Ni hil hilko nauzue... baina bihar itzuliko naiz eta miloika itzuliko naiz

Bartolina Sisa

Larunbatean #brigadak2017ren aurkezpena Iruñean

Badatoz #bridagak2017, BORROKAK UZTARTZEN!

Askapena 1987an Iraultza Sandinistaren epeletan sorturiko euskal erakunde internazionalista da. Herrion arteko joan-etorriko elkartasuna bultzatzen dugu, Euskal Herria eta gainerako herri langile eta zapalduekin zubiak eraikiz.

Aurtengo brigada kanpainan, azken urteotako dinamikarekin jarraitzea da gure asmoa. Alde batetik, Abya Yalako prozesuen jarraipena egingo dugu hauek bizi duten egoera ezegonkorrari aurre egin eta Argentina/Uruguai, Bolibia, Brasil, Mexiko eta Venezuelan dauden erresistentzia esperientziak ezagutzeko. Hauei Kubarako brigada gehitu zaie aurtengoan.

Bestalde, Europan, Herrialde Katalanetako brigadarekin batera, berrikuntza gisa, Bretainia-ZAD eta Italiako brigadak ere burutuko ditugu, Kapitalaren Europan herri zapalduetatik sortzen diren alternatibak ezagutarazteko.

Azkenik, urtero legez, Palestinara ere brigada izango dugu, sionismorik gabeko Euskal Herria sortze bidean palestinar erresistentzia ezagutu eta Euskal Herrian BDZ kanpaina zabaltzeko.

30. urteurren honetan Askapenatik borrokak uztartzen jarraitzeko asmo garbia dugu, eta horrexegatik antolatu ditugu beste behin ere brigadak munduko prozesu emantzipatzaile ezberdinak ezagutu eta gerora Euskal Herrian ezagutzera emateko. Horrela, Euskal Herriko internazionalista guztiei dei egiten diegu gurekin batera brigadetan parte hartu eta Euskal Herriko borrokak gainontzeko herrietako borrokekin uztartzeko.

Gora Euskal Herria Internazionalista!
30 urtez borrokak uztartzen!

#brigadak2017 info+

Abdullah Öçalan-en askatasunaren aldeko nazioarteko martxa

Öçalanen askatasuna eskatzeko nazioarteko martxa bat burutuko da datorren otsailaren 1etik 11era. Martxa hau Luxenburgotik Strasburgora izango da eta bertan euskal ordezkaritza batek parte hartuko du. Hala Bedi irratiko eta Askapenako kideak bertan izango gara, martxaren berri emateko eta Herri Kurdiarekiko joan-etorriko elkartasuna adierazteko.

Gogoratu behar dugu Öçalanen 1999. urtean atxilotu zutela Nairobin (Kenia) buruturiko polizia opearzio izugarri batean. CIA, Mossad, MI5 eta Turkia zein Europar Batasuneko hainbat estatuetako zerbitzu sekretuetako agenteek antolatu zuten atxiloketa eta ordutik Imraliko uhartean bakarturik dute Öçalan. Hainbat iturriren arabera, urteetan zehar jasandako tortura fisiko zein psikologikoek bere osasun egoeran izugarrizko kaltea eragin dute ordutik.

Euskal Herrian oso ongi dakigu zer den tortura, dispertsioa, isolamendua... Horrexegatik joango gara martxa honetara, Öçalanen eta Herri Kurdiaren askatasuna eskatzera.

Öçalan askatu!
BIJI KURDISTAN!

BDZ Foroa Donostian

Gdeim Izik, epaiketa politikorik ez!

Gdeim Izik, edo duintasunaren kanpalekua, 2010eko urrian eraiki zen, Mendebaldeko Saharako hiriburua den El Aaiunetik 12 bat kilometrotara. Saharan ematen diren giza eskubideen  urrapenak, errepresio etengabea eta Marokoren okupazio ilegala salatzea helburu, 20.000 Sahararretik gora batu ziren bertan, 20 bat egunez. Marokoko militar eta poliziek baina, modu bortitzean suntsitu zuten kanpalekua, su eman eta bertan ziren adin guztietako sahararren aurka eraso eginez. Atxilotuak milaka izan ziren, zaurituak ehunka eta hildakorik ere izan zen (horregatik polizia eta militarrik epaitu ez badute ere).

2013an Marokoko epaitegi militar batek kondenatu zituen pertsona horiek, zibil horiek. Epaiketa irregulartasunez betea izan zen, nazioarteko behatzaileek salatu zuten gisara. Ez zen froga inkriminatorioarik aurkeztu eta torturapean eskuraturiko autoinkulpazio aitortzetan oinarritua izan zen eta emaitza honakoa izan zen:

  • 9 pertsona bizi osoko zigorrera kondenatuak izan ziren (horietako bat Hassanna Aalia, baina hau auzi ihesean)
  • 4 pertsona 30 urteko espetxe zigorrera kondenatuak izan ziren
  • 7ri 25na urteko espetxe zigorra ezarri zien
  • 3 pertsonari 20 urteko kondena.
  • Beste 2 pertsona ere kondenatuak izan ziren, baina haien zigorra baino txikiagoa zenez jada betea zutena, aske geratu ziren

Gaur egun 25 pertsona horietatik 2 kalean dira aske, 1 gaixo larria izanik aske da eta Hassanna Aaliak errefuxiatu estatusa eskuratu du espainian. Gainontzeko 21ek espetxean segitzen dute, Rabatetik kilometro gutxira, Mendebaldeko Saharartik 1.000km-tara, ingurukoengandik urrun dispertsaturik.

Saharar Herriari gure elkartasuna adierazteko eta epaiketa politiko hau salatzeko mobilizazioetan parte hartzera deitzen dugu Askapenatik.

Sahara Hurra!

U14Bilbo, ekitaldi internazionalista EHLak eta Etxeratekin

Orriak

Subscribe to Askapena RSS
randomness