Zatozte borrokara eta bat egin bataila luze honetan litekeen kausarik zintzoenaren alde: gizon-emakumeen askapena

Bob Dyle

Oaxacako errepresioa dela-eta, Askapenaren prentsa-oharra

Euskal Herria, 2007ko uztailaren 17an,

Mexikoko Oaxaca estatuan herri mugimendua atzoko egunetik jasaten ari den errepresio basatiaren aurrean, Askapena erakunde internazionalistak zera jakinarazi nahi du:

-Berriro ere salatu nahi dugu Oaxacako herri mugimenduaren erreibindikazio baketsuen aurrean gobernadore hiltzaile Ulises Ruizek eta errepublikako gainontzeko botereek errepresio basatiaren aldeko hautua egin izana;
-APPO eta gainontzeko herri-mugimenduen kontrako bortizkeria atoan bertan behera uzteko exijitzen dugu;
-Preso politiko, atxilotu, bahitu eta desagertu guztiak askatzeko eskatzen dugu;

Euskal Herria Palestinaren alde

1000 bat pertsona ibili ginen larunbatean, Uztailaren 8an, Palestinaren alde Bilboko kaleetan. 17:30etan hasi ginen ibiltzen Arriaga aurretik eta Moyua enparantzaraino joan eta etorri egin eta gero Arriagara itzuli ginen.
Manifestazioan zehar Palestinako musika entzun zitekeen, baina gehiena Palestinaren aldeko oihuak eta konsignak izan ziren: "Utzi pakean Palestina", "Estado de Israel, estado terrorista!", "Palestina aurrera!", "Israelekin harremanik ez!", "zuek, sionistak, zarete terroristak!", "zuek, inperialistak, zarete terroristak!", "Euskal Herria Palestinarekin".

 

Aurrekaldean zihoaztenak joaldunen moduko kapelak zeramatzaten, bezperan Gazan Gasteizko Judimendi auzotik joan eta isrraeldarren 'check-point' baten aurrean egin zuten desfileagatik, keinu gisa.

Manifestazioa bukatzean ekitaldi politikoa izan zen, Gabi Basañezek bi bertso bota zituen, ondoren Komite Internazionalistak eta Askapenako kide bana atera ziren ateratako agiria irakurtzera. Bertan hitzetatik ekintzetara pasatzeko ordua dela nabarmentzen da, eta Israelekin era guztietako harremanak eteteko ordua badela. Agiriak hainbat eragileren sinadura jaso du eta Askapenako web orrialdean badaukazue.

Askapenan espero dugu hau Palestinaren alde eta Israelek daraman politika genozidaren aurka egiten ari garen kanpaina iraunkorraren abiapuntu polit, duin eta indartsua izatea. Bide horretan gonbidatzen zaituztegu Euskal Herriko eragileak eta pertsonak nor bere arloetan indarra eta presioa egin dezazuen Israelekin harremanak eten ditzagun. Mila esker guztioi!

Frente Polisarioak: 30 urte

SaharaMaiatzaren 20an 35 urte bete dira, Frente Polisarioak bere lehen ekintza armatua burutu zuenetik. 1991 arte gerran murgildu ziren marokoarrekin, orduan negoziazio politikoak hasi zituzten NBE-ren gidaritzapean, autodeterminazio eskubidea hitzez onartu bazen ere, gaur arte gauzatuezina izan da.

Bien bitartean, lurralde okupatuetan egurra baino ez dute jaso sahararrek eta errefuxiatu guneetan biziraupena bermatzeko nahiko lan badute, eta nazio batuek europar batasunak eta batez ere Espainiar gobernuak, sahararren lurraldeetatik etekin ekonomikoak baino ez ditu bereganatzen. Hala Bedi irratiko Adesalambrar irratsaioan Jesus Garai RASD-eko lagunen kideari elkarrizketa egin diote: Jesusek historiari errepaso bat eman eta gaur egungo egoeraz ere mintzatu zen.

Entzun hemen elkarrizketa

* 'A Desalambrar'-en egindako elkarrizketa. Irratsaio hau Hala Bedi-n ekoizten da eta Arrosa irrati sareari esker Info7, Orereta, Lekeitio eta Bergara-ko irratietan entzungai daukazue.

Behatokia eta Euskal Herrian Euskaraz Okzitanian

Béziersen antolatu den Okzitanierari buruko elkarretaratzera gonbidatu dituzte Behatokia eta Euskal Herrian Euskaraz erakundeetako ordezkariak. Behatokiko zuzendariak, Paul Bilbaok, Iparralderako teknikari Ione Josiék eta Euskal Herrian Euskarazeko, Unai Larreategik eta Yves Matxikotek osatu dute Euskal Herriko ordezkaritza. Manifestaldian 20.000 pertsona baino gehiago elkartu ziren.

 

 

Cortiko Agiriari buruz Joseba Alvarezekin

CortiApirilaren 4an A Desalambrar Hala Bedi Irratiko irratisaio internazionalistan Joseba Alvarez izan zen Cortiko Agiriaz mintzatzeko, egun batzuk arinago Corsica Nazioneko Jean Guy Talamoni eta Guayanako MDES alderdiko Marie Alciderekin batera agerraldia egin zuten Parisen Frantziar estatuko hauteskundeetako hautagaiei eginiko interpelazioaren harira.
Gogoratu zeintzuk diren Cortiko agiriko bost puntuak:

1-Autodeterminazio eskubidea.
2-Hizkuntza eta kulturen ofizialtasuna eta garapenerako eskubidea.
3-Beraien garapen ekonomiko eta soziala bultzatzeko eta kudeatzeko eskubidea.
4-Herri eta nhazio gisa aitortuak izateko eskubidea.
5-Deskolonizazio prozesuari ekiteko eskubidea.

Hemen daukazue Joseba Alvarezekin eginiko elkarrizketa entzungai.

*A Desalambrar hala bedi irratian ekoiztu eta emititzen den irratasioa duzue eta Arrosa sarearen bidez, info7, Orereta, Lekeitio eta Bergarako irratietan entzungai duzue.

Irlandari so

republican fightersIrlandako bake prozesuaren oinarriak paratu zituen Stormont-eko akordioen 10. urteurrena bete zen Apirilaren 10an. Akordio horren inguruan eta Irlandako gaur egungo egoeraren inguruan, oro har, solastu ziren Xorroxin irratikoak Askapenako Jonekin:

Zeintzuk izan ziren hitzarmenaren oinarriak, eragile bakoitzaren jarrera, Ipar Irlandaren etorkizuna...

 

Entzun hemen elkarrizketa...

 

Orriak

Subscribe to Askapena RSS
randomness