Ez al da izango pobreak pobre direla, beren goseak geuri ematen digulako jaten eta beren biluztasunak geu jantzi?

Eduardo Galeano

Hemen zaude

Wall Mapu

"Solidaridad con el pueblo mapuche" concentración en Bilbao (eusk/cast)

maputxeak bilbo

 La concentración fue convocada por Komite Internazionalistak, Sare Antifaxista y Askapena, una muestra de solidaridad con el pueblo mapuche y los presos políticos en huelga de hambre.

Lurraren herria eta euskararen herria

wallmapuMapuche hitzak lurraren herria esan nahi du euskal herriak euskararen herria esan nahi duen bezala. Bi herriok menpean hartu gaitu inperialismoak, milaka kilometrok urruntzen gaituzte eta askapen borrokak elkarrenganatu.

1512an euskal lurraldeen azken eremu independientea konkistatu zuen espaniar erreinuak, geroztik 1620an eta 1789an baxe nafarroaren azken subiratasun zantzuak desagertu ziren, karlistadetan nafarroa garaikoekin eta baskongadakoekin gertatu zen bezala.

Mapucheek luzeagoz eutsi zioten independentziari, 1541ean Espainiako monarkiak eta maputxe herriak hitzarmena sinatu zuten: maputxeei independentzia aitortu zieten Bio Bio ibaitik hegoaldeko lurretara. Hitzarmena 1810era arte egon zen indarrean, Argentina eta Chilek lehen independentzia eskuratu zuten arte.

 

Ruben Sánchez Bakaikoa Info7 irratian

Presos Políticos Mapuches en Huelga de Hambre

Entrevista en hala bedi irratia a Julen Zulaika, miembro de Askapena sobre la situación en WallMapu.

"Este pueblo originario, aislado y masacrado por los estados chileno y argentino y por los intereses de empresas multinacionales no está por la labor de ser sumiso a dichas potencias. Pese al constante hostigamiento mediante la ley antiterrorista chilena, esclusivamente aplicada al pueblo mapuche, la lucha de recuperar sus tierras continua en pie.

El coste está siendo terrible, la represión policial se ha multiplicado y como consecuencia también ha aumentado la cantidad de pres@s polític@s mapuches. Es un pueblo que cree en su fuerza y en la armonia con su entorno (mapu: tierra; che: gente) y por eso la solidaridad con la causa también se está haciendo hueco en su lucha, especialmente la solidaridad internacional."

Maputxe preso politikoak gose grabarekin aurrera, marichi weu! marichi weu!

mapuche huelga hambreUztailaren 12tik ezer ahoratu gabe daude 34 preso politiko maputxe Txileko gartzeletan. Esperantza eta duintasuna baino ez zaie geratzen egunaren eta gauaren gogortasunari aurre egiteko.  Igerian ari dira baina itsaso oso baten aurka, izan ere, estatu 'demokratiko' baten preso politikoak ez dira berri. Bestelakoa litzateke oiartzuna nazioarteak erregimentzat dituen lurraldetan ariko balira protestan, zaharrak berri hemen ere.

Piñeraren gobernua berriz,  arazoari irtenbide bat eman ordez, presoak nola jatera behartu pentsatzen ari da eta tartean, aurreko agintaria zena, Michele Bachelet, nazio batuen emakume agentzian kokatu dute, itzalean geratu dira bere agintaldian erahildako maputxeak, nahiz lege   antiterroristapean ezarritako zigorrak, egungo arrazoi nagusiak bestalde, grebari ekiteko.

