Leer en castellano
Maiatzaren 15an, asteartearekin, Bilboko Areatzan (Arriagaren ondoan) ikurra jasotzea, erakusketak, informazioa eta ekitaldia izango dira goizeko 11etatik aurrera
Maiatzaren 15ean, asteartean, palestinarren Nakba berriz ere ekarriko dugu gogora haren 64. urtemugan. Nakba arabierazko hitzak "hondamendia" esan nahi du eta palestinarren exodoa izendatzeko erabiltzen da. Palestinarren Errefuxiatuentzako Nazio Batuen Erakundearen (UNRWA) arabera, "1946ko ekaina eta 1948ko maiatza bitartean ohiko bizilekua Palestinan zuten eta 1948ko Gerraren ondorioz etxeak eta bizibideak galdu zituzten pertsonak" dira. Haien ondorengoak aintzat hartuz gero, gaur egun sei milioi lagun inguru dira.
Errefuxiatuen egoeraz gain, ezin aipatu gabe utzi une hauetan 2.000 direla gose greba hasi duten eta Israelgo kartzeletan dauden preso palestinarrak.
Egun honetan, eskubideen urraketa jarraia jasaten duten herrialdeekin eta batez ere Palestinarekin gure elkartasuna adierazi nahi dugu, astean zehar abian jarriko ditugun ekitaldi eta ekimen ezberdinetan isladatuko dena (informazio gehiago atxikitzen da).
Giza eskubideen etengabeko urraketak, blokeoak, harresiak, apartheid sistemak eta errepresioak ez dute palestinarren zapalkuntza lortu. Egun, herri palestinarren 64ko urteko borroka goraipatu nahi dugu.