Bi herri ditut maitatzeko eta mundu bat bere alde borrokatzeko

Pakito Arriaran

Hemen zaude

Honduras

Askapenaren komunikatua Hondurasko gertakarien aurrean

Azken asteetako hauteskunde prozesuan bizitako gertaeren aurrean, Askapenak bere elkartasun osoa erakutsi nahi dio Hondurasko herriari.

Ezagunak dira Hego Amerikak bere burujabetza berreskuratzeko hasitako bidean jasan behar izan dituen eraso eta estatu kolpe saiakerak. Venezuelan, Bolivian eta Ekuadorren baina, kapitalaren botere hegemonikoek ezin izan zuten herritarren borondatea lapurtu. Paraguayn ordea, 2012an lortu zuten Lugo presidentea boteretik kentzea, aurrez 2009an Hondurasen Manuel Zelayaren aurka erabilitako estatu kolpe estrategia bera errepikatuz. Amerikar Estatu Batuen babes eta zuzeneko parte-hartzearekin, itxuraz biolentziarik gabeko estatu kolpea diseinatu eta burutu zuten, kokapen geopolitikoagatik eta militarki duen izaera estrategikoagatik ezaguna den lurralde honetan. Hilabete batzuk geroago, aurretik deituta zeuden hauteskundeak erabili zituzten estatu kolpeari mozorro demokratikoa jartzeko.

Ordutik, etengabea izan da herri mugimenduak jasan beharreko errepresio gogorra: hilketa selektiboak, nekazari zein herri mugimenduko militanteen aurkako jazarpena, eta baita hainbat kazetariren erailketa ere. Guztiak isilpean pasa dira mendebaldeko hedabide eta gobernuen ahotatik.

Entrevista en "A Desalambrar" sobre la resistencia hondureña hoy

honduras resistenciaEntrevista con Oswaldo Martinez, miembro de la resistencia popular de Honduras a más de un año de las elecciones a consecuencia del golpe de estado de Junio de 2009 -el presidente actúal Porfirio Lobo solo consiguió el 12% de los sufragios, si tenemos en cuenta que la abstención fue de más del 50%-. Desde entonces la represión en las calles y los asesinatos selectivos de periodistas, campesinos, sindicalistas, mujeres... son el pan de cada día.

Oswaldo participa en el frente para construir una asamblea constituyente y a pesar de la represión se muestra optimista y confía en que mediante la lucha lograrán vencer al imperialismo instalado en Honduras.

La mayoría de estados latinoamericanos no reconocen a Porfirio Lobo como presidente y esta es la lista de los estados que sí lo hacen, hay un denominador común: son imperialistas y/o complices del mayor de los imperialistas los USA: Estados Unidos, Perú, Colombia, Costa Rica, Panamá, República Dominicana, Guatemala, Italia, Alemania, Israel, República de China (Taiwán), Japón y Parlamento Centroamericano.

A Desalambrar se emite desde Hala Bedi irratia y se escucha mediante Arrosa sarea en multitud de radios de Euskal Herria.

Honduras erresistentzian tinko

Ekainaren amaieran urte bete egingo du Hondurasko estatu golpeak, hala ere, izan dute zer ikasia herritarrek  eta inoiz baino antolakuntza eta borroka maila altuagoa dute erresistentzian ari direnek. Maiatzaren 1ean esate baterako,  bi milioi lagun inguru mobilizatu ziren. Nekazal guneetan berriz, zenbait kolektibo autodefentsa gisako estrategiak hartu dituzte beragain, gobenuari hortzak erakustearren. Pasa den adesalambrar irrtsaioan Hondurasko erresistentziako kide den Oswaldorekin bildu ginen. Egoera tamalgarria dutela zehaztu zigun, arlo politikoan haserrea nagusitu da jendearengan, izan ere Lobo egungo presidentea inongo babesik gabe jarri zuten, golpisten jarraitzaile bezala. Arlo ekonomikoan berriz, langabezia, gosea.., kalera ateratzeko arrazoirik ez zaie falta, eta iraultza sozialista bat ere ez dutela baztertzen aitortu zigun. Gobernua ordea ez dago geldi, eta hilketa selektiboekin eta gerra zikinarekin aurrera darrai; sindikalista, nekazari edo erresistentziako kideen aurka.

Elkarrizketa entzun nahi izatera klikatu HEMEN.

Hondurasen golpisten hauteskundeak igandean

Hondurasko herriak estatu golpea jasan  zuenetik antolaketa eta erresistentzian oinarritu du bere borroka, Manuel Zelaya gobernura itzul dadin eta handik aurrera bestelako eskakizunek ere leku hartu dute  burgesiaren erasoei erantzuna ematen hasi orduko. Eskuindar faxismoak herriaren eta herritarren eskaerei muzin egin eta malabarismo politiko baten bitartez, AEB-en babesarekin eta zilegitasunarekin beti ere, hauteskundeak izango dira datorren igandean, ez ordea herriaren hauteskundeak. Eta horregatik, Hondurasko errestentziak uko egin dio bertan parte hartzeari eta honetaz gain,erresistentziarako deia luzatu dute,  batzar eratzailea nazionala eratu  dadin eta gobernu herritarra eta  parte hartzailea eratzen jarraitzeko . Entzun HEMEN hauteskundeen aurkako erresiztentzia nazioaleko hainbat kidek eginiko agerpen publikoak audio formatuan.  

"Beldur dira, ez garelako beldur"

tienen miedo porque no tenemos miedo45 egun igaro dira Hondurasen golpe militarra izan zenetik. Zaila da pentsatzeak kolpeak aurrera egingo lukeenik AEBen esanetara ekin duten indar militarren, bertako enpresa pribatuen eta krimen antolatuaren babesik gabe. Bertokoek dioten bezala, lozorroan zegoen Honduras herria esnatu egin da orain arte ezagutu ez duten kontzientzia eta nazio duintasunarekin. Erresistentziak herri honen esperantza piztu du, aldaketa polítiko eta soziala posible dela sinistu du. Aldaketa honen aintzindari zen Manuel Zelayaren gobernuko proposamena: Batzar konstituziogilea eta konstituzio berri baten sorrera.

Erresistentzia ez dago bakarrik Manuel Zelayaren aldekoengandik osatua, gizarteko sektorerik ezkertiarrenek ere osatzen dute. Matiz ezberdinak dituzte beren artean baina denen lehen eta ezinbesteko pausua presidentea herrira bueltatzea. Zelayaren kargua ez da negoziatzen, herriaren burujabetza eta duintasuna ez dago salgai.

 

Eta orain… Honduras

honduras represión adelanteUnai Vázquez-GAUR8

Izenburu honek bi zentzu ditu. Orain Honduras, oraingoan, estatu kolpea Hondurasen tokatu delako, bere garaian Txilen edo Argentinan, edota orain gutxi, Venezuelan eta Bolivian saiatu diren moduan.
Eta oraingoan ere mapetan, mendebaldeko albisteegietan agertzen ez zen herrialde batek eman du sorpresa. Honduras, herri txiroa izateagatik eta AEBen interesen morroi izateagatik zen ezaguna besteak beste, batez ere Nikaraguako FSLNren aurkako “kontra” bertatik antolatu zelako.

Orriak

Subscribe to RSS - Honduras