Humanismotik iraultza bereiziz gero, ezin liteke humanismo erabatekoa izan, eta iraultzatik humanismoa bereiziz gero, ezin liteke iraultza izan

Boris Bialik

Hemen zaude

Sahara

Saharan egon den brigadaren bileren nondik norakoak

Saharar lurraldeetan igarotako lehen hiru egunetan bilerik izan ez bagenuen ere, abuztuaren lauean programari hasiera eman genion.

Lehen solasaldia Saharar Herriaren Autodeterminazioaren aldeko Elkartea eskutik jaso genuen. M.D, M.S Deylal eta H. Hammad saharar ekintzaile eta militanteek hartu zuten hitza, preso politiko ohiak eta nazioartean pisua duten pertsonak. Bertan Mendebaldeko Saharak izandako ibilbide historikoaren berri eman ziguten, 1975.urtetik gaurdaino,alegia. Azken 40 urte honetatik bi afera nabarmendu zituzten: batetik, lurralde okupatuetan bizi izan diren eta bizi diren Giza Eskubideen urraketetan eta bestetik, Europar Batasuna eta Marokoren arteko arrantza itunak eta beren eraginak. Erreparurik gabe eta irmoki diote ere egoera honen erantzule nagusia Juan Carlos erregea dela.

Saharako brigada basamortuan barrena

Abuztuko brigadaren bigarren kronika

Saharan emandako denbora honetan asko izan dira bizipenak, asko egindako bilerak eta gehiago egindako lagunak. Zaila egiten da esperientzia guztietatik bat zehazki aukeratzea, baina bada bat benetan berezia izan zena …

Bileraz bilera egon ondoren iritsi zen Saharako basamortua ezagutzeko eguna. Guztiak bildu ostean Land Rover batean sartu gintuzten, hamahiru euskaldun, bost saharaui eta motxila guztiak. Ez da arraroa saharaui baten aurpegian irribarre bat ikustea baina egun horretan beste alaitasun berezi bat nabaritzen zitzaien. Urduritasuna eta poza nahasten zen haien gorputzetan, bere sustraiak eta nortasuna erakusteko irrikitan zeuden.

Atxiloketa gehiagorik ez! Saharako brigadaren salaketa

29 urteko militante saharaui bat atxilotua izan da okupatutako saharan marokoar polizia kontrol batean.

Brigadista euskaldunak bere etxean izan ostean poliziako kontrol batean atxilotu dute militantea.

Layunne hiri okupatuaren irteerako kontroletako batean gaztea kotxetik irtenarazi dute, kotxeko beste kideei ordea bidaiarekin jarraitzea utzi diete.

Momentuz poliziaren furgoneta batean eraman dutela besterik ez dakite, eta aurrekariak ikusita, torturak jasateko arriskua adierazi dute gertukoek.

Atxilotuak askatu!

Sahara hurra!
 
(Saharako brigadak zabaldutako oharra)

Abuztuko brigadaren lehenengo kronika: Ongi etorri Saharara!

Ongi etorri “beroa” egiteko gertu da marokoar polizia Marrakeshera heldu orduko.

Hiri bizi eta koloretsua izanagatik ezin izan diogu nahi beste denbora eskeini, Saharar lurralde okupatuetara eramango gaituen autobusa zain baitaukagu.

Luze bezain ederra da El Aaiunera garamatzan bidea; bertako artzaiek soilik ezagutzen dituzten mendi eta haranen artean bakardadea gutaz jabetuz doa.

Bidaia lasaia da, lurralde okupatuetara gerturatzen ari garela ohartarazten diguten kontrolekin topo egiten dugun arte. Polizia kopetilunek behin eta berriz itauntzen digute ea nora goazen, zertara, zein den gure ogibidea... Turista arruntak garela erantzuten diogu, gure benetako asmoa ezkutatuz: Euskal Herritik Saharar herriarekiko elkartasun internazionalista helaraztea.

Bi herri, desio bakarra: Independentzia!

Saharako uztaileko brigadaren azken kronika.

Lehen asteko egunen abiadura azkarrak moteltzera egin du Ramadanaren eraginez, fenomeno erlijioso honek egunerokotasuna erabat baldintzatzen duela esan beharrean gaude. Eguneroko bizpahiru bilerak amaitu egin dira Sahara okupatuan, mugimendua etenda dago hirian arratseko zortziak hamargutxiagora arte, eta bazkaltzea bera ere zaildu egin zaigu. Orain ulertzen dugu beraz, bilera guztiak lehen egunetan burutzearen zergatia.

Abiadura moteldu arren, guk El Aaiunen jarraitzen dugu, badugu eta oraindik zer ikusi, ikasi eta bizi errealitate ezberdin honetan murgildurik. Uztailaren 9an ramadana hasi aurreko gauean, gure nagusi jaunaren guraso eta senideak ezagutzeko aukera izan genuen, plazer handi bat, eta guretzat prestatu zuten afari oparo zein ederra amaitu ezin izan bagenuen ere ikaragarria izan zen gaua. Brigada osoan zehar sekulakoak izan dira, bazkari, merienda zein afariak, Sahararren abegikortasun ukaezinaren isla.

Memoria, komunikazio herritarra eta ezintasunen aurrean elkartasunaren lekuko Saharako Brigada

Saharan Uztailean egon den Brigadaren kronika honetan ezintazunak dituzten pertsonen ”IBSAR Elkhair” elkartearen lehendakariarekin bildu zirela kontatzen digute.
Errepresio gordinaren ikurra den familia batekin elkartu eta gazteek osatzen duten proiektu komunikatiboa ezagutzeko ere aukera izan zuten Askapenaren brigadistek.

Goiz esnatu eta aktibitatez beteriko egunerako prestatzen hasi ginen. Lehenengo hitzordua ezintasunak dituzten pertsonez osatutako Saharako ”IBSAR Elkhair” elkartearekin izan genuen.

Bilera guztietan bezala, gure itzultzaileak jada buruz ikasi duen aurkezpena egin ostean Alovat, elkarteko presidenteak, beraien zeregina zertan datzan azaltzeari ekin zion. Bere burua aurkezterakoan, ia ezaguna egiten zaigun datu bat bota zuen, kasu honetan ere preso ohia da, gainontzeko elkarteetan ikusten ari garen errealitatea.

Orriak

Subscribe to RSS - Sahara
randomness