Lore guztiak moztuko dituzue, baina iritsiko da udaberria...

Pablo Neruda

Hemen zaude

Sahara

Sahararekiko aldarriz Marokoko kontsulatuaren aurrean elkarretaratzea burutu dugu gaurko egunez

Gaur goizean 60 bat pertsona inguruk elkarretaratzea burutu dugu Bilbon aurkitzen den Marokoko Kontsulatuaren aurrean udara honetako brigadisten kanporaketa naiz Sahar herriak bizi duen zapalketa etengabea salatzeko.

Elkarretaratzearen aurretik INFO7 irratian Jose Ramoz Zapirain 3. brigadan kanporatutako kideari eginiko elkarrizketa hemen entzungai

2014eko apiriletik aurrera hainbat eta hainbat izan dira Sahara Mendebaldetik kanporatuak izan diren nazioarteko ordezkaritzak. Inguruabar horretan, abuztuan eta irailean, Askapenak antolaturiko brigadetako kideak ere marokiar polizien eskutik, beraien borondatearen aurka, taxi batean sartuak eta Saharar lurraldeetatik kanporatuak izan ziren.

Brigaden kanporaketak eta Saharar herriak bizi duen jazarpena salatzeko elkarretaratzea burutuko da datorren urriaren 9an Bilbon

Datorren urriaren 9an goizeko 10'30etan Bilbon Marokoko kontsulatuan aurrean Sahar herriarerekiko elkartasunez burutuko dugun ekimenean parte hartzeko deia egiten dugu.

Jakingo duzuen bezala, aurtengo udaran Askapenak Saharara antolaturiko 3 brigadak, bata bestearen atzetik kanporatu ditu Marokoko Gobernuak. Azken astean baita bi euskal herritar internazionalista ere.

1. brigada kanporatua

2. brigada kanporatua

3. brigada kanporatua

Bi euskal internazionalista kanporatuak

Jarrera horrekin brigadisten lan politikoa oztopatu eta Saharako lurralde okupatuetan bizi den jazarpen etengabea estali nahi izan dute. Sahar herriaren independentzia aldarria estali nahi dute, eta horretarako, blokeo egoera ezartzeaz gain, Saharauien kontrako eraso, golpe eta erailketak, errepresioa, sistematikoki erabiltzen dute. Jazarpen honen azken isla izan da pasa den astean jaso genuen berria: Hassanna Elwali preso politiko sahararraren erailketa.

Bi euskal internazionalista kanporatuak izan dira Sahara Mendebaldetik

Abuztu eta irailean zehar Askapenakon hiru brigadekin egin bezala, bi euskal internazionalista kanporatu ditu oraingoan Marokoko Gobernuak Sahara Mendebaldetik. 

1. brigada kanporatua

2. brigada kanporatua

3. birgada kanporatua 

Etengabeko kanporaketak argi erakusten du testigu inkomodoak garela Marokoko Gobernuarentzat, Saharan ezartzen duten blokeoaren aurka egiten dugun ekintzaileak garelako, Sahar Herriak bizi duen errepresio, zapalketa eta bidegabekeriaren ahotsa. Eta ez du halakorik nahi! Horregatik, beste behin, Saharar lurretan ziren euskal herritarrengan emandako kanporaketa salatu nahi dugu. Ez ditugu onartzen, eta ez ditugu onartuko, Marokoko gobernuaren aginduz burututako atxiloketa ilegal eta kanporaketa hauek! Eta ez dugu onartzen, ezta besoak gurutzaturik geldituko ere, Sahar herriak bizi duen okupazio eta jazarpenen aurrean. 

Blokeoaren gainetik internazionalismoa!

Sahara hurra !

Hassanna Elwali preso politiko sahararra Marokoko Gobernuak erail du

Hassanna Elwali preso politiko sahararra marokoar gobernuaren arduragabekeriak eraila izan da. Dakhla hiriko preso politikoa 2012. urtetik zen preso eta 2015eko urtarrilean berreskuratu behar zuen askatasuna, 2011ean Dakhlan buruturiko mobilizazio batzuetan atxilotua izan ostean.

Dakhlako espetxean zen preso, eta duela bost egun pairatzen zituen diabete eta ultzera batek eragindako min jasangaitzen ondorioz ospitale militarrera mugiarazi zuten, bere kideek eginiko presioen eraginez. Saharar komunitateak salatzen duenez bai gobernuak zein medikuek arduragabekeriaz jokatu dute, ez baitiote beharrezko mediku tratamendua eskeini, eta hori izan da heriotzaren arrazoia.

Hirugarren brigada ere kanporatu du Marokoko Gobernuak Sahara Mendebaldetik

Abuztuan aurreko bi brigadekin gertatu bezala (lehenengo brigada kanporatuaren kronika eta bigarrenarena), bart gauean kanporatua izan da Askapenak Sahara Mendebaldera antolaturiko hirugarren brigada ere.

Bi pertsonaz osaturiko brigada Dakhla herriko hotel batean zela, paisanozko polizia talde handi bat beraien gelara igo eta bertatik joatera behartu zituzten. Horren aurrean brigadistek bertatik joateko asmorik ez zutela jakinarazi zieten, besteak beste hegaldia ere herri hartatik zutelako. Eztabaidan aritu ostean, maletak bildu eta hoteletik irtetea beste erremediorik ez zuten izan. Ondoren taxian sartu arazi zituzten El Aaiunera bidean, aurretik eta atzetik poliziaz eskoltatuta eta telefono linea estaltzen zien aparaturen batekin.

Saharatik kanporatutako brigadako kideak poliziaren jarraipen itogarria pairatzen ari da

Saharatik kanporatua izan zen Askapenako bigarren brigadak jarraipen itogarria pairatzen ari da egun hauetan. Poliziaren aginduz eta aitzakia absurduenpean Hoteletik kanporatuak izan ziren larunbatean eta Agadirretik mugitu behar izan dute.

Duela egun gutxi Askapenak Sahara Mendebaldera antolaturiko bigarren brigadaren kanporaketaren berri eman genuen. Esan genuen bezala brigada Dakhla hiritik El Aaiun hiribura zihoala izan zen atxikia, eta inongo arrazoirik gabe Sahara Okupatuko hiriburura sartzea galarazi zitzaion, ondoren taxi batean sartu eta Maroko hegoaldeko Agadir hirira gidatu zituzten brigadistak. Info7 irratian eginiko elkarrizketan kanporaketa nola bizi izan zuten azaldu zigun Xabi Etxeberria brigadistak.

Gogor salatu nahi dugu Agadir hirian Askapenako brigadistek pairatu duten egoera. Uneoro poliziak jarraituak izan baitira, oso gertutik, eta presio askorekin. 24 orduko jarraipenak, brigadistekin harremana zuen edonori (tabernako zerbitzariei, taxistei....) galdeketak,... Egunero hotel azpian itxaron zituztela azaldu digute, gosaltzera jarraitu... “edozer egiten genuela atzean” zituztela azpimarratu digute, beraien segurtasunerako lanean hari ziren aitzakiz.

Orriak

Subscribe to RSS - Sahara
randomness