Ixilpeko borroka hau gutxi balitz, Angoleko presoek esaterako, noiznahi gendarmeriaren bisitak jasan behar izaten  dituzte: egun osoko argiztatzeak, golpeak, irainak... Presondegiko  araudiaren arabera, gose greban aritzea jarrera desegokia da, beraz zigortzeko beste modu bat eskaini die legeak. Angol, Temuko eta Valdiviako espetxeratuen bitartekari-bozeramaileak ere atxilotu egin dituzte, gartzelak orain arte izan dena izaten jarraitu dezan: isolamendua. Irailaren 11ko gertakizunen harira heldu ziren azken atxiloketa hauek, urtero gertatzen dira istiluak Allenderen aurkako estatu golpearen urteurrenean, baina aurtengo protestak lurraren jendearen aldeko mezu bilkatu dira, bozeramaileak  ixilarazi dituzten arren.

Asteotan,  ospakizunetan ari dira Txileko agintariak, 200 urte igaro omen estatua sortu eta askatasuna lortu zutenetik. Transnazionalek gutxienez izango dute zer ospatua: orain arte behintzat maputxeei lurrak ostu eta bi mende aberastasun pilatzeko adina askatasun eman diete eta. Bitartean maputxeak itsaso baten aurka igerian eta  geratzeko asmorik gabe gainera, gose grebalariek bataz beste 18 kilotik gora galdu badituzte ere. Baina herrion mundu honetan ehunka izan dira elkartasun internazionalista eskaini dieten lagunak eta Askapenatik ere, gure besarkadarik beroena eskaini nahi dizuegu lurraren jenderari, hemen ere, errepresio olatuek geratzeko asmorik ez duten hontan:

Gernika U-16, herriok independentzia!

marichi weu! marichi weu!

Elkartaratzea: "Aselek inoiz baino gehiago behar gaitu"

asel askatuKontzentrazioa
Data: Irailaren 7ko (asteartea) 19.30etan.
Tokia: Bilboko plaza borobilean.

Asel Askatu palatafromaren komunikatua:

Bizitzako beste egun bat baino ez zen gaurkoa, guztion genbiltzan urduri xamar Aselen epaiketaren bukaera zela eta, sententziaren zain. Kitarra punteo bat, mobileko doinua zen. Halako batean, hotzikara batek bizkarrezurrak zeharkatu zituen argiaren abiadan. Epaia atera da, Erruduna. Txileko justizia sistemaren arabera, Aselek delitua burutu du Arma eta lehergailuen kontrolaren legea urratuz. Badirudi hitzak eta adierazpen askatasuna Txileko gobernuarentzat arma hilgarriak direla, Aselen etxean aurkitutako arma bakarrak bait dira.

Asel Luzarragaren epaiketa hasi da

asel luzarragaAsel Luzarraga idazlearen aurkako epaiketa hasi zen atzo, Temucon (Txile). Atxilotu zutenean, iazko abenduaren 31n, lehergailuekin atentatuak egitea
leporatu zioten; gero frogatu zuen ezinezkoa zela, leherketak jazo ziren egunetako batzuetan ez zegoelako Txilen, Euskal Herrian baizik. Etxean
lehergailuak edukitzea egozten dio, ordea, fiskalak. Atzo, epaiketaren lehen egunean, bere aurkako akusazio guztiak ukatu zituen, ordubete
inguruko saio batean. Fiskalak, hala ere, zigor eskaerari eutsi dio:
Luzarraga bost urtez kartzelatzea galdegin du. Libre uzteko eskatu du, berriz, defentsako abokatuak; Luzarragak berak eskatu du libre utziz gero
Txiletik ez kanporatzeko.

Epaiketa hasi zela eta, Luzarragaren senide eta lagunek elkarretaratzea egin zuten atzo arratsaldean Bilbon. Dozenaka lagun batu ziren Arriaga
antzokiaren aurrealdean, eta Luzarraga aske uzteko eskatu zuten. EIE Euskal Idazleen Elkarteko kide ere bada Luzarraga; EIEko presidente Ander
Iturriozek elkartasuna adierazi dio, eta salatu du euskaldun izateagatik eta maputxeen alde egiteagatik «jazarri» diotela Luzarragari.

Orriak

Subscribe to RSS - Wall Mapu