Mendi altu-altu baten gailurra egin eta gero, igotzeko beste mendi altu asko geratzen zaizkigula ohartzen gara

Nelson Mandela

Hemen zaude

Wall Mapu

Asel eta Maputxe herriaren agoeraz mintzatu ziren atzo Bilbon.

Atzo, martxoaren 10ean ASEL ASKE! plataforma eta Askapenak hitzaldi bat antolatu zuten Bilboko La Bolsa aretoan, alde batetik, Maputxeen historia eta gaur egungo egoera hurbilarazteko eta, beste alde batetik, Asel Luzarragak jasaten duen kartzela eta Txilen emandako tratua salatzeko.
Lehenik, Wallmapun egon zen brigadista batek Maputxe herrriaren ibilbide historikoa azaldu zuen eta gaur egungo borrokaren klabeak adierazi zituen. Gero, Asel aldeko plataformako bi kidek parte zuten idazle euskaldunaren kasuari buruz hitz egiteko eta Txiletik jasotako azken berriak emateko.
Azkenik, Askapenaren partez kide batek Asel eta, orkorrean, Maputxe herriarekiko elkartasunaren garrantzia adierazi eta hurrengo ekimenetara dei egin zuen: Bilbon ostegun guztietan Plaza Biribilean egiten diren konzentrazioak, 20etan eta, bestalde, martxoaren 27an Bermeon egingo den jaialdia. (informazio gehiago www.aselaskatu.org webgunean)
 
Hurrengo hitzaldia martxoaren 14ean Gasteizko Hala Bedi tabernan iluntzeko 19:30etan izango da.

Bi hitzaldi Gasteizen: 'brigadak10' & 'Asel askatu!'

Datorren egunotan internazionalismoan murgiltzeko bi parada izango ditugu Gasteizen. Batetik hasi berria den aurtengo  Askapenaren brigadak10 kanpainaren aurkezpena, non brigadetan parte hartu nahi duzuenak edota ekimen hau gertutik ezagutzeko gogoa duzuenak aukera paregabea izango duzuen. Eta bestalde Asel Luzarraga, Txileko gobernuak bahitutako euskal idazlearen egoera gertutik ezagutu eta Maputxe herriaren gaineko informazioaz bustitzeko aukera 'Asel askatu' plataformako kide eta Askapenako kideen eskutik. Hemen dituzue zitak:

  • Hitzaldia: 'brigadak10: elkarlotuz': martxoaren 11n, osteguna, Gasteizko kanpuseko Gizarte Langintzako fakultatean eguerdiko 12:00etan.
  • Hitzaldia: 'Asel askatu! eta maputxe herria': martxoaren 14an, igandea, Hala Bedi tabernan iluntzeko 19:30etan.

hemen Aselen aldeko hitzaldiaren bideoa (Bermeo)

Animatu eta parte hartu!

Asel eta Maputxe herriarekiko elkartasunak ez du etenik

Asel Luzarragaren kasua salatzeko eta maputxeen egoera Euskal Herri osoan zehar ezagutarazteko dagoen ekimen ezberdinen birak ez du etenik. Adibide gisa, atzo Gernikako gaztetxean izandako hitzaldia. 30 lagun izan ziren gai honen inguruko solasaldian parte  hartu zutenak. Hizlariak Edorta Jimenez (Euskal idazlea eta PEN klubeko kidea), Joseba Martos (Hack.ing Badakigu informatika elkarteko kidea) eta Julen Zulaika (pasaden urtean Wall Mapun egondako brigadista, Askapenako kidea) izan ziren.

Aselen egungo egoeraz, maputxe herriarekin duen loturaz, Txileko gobernuak Maputxe herriari inposatzen dion errepresioaz, Maputxe herriaren erresistentziaz eta internazionalismoaz mintzo ziren besteak beste.

