Ez al da izango pobreak pobre direla, beren goseak geuri ematen digulako jaten eta beren biluztasunak geu jantzi?

Eduardo Galeano

Larunbatean hasiera emango diogu IV. Formazio Mintegiari

Larunbat honetan, maiatzak 10 hasierako emango diogu aurtengo “Herri jantzia, garaipenaren hazia” IV. Formazio Mintegi irekiei. Aurtengo saioetarako Lasarteko EleBeltz sorkuntza eta eztabaida askerako topagunea aukeratuko dugu, zein leku hoberik formazio politikoa lantzeko halako espazio batean baino?

Garesen aste internazionalista ospatzen ari dira

Aste honetan Garesen Aste Internazionalista izango dute hainbat auzokideen artean antolatuta, herri ekimenaren bitartez eta Garesko Gazte Asanbladarekin batera.

Gai nagusia, El Salvador izango da, baina batez ere Begoña Garcia Arandigoyen Albari omenaldia izango da. Alba, Garesko mediku internazionalista, El Salvadorren torturatua eta erahila izan zen 1990 El Salvadorreko armadaren esku, Frente Farabundo Martiren alderdi sanitarioaren parte zenean.

Jarduerak astelehenean hasiko dira, maiatzaren 5ean, hain zuzen, El Salvadorri buruzko argazkien erakusketarekin. Hau Garesko Liburutegian ikusgai egongo da maiatzaren 10a arte.

Saharar herriarekiko sentsibilizazio jardunaldiak Arrasaten

Arrasateko Gaztetxeak, Askapenak, Nubi elkarteak eta "munduak ikusten ez duena" antzerki taldeak Saharar herriarekiko sentsibilizazio jaia antolatu dugu Maiatzaren 10erako.

Bereziki azpimarratu nahi dugu Hassana Aaliak emango duen hitzaldia. Hassana Aalia, Euskal Herrian bizi den ekintzaile sahararrak bizi osoko kartzela zigorra jaso du Marokon. Atxilotua eduki zutenean tortura latzak jaso zituen. "Odolez betetako gela batean egon nintzen, jendarme marokoarrek esan zidaten nire adiskideen odola zela" adierazi zion Argia aldizkariari.

Epaiaren ondoren Saharara itzultzeko aukerarik ez daukala ikusirik eta estradizio arriskua eduki arren, borrokan jarraitzeko asmoa daukala adierazi du: “Presoen senideek eskatu didate hemen geratzeko beraien alde borrokan eta horixe egingo dut”.

Hassanaren esperientzia eta Saharar herriaren borroka ezagurtzeko, animatu eta hurbildu Arrasateko Gaztetxera! Bertan izango gara!

 

* Informazio gehiagorako hemen duzu Argiak Hassana Aaliari aurtengo otsailean eginiko elkarrizketa.

 

Maiatzaren 10 eta 17an IV. Formazio Mintegiak antolatu ditugu

Beste urte batez “Herri jantzia, garaipenaren hazia” lemapean formazio mintegiak antolatu ditugu maiatzaren 10 eta 17ko larunbatetarako Lasarteko EleBeltz, sorkuntza eta eztabaida askerako topagunean. Izen emateko idatzi herrijantzia@askapena.org helbid era.

Aurtengoa formazio mintegiak antolatzen ditugun laugarren urte izango da, izan ere formazio politikoa oso beharrezkoa dela argi baitugu. Garrantzizkoa da kapitalismoak zein inperialismoak Euskal Herrian edo bestelako herri zapalduetan aurrera daramatzaten erasoaldiak ezagutzea. Eta beharrezkoa da, zapalketa hauen aurrean altxatzen diren herri borroka esperientzia ezberdinak ezagutzea. Irakaspenez, pentsamenduz, hausnarketaz, esperientziaz... herria janztea da gure asmoa, biharko egunez bide propioak jorratzen jakin eta garaipena eskuratzeko.

Hileko azken ostiralean elkarretaratzea eta bertso saioa Ormaiztegin

* Beherako eguneko argazkiak ikusgai

Hileko azken ostiralean, Ernai eta Askapenak elkarrekin munduko preso politikoak ekarri zituzten gogora. Arratsaldeko 18:00etan hitzaldia izan zen askapenaren eskutik, kide batek, munduko presoak, errepresioa reeta nazioarteko gatazkak izan zituen hizpide, aipamen berezia eskaini zitzaien korsikar eta galizar presoen egoerak. Internazionalismoaren beharrak eta errepaso historiko bat ematearekin batera eztabaida piztu zen bertara ziren 15 lagunen artean, hain zuzen, egungo egoeraren gainean, pasibotasuna, borrokarako zailtasunak eta inperialismo eta estatuek dominatzeko dituzten mekanismoen gainean.

Maiatzaren lehena; Europa astinduz, burujabetza eta sozialismoruntz!

Beste urtebetez iritsi da Maiatzaren lehena, gure izana eta izena aldarrikatzeko eguna, langileon eguna. Mundu guztiko langileok, bat eginik, gurea dena aldarrikatu eta garenaren gaineko kontzientzia hartzeko eguna.

Garai gogorrak bizi ditugu langileok. Europan, borrokaren bitartez urteetan zehar lortutako eskubideak galtzen ari gara gutxinaka gutxinaka. Eskubiak eta sozialdemokraziak eskutik helduta diseinatu duten langile eta herri sektoreon kontrako estrategiak etenik gabe erasotzen gaitu; direla lan edo ta pentsio erreformak, dela gure gorputzen gainean erabakitzeko dugun eskubidearen kontrako legeak, dela osasunaren eta hezkuntzaren pribatizazioak... oinarrizko eta ditugun ezinbesteko bizi baldintzak ukatzen dizkigute. Finean, arlo guztietan burujabetzarako ditugun mekanismoak lapurtu dizkigute.

Orriak

Subscribe to Askapena RSS
randomness