Mendi altu-altu baten gailurra egin eta gero, igotzeko beste mendi altu asko geratzen zaizkigula ohartzen gara

Nelson Mandela

Ehundaka pertsona atera ziren kalera atzo Iruñean Palestinar herriaren alde

Atzo 19:00 eta 20:00 bitartean 1.000 lagun inguru erdi kiskalita zeuden Iruñeko erdiguneko kaleetara atera ginen (40 graduko sentsazio termikoa) Israelgo estatua salatu eta Palestinako herriari gure elkartasun osoa adierazteko. Aniztasuna azpimarragarria izan zen, oraingoan arabiar eta islamiar komunitateetako kideen presentzia urria izan zen arren. Aurretik, talde antolatzaileok (Askapena / Internazionalistak Auzolanean) ordu gutxitan behean agertzen diren 17 erakunde politiko, sindikal eta sozialen atxikimendua lortu genuen.

Bospasei komunikabide eta berri agentzia agertu ziren eta elkarrizketa labur batzuk ere egin ziren. Aurreko larunbateko elkarretaratzean ez bezala, atzokoan ehunka informazio-orri eta berripaper banatu eta mobilizazio osoan zehar indartsu oihukatu genuen. Amaieran, eransten dizuegun agiria irakurri zen Gazteluko plazako kioskotik eta partaideei egoeraren bilakaeraren berri izateko, BDZ kanpainarekin bat egiteko eta hemendik aurrera bultzatuko diren ekimenetan parte hartzeko dei egin zitzaien.

Palestinarekiko elkartasunez mobilizazio eta ekimen ugari burutu dira Euskal Herrian

*Datozen ordu eta egunetarako deialdiak!

Atzoko egunez Bilbo, Iruñea, Donostia eta Tolosan manifestazioak eta Euskal Herriko beste hainbat txokotan elkarretaratze eta ekimenak burutu ziren Palestinarekiko elkartasunez. Hemen irudi eta bideoa batzuk

Bilbon 2.500 lagun inguruk bere elkartasuna adierazi zioten Gazako herriari bereziki eta Palestina osoari oro har. "Stop al Genozidio en Gaza, Palestina Askatu, Israeli Boikot" zioen pankarta erraldoiak ireki zuen manifestizioa. Palestinaren aldeko oihuak eta Israeli Boikoten aldeko aldarrikapenak kaleak bete zituen Arriagatik Plaza Eliptikora egindako ibilbide osoan. Palestinako bandera ugari eta jendeak berak egindako kartelak ere ikusgai izan ziren. BILBOKO bideo eta argazkiak Raphael Tsavkko (@Tsavko) bidez

*Argazkiak: hemen

Israeli boikot aldarria bizirik Gasteizen

Palestinar herriak bizi duen egoeraren larritasuna salatzeko atzoko egunez Gasteizen elkarretaratzea eta ondoren manifestazioa burutu zuten joaldunen laguntzaz Mendizorrotzararte. Izan ere bertan, Gasteizko Jazzaldian Noak,  Israelgo apartheid politikari zilegitasuna ematen dion abeslari israeldarrak parte hartu baitzuen. Horregatik Palestinar herriaren aldeko aldarriz eta Israeli Boikot oihuen artean Mendizorrotzan bigarren elkarretaratzea burutu zuten ehundaka lagunek.

Palestinarekiko elkartasunez Euskal Herria kalera!

Oraindik ere kalera atera eta egoeraren larritasuna salatzen jarraitu beharrean gaude ordea! Estatu Sionista eta bere kolaboratzaileak salatzeko unea da eta palestinarrei gure babes eta elkartasun internazionalista adieraztekoa. Beraz, ekin dezaiogun lanari, Euskal Herria kalera!

*Laster deialdi gehiago beraz ADI!

