko azken ostiralean elkarretaratzea eta bertso saioa Ormaiztegin

* Beherako eguneko argazkiak ikusgai

Hileko azken ostiralean, Ernai eta Askapenak elkarrekin munduko preso politikoak ekarri zituzten gogora. Arratsaldeko 18:00etan hitzaldia izan zen askapenaren eskutik, kide batek, munduko presoak, errepresioa reeta nazioarteko gatazkak izan zituen hizpide, aipamen berezia eskaini zitzaien korsikar eta galizar presoen egoerak. Internazionalismoaren beharrak eta errepaso historiko bat ematearekin batera eztabaida piztu zen bertara ziren 15 lagunen artean, hain zuzen, egungo egoeraren gainean, pasibotasuna, borrokarako zailtasunak eta inperialismo eta estatuek dominatzeko dituzten mekanismoen gainean.

Munduko preso politikoak kalera!

* atzoko egunez Gasteizen buruturiko elkarretaratzea

Herrien borrokaren historian preso politikoak etenik gabeko errealitatea izan dira. Sistema Kapitalista eta Inperialistak hamaika molde erabiltzen ditu bidegabekieriari aurre egiten diotenen ahotsa isilarazteko, inongo lotsa barik. Kriminalizazioa, zigorrak, atxiloketak, poliziaren errepresioa, epaiketa politikoak, tortura, espetxea... izan dira eta dira han eta hemen ordaindu beharreko prezioa, sistema hau zalantzan jartzeagatik.

Aurten, apirilaren 17an, preso politikoen nazioarteko egunean, Frantziak eta Espainiak osatzen duten herrien zapalkuntzarako esparruan jarri nahi genuke gure arreta. Balore demokratikoen gotorleku omen den Europaren bihotzean, Espainiak eta Frantziak europar erakundeen oniritzia daukate, euren herriekiko konpromiso sakona daukaten militante politikoak bahituta mantentzeko; xantaia hutsa egiteko baliatzen dituztela ederki jakin arren. Beraz, Euskal Preso Politikoen Kolektiboarekin batera, Korsika eta Galiziako hamarnaka lagun daude espetxean, euren militantziaren ondorio gogorrak sufritzen eta giza eskubideekiko erabateko mespretxuz sortutako neurriak jasaten. Erbestea, sakabanaketa, isolamendua, jipoiak, medikuen arreta eza... eguneroko ogia dira presondegi krudeletan, gure presoentzat zein galizar eta korsikarrentzat.

Gaztelako herriarekin herri botereaz ikasten

Aste honetan herri boterearen eraikuntzako esperientzietatik, zehazki Gaztelako borroketatik ikasteko aukera izango dugu Euskal Herrian.

Hitzaldi gira honekin Izquierda Castellana, Gaztelako antolakude ezkertiar eta independentistaren irakurketa lehen eskutik eman nahi dugu ezagutzera eta bereziki azken garaietan Gaztelan sortzen eta hazten ari diren kontrabote espazioak landu. Bereziki garrantzikoa deritzogu urteetako apatia politikoa eta gero pizten ari diren sektore ezberdinetako borrokak (osasungintzan, hezkuntzan, auzo mailan #gamonal, mugimendu antifaxistak, borroka feministak...) ezagutzea. Izan ere borroka hauek Estatu Españolaren kontraesan politiko, ekonomiko eta instituzionalak areagotzen dituzte eta horregatik dira hain zuzen ere kolpatuak eta erreprimituak.

Sardiniako birak aurrera darrai

Sentitzen dugu baina GAUR asteazkena hilak 18 Iruñako Kalekalden ospatzekoa zen hitzaldia BERTAN BEHERA utzi behar izan dugu. Oraingoz ez dago data berririk finkatuta baina aukerak ikusi eta datozen egunetan jakinaraziko dugu. Eskerrik asko.

 

Badakizu herriaren lehentasunezko borroka bat turismoaren negozioa dela? Badakizu Sardinian 3 poligono militar daudela? Laugarren bat ere bazen baina herri borrokaz lortu zuten kentzea.

Altsasun, Donostian, Barakaldon, Zumaian.... hitzaldiak eman ostean Sardiniako birak aurrera darrai. Asteazken honetan, abenduak 18 arratsaldeko 19:00tan Kalekalden (Kaldereria kalea 28, Iruña). Eta bestela, abenduaren 27an Zirikan Herri Dendan (Erronda kalea 12, Bilbo).

Herrien burujabetza eta sozialismoa lortzeko borrokaz zer ikasia badugulako, zatoz!

Endavanteko kideak Euskal Herrian izango dira datozen egunetan

Herrialde Katalanak “burujabe eta sozialimoruntz” bidea nola egiten duten jakin eta ikasteko aukera izango dugu bihar Arrasaten hasiko den hitzaldi biran.

Euskal Herrian ezaguna den borroka dugu hau, ezaugarri amankomun nabarmen ugari ditugulako eta gure arteko elkartasunak kapitulo ugari bizi izan dituelako. Gaurko egunez ordea harreman eta esperientzia ekar-truke horren garrantzian berresten gara. Horregatik beraien diskurtso eta praktika politiko apurtzailea (kapitalismoa eta Estatu Español eta Frantsesarekiko) nola uztartzen duten trasladatuko digute. Bereziki gaurko egunez bizi dugun krisi sakon honen testuinguruan eta instituzioetan naiz kalean dauden ekimen eta mobilizazioetan kokatuz.

Lehen hitzaldia bihar burutuko da, abenduak 10, Arrasateko Irati Herriko Tabernan

Asteazkena hilak 11, goizean Gasteizko Unibertsitatean izango dira, Letren Fakultatean

Egun berean baina arratsaldez Algortako Abian Kultur Elkartean izango dira.

Abenduaren 12an, osteguna, Zizur Nagusiko Esparru Gaztetxean izango dira

Eta hitzaldi bira honi amaiera emateko abenduaren 13an Donostian izango dira, Txantxarreka Gaztetxean.

Europan garatzen ari diren askapen sozial eta nazionalean murgildu dauden prozesuetatik badugulako zer ikasi, animatu eta parte hartu hitzaldietan.

Hamaika herri, borroka bakarra!

Orriak

Subscribe to RSS - Europa astinduz!
randomness