Esan bezala hitzaldi eta ekimen gehiago izango dira egunotan gure herrian barrena. Jarraian gertuko ziten informazioa duzue:

HITZALDIA: Bilbon Martxoaren 10ean 19:00etan Burtsan.

HITZALDIA: Tolosan martxoaren 11n 19:00etan Kultur Etxeko areto ttikian.

KONTZENTRAZIOA: Eguenero 20:00etan Bilboko plaza Biribilean.

hemen aselen aldeko hitzaldiaren bideoa (Bermeo)

Animatu ta parte hartu!

gure aldetik besarkada bat Asel eta Maputxe herriari!

 

 

Asel Luzarragaren bahiketari buruzko hitzaldia

Asel Luzarragaren bahiketari buruzko hitzaldia izango da Tolosako Kultur etxeko areto ttikian, martxoaren 11n arratsaldeko 7retan.
 

Asel eta maputxe herriaren aldeko hitzordu berriak

asel askatuHITZALDIA: Martxoak 3, 19:30etan Gaztetxean (Gernika-Lumo).

KONTZENTRAZIOA: Eguenero 20:00etan Bilboko plaza Biribilean.

HITZALDIA: Bilbon Martxoaren 10ean 19:00etan Burtsan.

HITZALDIA: Tolosan marxoaren 11n 19:00etan Kultur etxeko areto ttikian.

Hitzaldietan lau hizlari egon dira:
Julen Zulaika (pasaden urtean Wall Mapun egondako brigadista, Askapenako kidea).
Edorta Jimenez (Euskal idazlea eta PEN klubeko kidea).
Dabid Martinez (Hack.ing Badakigu informatika elkarteko kidea).
Joseba Martos (Hack.ing Badakigu informatika elkarteko kidea).
Azken hiru hauek plataformako kide zuzenak izateaz gain Aselen lagunak ere badira.

Hitzaldian jorratu dena:
Maputxeen egoera gaur egun eta Txileren gobernutik pairatzen duten egoera.
Aselek duen loturea maputxe herriarekin.
Aselek jasatzen duen egoeraren jatorria.
Egungo Aselen egoera eta Txileko gobernuaren jokabidea.
Etorkizuneko erronkak eta asmoak.

hemen Aselen aldeko hitzaldiaren bideoa (Bermeo)

Asel Luzarragari elkarrizketa eta hitzaldi sorta!!!

asel luzarraga mapucheirratia.com-eko lagunek elkarrizketa egin zioten pasa den astelehenean Asel-i, hemen duzue elkarrizketa entzungai:

Edo klikatu hemen

Bestalde Asel Askatu plataformaren bidez hitzaldi sorta bat ari da egiten Euskal Herrian, batetik Aslen kasua plazatazea da helburua, bai eta maputxe herriaren egoeraren berri ematea (azken batean Aselek herri horrekin egiten duen elkartasun lanagatik izan da auzipetua).

Irudian duzue Bermion asteburuan egin zen hitzaldia non
Edorta Jimenez (Euskal idazlea eta PEN klubeko kidea), Dabis Martinez (Hack.ing Badakigu informatika elkarteko kidea), Joseba Martos (Hack.ing Badakigu informatika elkarteko kidea) eta Asierrek (Askapenako brigadista) esku hartu zuten.

Ondorengo egunetan Bilbo, Iruñea, Gasteiz, Gernikan, Billabona, Arrasate edo Tolosan egitea aurreikusita dago eta hurrengo ostegunean berriz Bilboko plaza biibilean elkarataratzea deituta dago iluntzeko 20:00etan.
Hitzaldietako formatoa hauxe da:

  • Maputxeen egoera gaur egun eta Txileren gobernutik pairatzen duten egoera.
  • Aselek duen loturea maputxe herriarekin.
  • Aselek jasatzen duen egoeraren jatorria.
  • Egungo Aselen egoera eta Txileko gobernuaren jokabidea.
  • Etorkizuneko erronkak eta asmoak.

Orriak

Subscribe to RSS - Wall Mapu