UZTAILAK 15

BILLABONA: 20:00etan ELKARRETARATZEA Berdura plazan

UZTAILAK 16

GASTEIZ: 18:30etan ELKARRETARATZEA Andra Mari Zurian Concentración en la Virgen Blanca. De ahí partirá una kalejira hasta Mendizorroza (Protesta frente concierto al Noa)

PLENTZIA: 18:30etan ELKARRETARATZEA Gorrondona Plazan (Portuan)

USANSOLO: 20:00etan ELKARRETARATZEA BBVAren aurrean

IBARRA: 20:00etan ELKARRETARATZEA herriko plazan

UZTAILAK 17

BILBO: 19:00etan MANIFESTAZIOA Arriagatik / Manifestación desde el Arriaga

IRUÑEA: 19:00. MANIFESTAZIOA, Autobus geltokitik / Manifestación, desde la estación de autobuses.

DONOSTIA: 19:00etan MANIFESTAZIOA Bulebarretik

TOLOSA: 19:00etan MANIFESTAZIOA Triangulotik abiatuta

ORERETAN: 19:00etan ELKARRETARATZEA Alamedan

ERMUA: 19:00etan ELKARRETARATZEA Cardenal Orbe plazan

UZTAILAK 18

BAIONA: 18:00etan ELKARRETARATZEA Herriko etxea aintzinean

LAUDIO: 19:00etan ELKARRETARATZEA Lamuza plazan

USURBIL: 20:00etan ELKARRETARATZEA Mikel Laboa plazan.

ITZULBATZE: 20:00etan ELKARRETARATZEA Xake plazan

LASARTE: 19:00etan ELKARRETARATZEA Okendo plazan

UZTAILAK 19

LESAKA: 13:00etan ELKARRETARATZEA plazan.

UZTAILAK 20

ITURMENDI (Sakana): 20.30etan ELKARRETARATZEA Herriko enparantzan

Estatu Espainiarrean altxamendu faxista eman zeneko 78. urteurrenean, atzoko eta gaurko faxismoa salatuko dugu Gernikan

Datorren ostiralean uztailak 18, Ahaztuak eta Askapenak elkarlanean ekitaldi bat burutuko dugu Gernikan, arratsaldeko 20:00etan Auditorian eta ostean kontzertua eskainiko digute Rojo Cancionerok. Hain zuzen, Estatu Espainiarrean altxamendu faxista eman zeneko 78. urteurrenean atzoko eta gaurko faxismoa salatuko dugu.

Atzoko faxismo bera da egun, sasi demokraziaren mozorroarekin, gure herria eta Estatu Espainiarreko gainerako herriak zapaltzen dituena. Atzoko bera da  klase gorroto bizian, inoiz baino indartsuago, bere aurrean jartzen den edonor beldurtu eta deuseztatu nahi dituena, bere interesak zalantzan jartzen dituen edonor jo mugan ipiniz. Mugarik ezagutzen ez duen faxismo bera da1948tik gaurdaino herri palestinarra desagerrarazten ari dena, eta azken asteetan eraso militarrean buru belarri dabilena. Eraso kriminala eta genozida, Israelek esku artean duena nazioartearen babesarekin.

Saharar herria aurrera!

Inperialismoaren erasoak gogortu egin dira azken egunotan, alde batetik Gazako palestinarrek bortizkeria sionista pairatzen dute, eta bestetik Marokok berriro ere Saharar herria erasotzeari ekin dio.

Inguru abar horretan gogor salatu nahi dugu joan den larunbatean militar marokoarrek zibil Sahararren kontra buruturiko armazko oldarraldia. Autoan zihoazen El Aaiun okupatuko bi gazte saharar suzko armez eraso zituzten militarrek, Lotsaren harresiaren inguruetan, horietako bat Mohamed Labeid Tawni larriki zauritua dago eta bestea Brahim Budda Ould Taher, eraila izan zen buruan tiroa jasota. Hori gutxi ez balitz, frogak deuseztu asmoz, marokoar militarrek gorpua 150 kilometro inguruko distantziara utzi zuten, euren erantzukizuna ezabatu nahian.

Orriak

Subscribe to Askapena RSS
randomness